Joseba Irazoki, Maite Larburu, Peio Ospital, Afrika Bibang eta Lumi taldea Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan

Kontzertu guztiak ostegunetan izango dira, 20:00etatik aurrera, eta ohiko formatuari eutsiko dio Akademiak: 30 minutuko elkarrizketa musikariari eta, ondoren, 50 minutuko kontzertu akustikoa. 2017an abiatutako bideari atxikiz, formatu txikiko bost kontzertu antolatuko ditu Euskaltzaindiak udagoien honetan. Orain arte kontzertuak astelehenetan izan dira, baina aurten ostegunetan eskainiko dira, 20:00etatik aurrera. Honela, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izanen dira […]

Read More… from Joseba Irazoki, Maite Larburu, Peio Ospital, Afrika Bibang eta Lumi taldea Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan

Marabilli jaialdiaren 5. edizioa ospatuko dute urriaren 5etik 8ra, Ondarroan

Aurten ere ekitaldi ugari antolatu dituzte Aitzol Aramaio zinegile zenduaren omenez: Antzerkia, musika, hitzaldiak edota zinea, besteak beste. Diziplina anitzak batzen dituen jaialdia da Ondarroan ospatzen den Marabilli; hain zuzen ere, Aitzol Aramaiori bere herrian egitea bururatu zitzaiona, hil baino lehen. Zinemagile bizkaitarra 2011n zendu zen eta hari gorazarre egiteko asmoz, urtebete beranduago, dantza, antzerkia, […]

Read More… from Marabilli jaialdiaren 5. edizioa ospatuko dute urriaren 5etik 8ra, Ondarroan

Youtuben euskararen erabilera zabaltzeko eskolak antolatu dituzte

Zallan, Derion, Durangon, Zornotzan eta Basaurin izango dira Youtubeskolak, urrian. Youtuben euskararen erabilera zabaltzeko asmoarekin sortu da Youtubeskolak egitasmoa; izan ere, “Youtube da gazteek euren aisian ikus-entzunezko edukiak ikusteko, partekatzeko eta trukatzeko gehien erabiltzen duten kanaletako bat”, horrela adierazi dute egitasmoaren antolatzaile Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazinoak. Eskola hauetan parte hartuko dutenek aukera izango […]

Read More… from Youtuben euskararen erabilera zabaltzeko eskolak antolatu dituzte

54. Durangoko Azokako guneetan aurkezpenak egiteko deialdia zabalik

Sortzaileek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte irailaren 16tik urriaren 14ra. Landako gunea Kulturaren plaza bihurtzen da urtero lau egunez, aurten abenduaren 5etik 8ra egingo du Durangoko Azokarekin, eta, horretarako aurkezpen, mahai-inguru, hitzaldi, emanaldi, tailer eta abarrez beteko diren zazpi gune izaten dira. Edozein sortzailek izango du gune horietakoren batean bere proiektua aurkezteko aukera, horretarako, irailaren […]

Read More… from 54. Durangoko Azokako guneetan aurkezpenak egiteko deialdia zabalik

Haurrentzako ‘Katta’ bilduma aurkeztu du Miren Agur Meabek

Helduek irakurtzeko, helduekin irakurtzeko, eta lehen irakurleek aurreneko urratsak emateko pentsatutako irakurgaiak dira. Katta izeneko bildumari (Elkar) hasiera emateko, Eskola eta Altxorra ipuinak idatzi ditu Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962) eta Lotura Films-eko marrazkilariak ilustrazioez arduratu dira. Idazleak azaldu duenez, Katta izeneko urtxintxa da istorio hauen protagonista. “Katta oso bizkorra da, ekintzailea, batzuetan kontenplatiboa…”, basoan […]

Read More… from Haurrentzako ‘Katta’ bilduma aurkeztu du Miren Agur Meabek

“EAEko demokrazia patriarkala” ikerketa liburua aurkeztu dute

Jule Goikoetxea unibertsitateko irakasleak zuzendu du azterlana. EAEko demokrazia patriarkala Ikerketaren helburua patriarkatua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan nola birsortzen den aztertzea da, ze ezaugarri dituen, eta ze ondorio bertan bizi diren emakumeen ongizatean, boteretzean eta demokratizazioan. Azterlana Jule Goikoetxea irakasleak zuzendu du eta berarekin batera, Nora Mirallesek, Estitxu Garaik, Lore Etxeberriak eta Zuriñe Rodriguezek parte […]

Read More… from “EAEko demokrazia patriarkala” ikerketa liburua aurkeztu dute

Benito Ansola Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu da irailaren 20ra arte

Proiektuak aurkezteko epea irailaren 20ra arte izango da. Profesionalizaziorako bidean lagundu eta euskarazko zinemagintzari ekarpena egitea du xede Benito Ansola sariak, irabazleak, 3.000 euroko saria jasotzeaz gain, Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko baitu bere proiektua. Aurreko lau edizioetan sari hau jaso duten sortzaile gazteek, ibilbide oparoa egin dute ikus-entzunezkoen ekoizpenean. Horren adibide da azken edizioa […]

Read More… from Benito Ansola Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu da irailaren 20ra arte

‘Emakumeak eta Euskal Pilota’ erakusketa ikusgai Simon Bolivar Museoan

Erakusketa urriaren 27ra arte bisitatu ahal izango da Ziortza-Bolibarko museoan. Gaurtik aurrera egongo da ikusgai Emakumeak eta euskal pilota erakusketa Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoan eta inauguraziorako propio Emakumea eta euskal pilota: iragana eta orainaldia izeneko hitzaldia eskainiko dute Arantza Pereda erakusketaren komisarioak eta Leire Etxaniz esku pilota Master Cup-aren 2019ko irabazleak, 12:00etan. Pilota mundu osoan […]

Read More… from ‘Emakumeak eta Euskal Pilota’ erakusketa ikusgai Simon Bolivar Museoan

Musika sarituko du bigarren Sormen Beka Da-ren deialdiak

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. 2020. urteko Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute bigarren urtez Sormen Beka Da. Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak izango […]

Read More… from Musika sarituko du bigarren Sormen Beka Da-ren deialdiak

Bertso Jaialdi Mundiala izango da bihar iluntzean, Algortan

Ezinbesteko hitzordua bilakatu da Algortako Bertso Jaialdi Mundiala. Aurten baina, Biotz Alai plazako agertokia utzi eta Muxikebarri antzokian ikusiko ditugu ostiralean, uztailak 12, Imanol Uria, Sustrai Colina, Julio Soto, Jon Maia, Alaia Martin eta Unai Iturriaga bertsolariak, gaueko 21.00etatik aurrera. ALBE Algortako Bertsolari Eskolak iragarri duenez, aurtengo gaia Herriaren Mundiala izango da, “herriak Mundiala behar […]

Read More… from Bertso Jaialdi Mundiala izango da bihar iluntzean, Algortan