Pepa San Martin zuzendari txiletarrarentzat Zinegoak 2020 Ohorezko Saria

Zinemagile gazteak egindako ibilbidea aitortu nahi izan du Zinegoak jaialdiak. Ohorezko Saria otsailaren 24an jasoko du, Arriaga Antzokian. Bilboko gayslesbitrans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdiak Pepa San Martin zuzendari txiletarren zinema estilo konprometitu eta ahaldundua aitortu nahi izan du. Pau Guillen Zinegoak jaialdiko zuzendariak azaldu duen bezala, “zinema eta kultura mundua eraldatzeko arma gisa […]

Read More… from Pepa San Martin zuzendari txiletarrarentzat Zinegoak 2020 Ohorezko Saria

[BIDEOA] ‘Ikimilikiliklik’ antzezlanak beldurraren inguruan hausnartzeko gonbita egiten du

Marie de Jongh antzerki konpainiak Urtarrilaren 21ean, asteartea, estreinatuko du obra Bilboko Arriaga antzokian. Marie de Jongh antzerki konpainiak Ikimilikiliklik antzezlana aurkeztu du gaur, Bilboko Arriaga antzokian. Azaldu dutenez, mundu eder eta magikoan murgilduko gaituen ikuskizuna da Ikimilikiliklik, baina gai potolo bat dakar sakonean: Beldurra. “Beldurraren inguruko hausnarketa bat partekatu nahi izan dugu, bere izaera […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Ikimilikiliklik’ antzezlanak beldurraren inguruan hausnartzeko gonbita egiten du

‘Artxiboak, beharrezko erregistroak’ izeneko erakusketa bihartiko aurrera ikusgai, Bilbon

Hainbat emakume artistaren lanak ikusgai egongo dira erakusketa honetan. Otsailaren 21era arte bisitatu ahal izango da Bilboko Bizkaia Aretoan, 8:00etatik 20:00etara. EHUkultura Bizkaiak Artxiboak, beharrezko erregistroak erakusketa antolatu du urtarrilaren 14tik otsailaren 21era Bilboko Bizkaia Aretoan. Erakusketa honetan, hainbat emakume artistaren lanak daude ikusgai eta guztiek egiten dute hausnarketa inguruan dugunari buruz, askotariko esparruetatik eta […]

Read More… from ‘Artxiboak, beharrezko erregistroak’ izeneko erakusketa bihartiko aurrera ikusgai, Bilbon

Bilboko Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketan izena emateko epea zabalik

Bilboko Jai Batzorde Mistoak eta Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatutako lehiaketa honetan izena emateko epea otsailaren 3ra arte egongo da zabalik. Datorren otsailaren 15ean, larunbata, hasiko dira Bilboko Inauteriak, Kopla Txikien Lehiaketa berriaren seigarren edizioarekin. Txapelketa Bilboko Kafe Antzokian egingo dute, 19:00etatik aurrera. Bertan edozein taldek parte hartu ahal izango du, izan elkarte, kuadrilla, bertso-eskola, konpartsa, […]

Read More… from Bilboko Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketan izena emateko epea zabalik

Bihar abiatuko da Donostiako ‘Zinema eta Zientzia’ zikloa

Martxora bitartean 11 film proiektatuko dituzte Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center‐ek eta aurten lehenengo aldiz Donostia Zinemaldiak elkarlanean antolatutako Zinema eta Zientzia zikloaren hirugarren edizioa aurkeztu dute. Hala, bihartik, urtarrilak 10, martxora bitartean interes zientifiko handiko hamaika film proiektatuko dituzte Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederen Museoan. Iragarri […]

Read More… from Bihar abiatuko da Donostiako ‘Zinema eta Zientzia’ zikloa

‘Artistak Egoitzan’ programa martxan da Bilbon

BilboEszenak hiru arte proiektu aukeratuko ditu. Horien helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango da. Bilboko Udalak Artistak Egoitzan programaren 2020ko deialdia ireki du, Bilbo Eszena, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez. Duela hamabi urte jarri zuten martxan ekimena, hirian arte eszenikoen ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta bultzatzeko xedez. Deialdian parte hartu nahi duten […]

Read More… from ‘Artistak Egoitzan’ programa martxan da Bilbon

Bilboko Zinegoak jaialdiak aurtengo kartela aurkeztu du

17. edizioko kartelaren protagonista bi emakumeren arteko maitasun istorioa da. Emakume bat cis da, eta bestea trans. Irudiaren egilea Mar Saez argazkilaria da, eta argazkia Vera y Victoria proiektuaren parte da. Zinegoak Bilboko gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia hasteko aste gutxi falta direnean, antolakuntzak ezagutzera eman du bere 17. edizioaren kartela. Aurten Zinegoak […]

Read More… from Bilboko Zinegoak jaialdiak aurtengo kartela aurkeztu du

Juliantxo Irujoren ‘Isuriz doa bizitza, ukimena eta ametsak’ erakusketa bihartik aurrera ikusgai Bilbon

Bildumak Bilboko sortzaileak bere azken etapan sortutako artelanen hautaketa bat jasotzen du. Bihar, hilan 8, irekiko ditu ateak Juliantxo Irujoren (Iruñea, 1960 – Bilbo, 2015) ‘Isuriz doa bizitza, ukimena eta ametsak’ izeneko erakusketak, arratsaldeko 19:00etan Bilboko Bizkaia Aretoan. Bildumak Bilboko sortzaileak bere azken etapan sortutako artelanen hautaketa bat jasotzen du, 2005 eta 2015 bitartean sortutako […]

Read More… from Juliantxo Irujoren ‘Isuriz doa bizitza, ukimena eta ametsak’ erakusketa bihartik aurrera ikusgai Bilbon

Ernesto Prat Urzainkik irabazi du Arratiako ipuin erotikoen lehiaketa

Bigarren saria Durangoko Josu Unzuetarentzat izan da, Ilargiko abestia lanagatik, eta Arratiako narrazio onenaren saria Bediako Karlos Aretxabaletak eraman du, Ametsen ortzimugan larrua jo leike izeneko proiektuarekin. Sokada baten hiru muturrak lanarekin irabazi du Arratiako Zertu Kultur Elkarteak Igorreko Udalaren laguntzarekin antolatutako Kalenturak ipuin erotikoen lehiaketa. Beatriz Azpirik, Alvaro Rabellik eta Kattalin Minerrek osatutako epaimahaiak […]

Read More… from Ernesto Prat Urzainkik irabazi du Arratiako ipuin erotikoen lehiaketa

Elizabeltz taldeak bere lehen lanaren aurrerapen kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Bermeoko taldeak hurrengo asteetan bere lehenengo EP-a kaleratuko du. Urtarrilaren 18an, berriz, Bermeoko La Kapillan aurkeztuko du lan berria. 2018ko bukaeran Bermeon sortutako taldea da Elizabeltz eta OST, Sinnerdolls edo The Hammer Killers bezalako taldeetako kideek osatzen dute. Musikari hauek urte mordoa egin dute entsegu lokal, estudio eta errepidean barna alde batetik bestera zuzenekoak eskaintzen. […]

Read More… from Elizabeltz taldeak bere lehen lanaren aurrerapen kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu