[BIDEOA] Gaur hasiko da Film Sozialak Zinema Ikusezinaren 11. Jaialdia, Bilbon

Urriaren 24ra arte luzatuko da aurten jaialdia eta Kubako mugimendu feministaren hastapenak izango da aurtengo edizioan jorratuko den gaietako bat. Gaur emango diote hasiera Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko jaialdiari eta hilaren 24ra arte luzatuko da.  Guztira, 74 film ikusi ahal izango dira 28 egoitzetan zehar banatuta. Bilboko Azkuna zentroan 19.30ean, izango da irekiera […]

Read More… from [BIDEOA] Gaur hasiko da Film Sozialak Zinema Ikusezinaren 11. Jaialdia, Bilbon

[BIDEOA] Man uharteko, Frisiako, Eskoziako eta Euskal Herriko taldeak Galdakaoko Musika Bizian jaialdian

Luthier musika tresna tradizionalak modu artisauan egiten dituzten sortzaileen azoka ere izango da. Estaturik gabeko herrialdeetako musika jaialdi bakarra dugu Galdakaoko Musika Bizian. Aurten urriaren 25ean eta 26an egingo da herriko Andra Mari dantza taldeak antolatuta eta bertan, Euskal Herriko, Man uharteko, Frisiako eta Eskoziako taldeak igoko dira oholtzara. Horretaz gain, jaialdiak jarduera paralelo bat […]

Read More… from [BIDEOA] Man uharteko, Frisiako, Eskoziako eta Euskal Herriko taldeak Galdakaoko Musika Bizian jaialdian

Ondarroako Literatur Amuak jaialdia urriaren 25etik azaroaren 3ra

Aurtengo jaialdiak hamar ekintza, hainbat sortzaile eta ehunka parte hartzaile edukiko ditu. Zortzigarren aldiz antolatu du Ondarroako Udalak Literatur Amuak, literatura, euskara eta ikus-entzunezko eduki kulturalak batuko dituen jaialdia. Aurtengoak hamar ekintza, hainbat sortzaile eta ehunka parte hartzaile edukiko ditu. Adin guztietako herritarrentzako ekintzaren bat antolatzen ahalegindu dira antolatzaileak. Horrez gain, jaialdia herriko leku ezberdinetan […]

Read More… from Ondarroako Literatur Amuak jaialdia urriaren 25etik azaroaren 3ra

Alfonso Etxegarairen itzulera kontatzen duen dokumentala egiteko Crowdfunding kanpaina martxan jarri dute

ETAko kide ohiak 33 urte eman ditu Afrikan deportatuta. Caminho longe dokumentalak haren itzulera kontatuko du. Josu Martinez eta Txabi Larreategik zuzendutako eta Hibai Castrok fimatutako dokumentalak Alfonso Etxegarai (Plentzia, 1958) euskal erbesteratuaren eta bere bikotekide Kristiane Etxaluzen istorioa kontatzen du, “ikuspegi humano batetik, baina baita politiko batetik ere, lehenengo pertsonan, Alfonsoren begietatik”, azaldu du […]

Read More… from Alfonso Etxegarairen itzulera kontatzen duen dokumentala egiteko Crowdfunding kanpaina martxan jarri dute

En Tol Sarmiento, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi Plateruenako oholtzara igoko dira Durangoko Azokan

Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra arte egingo da, eta, urtero bezala, Plateruena kontzertu handien plaza bihurtuko da. Durangoko bisita iluntzera arte luzatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute Plateruenan, Landako Guneko ateak itxi eta gero. 54. edizio honetan Plateruenak kartel erakargarria antolatu du, talde eta askotariko estiloekin. Oholtzara igoko diren taldeak honakoak izango dira: […]

Read More… from En Tol Sarmiento, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi Plateruenako oholtzara igoko dira Durangoko Azokan

Arte eszenikoek Getxo hartuko dute, ostiraletik aurrera

Hamar antzezlan eskainiko dituzte urriaren 4tik 13ra, Getxoko Antzerki Jardunaldietan. Datorren ostiralean, hilak 4, emango diote hasiera urtero antolatzen duten Getxoko Antzerki Jardunaldiei. 37 edizio honetarako, hamar antzezlan bildu dituzte egitarauan; heldu, haur eta adin guztientzako zaleentzat. Barruko antzezkizunak lehenengo aldiz izango dira Muxikebarri zentroko Ereaga Aretoan eta, kalekoak berriz, Algortako San Nikolas plazan. Helduek […]

Read More… from Arte eszenikoek Getxo hartuko dute, ostiraletik aurrera

Euskaltzaindiak euskara nola jasotzen duen erakusten duen dokumentala aurkeztu dute, Bilbon

Egunak eta Lanak dokumentalaren ideia orijinala Bernardo Atxaga idazlearena da, eta Fermin Etxegoien aritu da zuzendari lanetan. Mende oso bat da Euskaltzaindia sortu eta euskara arautzen hasi zenetik. Lehenago baina, euskarari buruzko hiztegiak eta gramatikak ere existitzen ziren; gaur egun, denak dira Akademian. Bidaia horretan, euskara jasoa izatera eraman dituen gertakizun nagusiak zein diren eta […]

Read More… from Euskaltzaindiak euskara nola jasotzen duen erakusten duen dokumentala aurkeztu dute, Bilbon

Kameratoia rallya urriaren 25etik 27ra, Lekeition

Zabalik da jada aurtengo Kameratoian parte-hartzeko deialdia, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako euskarazko ikus-entzunezkoen rally-a. Euskaltzaleen topaguneak eta Euskal Zine Bilerak bat egin dute berriro ere euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena indartzeko ekimen honetan. Urriaren 25etik eta 27ra egingo da rally-a Lekeition eta izena emateko epea urriaren 23ra arte egongo da zabalik Kameratoia.eus webgunean. Lehenengo […]

Read More… from Kameratoia rallya urriaren 25etik 27ra, Lekeition

Iheskide taldea itzuliko da

Hatortxu Rock elkartasun jaian igoko dira Elorrioko musikariak oholtzara, abenduaren 28an. Lau urteren ondoren, oholtzetara igoko da berriro Iheskide taldea, Hatortxu Rock jaian izango da hori, abenduaren 28an. Xabier Gallastegi Xaguk Gara egunkarian eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, taldea behin baino gehiagotan elkartu da lokalean, “lagun artean zarata apur bat” egiteko asmoarekin, eta aitortu duenez, “kantak […]

Read More… from Iheskide taldea itzuliko da

Emakumeek Zuzendutako Zinema erakustaldia urriaren 14tik 21era, Bilbon

Zinemakumeak Gara! zikloaren  24. edizioan film labur, luze, hitzaldi eta mahai inguruen hautaketa indartsua izango dela iragarri dute. Aurtengo edizioan azken olde feministan jarriko da arreta, emakumeen kontrako erasoen aurrean, eta aldarrikapen feministak oinarri, mobilizazio jendetsuak egin dira azkenaldi honetan. Olatu horrek Martxoaren 8ko greba eta manifestazioetan jo zuen goia. Jaialdiaren helburua emakumeek egindako zinema […]

Read More… from Emakumeek Zuzendutako Zinema erakustaldia urriaren 14tik 21era, Bilbon