‘Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa’ (EHHE-200) aurkeztu du Euskaltzaindiak

200 hitz-familia eta ia 2.600 sarrera eta azpisarrera eratu dira, 100 inguru ondare zaharreko oinarriekin, eta beste horrenbeste mailegatuekin. Momentuz, paperean editatu da; aurrerago izango da euskarri digitalean. 2009ko Barne jardunaldietan hartu zuen Euskaltzaindiak Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa abiatzeko erabakia. Horretan aritu da 2010eko hasieratik Julen Manterolak eta Iñaki Segurolak osatutako lantaldea, Joseba Lakarraren zuzendaritzapean; azken bizpahiru […]

Read More… from ‘Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa’ (EHHE-200) aurkeztu du Euskaltzaindiak

Joseba Tapiak irekiko du aurtengo Musikaire jaialdia Elorrion

Elorrion, udan, kultura kalera irteten dela diote Musikairekoek, ez ohiko jaialdia da honakoa, musika, dantza eta antzerkia aire librean uztartzen duena. Antolatzaileen arabera, programa, mazedonia baten modukoa da. Honetan osagai oso ezberdinak nahasten dira, “beti erakargarriak eta kalitatezkoak”; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere eta zerbitzaten da aire irekian. Horregatik Elorrio musikaz gozatzeko […]

Read More… from Joseba Tapiak irekiko du aurtengo Musikaire jaialdia Elorrion

Hutsik geratu da 2019ko Mikel Zarate saria

Haur literatur lan berriak sortzeko eta idazleen lana bultzatzeko helburu duen Mikel Zarate saria eman gabe geratu da aurten. Horrela erabaki du Miren Agur Meabek, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osaturiko epaimahaiak, aurkeztutako lanek kalitate nahikorik ez dutelakoan. Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten saria 2010ean, Mikel Zarate kultur sustatzaile lezamarraren omenez. Hamar urteko […]

Read More… from Hutsik geratu da 2019ko Mikel Zarate saria

Armintzako Txapel Reggae jaialdiak aurtengo kartela aurkeztu du

Euskal Herriko rap eszenako ordezkaritza handiagoa iragarri dute Armintzako Txapel Reggae jaialdiko antolatzaileek. Uztailaren 13an izango da 23. edizioa eta Fantan Mojah izango da aurtengo kartelburua, musikari jamaikarra Jahvolution taldearekin igoko da taula gainera. Suaia eta Ama Rebel taldea eta Rojo Reggae Band ere izen nagusien artean daude.       […]

Read More… from Armintzako Txapel Reggae jaialdiak aurtengo kartela aurkeztu du

V. Benito Ansola sarian izena emateko epea zabalik

Irailaren 2ra arteko epea izango dute ekoizle gazteek haien lanak aurkeztu eta 3.000 euroak eskuratzeko lehian sartzeko. Profesionalizaziorako bidean lagundu eta euskarazko zinemagintzari ekarpena egitea du xede Benito Ansola sariak, irabazleak, 3.000 euroko saria jasotzeaz gain, Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko baitu bere proiektua. Aurreko lau edizioetan sari hau jaso duten sortzaile gazteek, ibilbide oparoa […]

Read More… from V. Benito Ansola sarian izena emateko epea zabalik

Eako Poesia Egunek ez dute jarraipenik izango

Eako Poesia Egunetako antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldu dutenez, uztailean antolatzen ohi dituzten jardunaldiek ez dute jarraipenik izango, aurten beraz, ez da hamaseigarren ediziorik egongo Bizkaiko Kostaldeko herri honetan. Ziklo baten amaiera dela sentitzen dutelako, gelditu beharra dutela adierazi dute ohar baten bidez, “pausatu, eraldatzeko gaitasuna ez agortzeko, berritzaile izateak haustura dakarrelako, garai berriek modu […]

Read More… from Eako Poesia Egunek ez dute jarraipenik izango

Ahotseneak Kobetamendin jotzeko deialdia zabaldu du

Berri Txarrak taldeak uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin zuzeneko berezia eskainiko du, mundu mailako hamabost gonbidaturekin batera. Hauek dira oholtzara igoko diren musikarietako batzuk: El Drogas, Leire Iseo (Iseo & Dodosound), David Ruiz (La MODA), Aiora Renteria (Zea Mays) eta Iñaki Altolagirre Matxet (Sega Sound Killers, Jousilouli, Naizroxa). Gaueko 21:00etan hasiko da zuzenekoa eta aurretik, 16:30etik […]

Read More… from Ahotseneak Kobetamendin jotzeko deialdia zabaldu du

Klasikoen Irakurketa jarraituan Anjel Lertxundiren ‘Otto Pette’ irakurriko dute

Ikasleon Jaia ospakizunaren barruan, Bilbo Zaharra euskaltegiko kideek Anjel Lertxundiren  Otto Pette  liburuari eskainiko diote etenik gabeko irakurraldia datorren ostegunean, Arriaga antzokian. Idazleak 1994an argitaratu zuen eleberria eta ekimenaren antolatzaileek liburuak euskal prosari egindako ekarpena azpimarratu nahi izan dute, eta egileari berari ere ondo merezitako omenaldia egin. Lertxundi “egungo euskal idazle nagusienetakoa” dela adierazi dute. […]

Read More… from Klasikoen Irakurketa jarraituan Anjel Lertxundiren ‘Otto Pette’ irakurriko dute

Azkue Ikastolak laguntza ekonomikoa eskatu du euriak Ibilaldia zapuztu duelako

(Argazkia: Ibiladia.eus) Eguraldiak urtebeteko lana zapuztu duela diote antolatzaileek, “urte guztia daramagu ilusioz lanean gaurko eguna aurrera ateratzeko”. Ibilaldi batean inoiz batu den diru kopuru txikiena bildu du aurtengo Ibilaldiak. ‘Minimo historikoa’ ezarri du eta, are gehiago, zorpetuta utzi du Lekeitioko Azkue ikastola, “euskal komunitatearen laguntza behar dugu”. Segurtasuna bermatzeko asmoz, atzo goizean 4.gunea bertan […]

Read More… from Azkue Ikastolak laguntza ekonomikoa eskatu du euriak Ibilaldia zapuztu duelako

‘Muga deitzen da Pausoa’ filma maiatzaren 24an estreinatuko da Bilbo eta Donostiako zinema aretoetan

‘Muga deitzen da Pausoa’ filma maiatzaren 24an estreinatuko da Bilbo eta Donostiako zinema areto komertzialetan. Elbira Zipitriarengana hurbildu eta bere bizitza hobeto ezagutzeko asmoz, sortu zuen filma Maider Oleaga zinemagileak. Kultur Shareak lan horri buruzko audio elkarrizketa egin zion Oleagari:   Muga deitzen da pausoa beraz, Bilboko Multicines eta Donostiako Printzipe zinema aretoetan ikusi ahal […]

Read More… from ‘Muga deitzen da Pausoa’ filma maiatzaren 24an estreinatuko da Bilbo eta Donostiako zinema aretoetan