[BIDEOA] ‘Mesfidatu hitzez’ izenpean Toure ikertzailearen zazpigarren abentura kaleratu du Jon Arretxek

Basauriko idazleak Parisen kokatu du oraingo honetan protagonista. Aurreko liburuan, Ez erran deus izenekoa, giro urbanoa alde batera utzi eta nekazaritza giro batean kokatu zuen Jon Arretxek (Basauri, 1963) Toure pertsonaia. “Bertan, behingoz, bakea topatuko zuela uste genuen, baina hortik ere alde egin behar izan zuen”. Hala, Mesfidatu hitzez (Erein) nobela berrian Parisera alde egingo […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Mesfidatu hitzez’ izenpean Toure ikertzailearen zazpigarren abentura kaleratu du Jon Arretxek

[BIDEOA] Euskara hutsean dator Doctor Deseo taldearen ‘Maketoen Iraultza’ disko berria

Doctor Deseo taldearen hamazazpigarren diskoa dugu gaur, Bilbon, aurkeztu duten Maketoen iraultza (Baga Biga) izenekoa. Euskara hutsean dauden hamahiru abestik osatzen dute bilduma, horietatik bakarra da berria, gainerakoak urteetan egindako kantek osatzen dute. 1995ean egin zuten laurreneko ekarpena euskaraz, eta diskoz disko hamaika bultzada eman dizkiote euskarari. […]

Read More… from [BIDEOA] Euskara hutsean dator Doctor Deseo taldearen ‘Maketoen Iraultza’ disko berria

Igone Leonek, Maider Olarrak eta Alberto Elejaldek jaso dituzte aurtengo Mintzanet Sariak

Igone Leonek, Maider Olarrak eta Alberto Elejaldek jaso dituzte 2019ko Bidelagun eta Bidelari Onenen oroigarriak, baita urteko Aipamen Berezia ere. Atzo banatu zituzten VI. Mintzanet Sariak Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Bertan, egitasmoaren zutabe diren bidelariak eta bidelagunak bildu ziren. Ima Garrastatxu, Durangoko alkateak, ongietorria eman zien ekitaldira hurbildutakoei eta Mintzanet Eguna bertan antolatzea herriarentzat berri […]

Read More… from Igone Leonek, Maider Olarrak eta Alberto Elejaldek jaso dituzte aurtengo Mintzanet Sariak

Patxo Telleria: “Simplicissimus umorearen auziari buruzko hausnarketa bat da”

(Argazkiak: Pio Ortiz de Pinedo / Musika: Adrian Garcia de los Ojos) Tartean Teatroko kideak Simplicissimus ikuskizunaren prestaketa lanetan murgilduta daude egun hauetan. Patxo Telleriak (Bilbo, 1960)  idatzi eta zuzendutako umorezko kabareta da honakoa. Simplicissimus hamazazpigarren mendeko alemaniar nobela pikareskoaren izenburua ere bada. 30. hamarkadako Berlineko kabaret garaiko hiru komikoren bizitza eta lana izan ditu […]

Read More… from Patxo Telleria: “Simplicissimus umorearen auziari buruzko hausnarketa bat da”

Larunbatean abiatuko da Lekeitioko 42. Euskal Zine Bilera

Azaroaren 23tik 30era bitartean, hainbat film eta ekimen berezi izango dira, hiru atal nagusitan banatuta: Branka, Ganbara eta Zerumuga. Euskal Zine Bilera hasteko bi egun baino ez dira falta eta dena prest dago jada, edizio berri honetan  jaialdiak aurrerapauso handi bat eman dezan. Iazko eboluzioaren ondoren, aurten proiektuaren zutabeak indartzeko lanak egingo dira euskaraz egiten […]

Read More… from Larunbatean abiatuko da Lekeitioko 42. Euskal Zine Bilera

Berrikuntza ugari dakar aurtengo Durangoko Azokak

264 erakusmahai egongo dira Landakon, 405 nobedaderekin: 273 liburu, 91 disko, 16 aldizkari… Lehenengo aldiz 30 urtez, erakusmahaiak berriztuko dira, eta, ondorioz, Landakoko irudia aldatuko da. Durangoko Azokak aurtengo edizioaren nobedade eta datu orokorrak aurkeztu ditu gaur, Bartolome Ertzilla Musika Eskolan egindako prentsaurrekoan. Landako Gunearen atzekaldean dago Musika Eskola eta espazio hori izango da, hain […]

Read More… from Berrikuntza ugari dakar aurtengo Durangoko Azokak

Santi Brouarden bizitza eta heriotza nobela grafiko baten bidez

Adur Larrea (Bilbo, 1982) marrazkilariak eta Harkaitz Cano (Donostia, 1975) idazleak Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak fikzioaren bidez bildu dituzte, Antzara Eguna izeneko komikian. “Bere karisma eta konpromisoagatik, Euskal Herriko hainbat familia politikotan itzal handia izan zuen Santi Brouardek”, azaldu dute. Horiekin batera, politikari lekeitiarraren beste ezaugarri ezezagunago batzuk ere jaso ditu Antzara Eguna […]

Read More… from Santi Brouarden bizitza eta heriotza nobela grafiko baten bidez

‘Denon artean euskara eraikitzen’ lelopean dator aurtengo Bilboko Berbagunea

Berbagunearen VIII. edizioa azaroaren 21ean, osteguna, egingo da Bilboko Alondegian, hiritarren eguneroko bizimoduan euskararen erabilera sustatzeko eta normalizatzeko asmoz. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkartzen ditu ekimen honek. Hala, ekimenak aukera ematen die euren euskara maila aberasteko, hitz egiteko moduak partekatuz era guztietako pertsonekin, inor baztertu gabe. Euskaraz mintzatzea da asmoa eta, horregatik, euskaldunberriek […]

Read More… from ‘Denon artean euskara eraikitzen’ lelopean dator aurtengo Bilboko Berbagunea

Aurtengo nobedadeen musika zerrenda kaleratu du Durangoko Azokak

Spotify zerrenda publiko bat osatu du Durangoko Azokak, abenduaren 5etik 8ra arte eskuratu ahal izango diren musika-nobedadeekin. 49 abestik osatzen dute, eta astero kanta berriak gehituko zaizkiola iragarri dute. Bi aste falta dira Durangoko Azokako 54. edizioa hasteko, eta sortzaileak buru-belarri ari dira euren nobedadeak kulturaren plazarako aurkezten. Musikarien kasuan ere, oparoa izango da Azoka: […]

Read More… from Aurtengo nobedadeen musika zerrenda kaleratu du Durangoko Azokak

‘Atera’ izeneko diskoa aurkeztu du Zea Mays taldeak

Atera diskoa plataforma digitaletan entzungai dago jada. Formatu fisikoan (CD-an eta biniloan) berriz, Durangoko Azokarako jarriko dute salgai eta hortik aurrera dendetan ere eskuratu ahal izango da. Zea Mays talde bilbotarraren hamargarren lana dugu Atera, bederatzigarrena estudio batean grabatuta. Hamaika kantuz osatuta, aurrekoekin konparatuta disko gogorragoa da Atera. Aldaketa nagusia sintetizadorearen erabileran dagoela aipatu dute. […]

Read More… from ‘Atera’ izeneko diskoa aurkeztu du Zea Mays taldeak