Saharar gazte bati buruzko ‘Tito’ dokumentalaren estreinaldia Getxon

Saharar gazte bati buruzko Tito izeneko dokumentalaren estreinaldia izango da, datorren larunbatean, urtarrilak 12, 18:30ean, Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan. Yago Mateok zuzendutako lana sortzaileak berak 2016ko Eman minutu bat Refugio lehiaketan lortutako sariarekin finantzatu da. Edizio hura Bailemos un Walls ikus-entzunezko piezarekin irabazi zuen. Tito dokumentalak begirada desberdin batetik jorratzen du errefuxiatu sahararren lekualdatzea […]

Read More… from Saharar gazte bati buruzko ‘Tito’ dokumentalaren estreinaldia Getxon

“Luma izatearen harrotasuna” aldarrikatuko du Zinegoak jaialdiko aurtengo edizioak

Zinegoak jaialdiko aurtengo edizioak “bakoitzak nahi duen modukoa izatea eta adieraztea” aldarrikatuko du, “nahi duen moduan eta nahi duen lekuan”. Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak aurtengo edizioko kartela aurkeztu du gaur. Edizio honetan jaialdiak “genero-adierazpena” landuko du kartelaren bidez. Cassandro el Exótico borrokalari mexikarraren erretratu bat da irudiaren protagonista nagusia. […]

Read More… from “Luma izatearen harrotasuna” aldarrikatuko du Zinegoak jaialdiko aurtengo edizioak

MARKELIÑEK ‘JULIETAS, ROMEO CIRCO’ ikuskizuna estreinatuko du gaur

(Argazkia: Gerardo Sanz) Gabonetako jaiak amaitu eta berehala, Markeliñe konpainia aretoko bere ikuskizun berria Zornotza Aretoan estreinatuko du gaur: “JULIETAS, Romeo Circo”. Oraingo honetan, Bizkaiko konpainiak literaturako klasiko bat Romeo eta Julieta erabiliko du berriro ere, lan berritzailea eta garaikidea aurkezteko. Komediatik dramara doan ibilbidea, gaztetasunetik heldutasunera doan bidaia, zirkuaren eta antzerkiaren lengoaiaren bitartez. Romeo eta […]

Read More… from MARKELIÑEK ‘JULIETAS, ROMEO CIRCO’ ikuskizuna estreinatuko du gaur

Zinegoak jaialdia otsailaren 18tik martxoaren 3ra bitartean egingo dute Bilbon

Otsailaren bigarren hamabostaldian gertatu ohi den bezala, sexu, identitate eta genero aniztasuna jorratzen duen zinea maite dutenek ezinbesteko hitzordua izango dute Bilbon, Zinegoak jaialdiaren eskutik. Hurrengo edizioak jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa ekarriko du gainera, bai jarduerei, bai lantaldeari eta bai Zinegoak Elkarteak jasotzen dituen babesei dagokionez. Bi hilabeteren faltan, 16. edizioko egitarauaren prestaketan bete-betean daude […]

Read More… from Zinegoak jaialdia otsailaren 18tik martxoaren 3ra bitartean egingo dute Bilbon

Zortzi finalistak prest daude larunbateko finalerako

Dena dago prest Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako. Zortzi finalistek prentsaurrekoa eskaini dute gaur eta euren alboan izan dira Jon Enbeita txapela ipiniko duena eta Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakaria. Bilbao Arenan eskaini dute prentsaurrekoa, finala egingo den leku berean. Bertsozaleren arabera, “gogoz eta talde sentsazio itzelagaz azaldu dira prentsaurrekoan 2018ko finalistak”: Aitor Bizkarra Ruiz […]

Read More… from Zortzi finalistak prest daude larunbateko finalerako

Loraldia jaialdia 2019ko martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean

Hilabete luzez euskal kultur unibertsoaren izen handiak izango dira protagonistak beste behin ere martxoa eta apirila bitartean Bilbon. Ia 30 ekintzez osatutako programa Bilboko hamabi gunetan garatuko da. Loraldia Kultur Elkarteko kideek diotenez, jaialdia sendotuta dago lau edizioen ondoren eta “5. edizio hau zenbaki borobila da, finkatzea lortu duenaren adierazgarri”. Euskal artistentzat erreferentziazko ekimena bilakatu […]

Read More… from Loraldia jaialdia 2019ko martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean

Landako gunean dena prest Durangoko Azokari hasiera emateko

Berehala hasiko da Durangoko Azokako 53. edizioa! Euskal Herriko milaka ikaslek parte hartuko dute Azokak antolatu dituen tailerretan. Ate-irekiera 10:30ean izango da Landako gunearen sarrera nagusian, eta inaugurazio ekitaldi ofiziala, 19:00etan, Areto Nagusian. Ikasle Eguna izateaz gain, bisitariek ere hainbat ekitaldi izango dituzte Azokako gune ezberdinetan: kontzertuak (Madeleine, Huntza, Josu Bergara, Mikel Uraken…) solasaldiak (Jasone […]

Read More… from Landako gunean dena prest Durangoko Azokari hasiera emateko

Aiora Sedano: “Askatasunaren aldeko garrasia da obra”

  Sorkuntza kolektiboa ardatz, Zazpi Bekatuen kontzeptu orokorrean oinarritzen da obra. “Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?…” Galdera horiei guztiei erantzuteko, zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango dio Atx teatroak 7ak bat ikuskizun berrian: “groteskoa, basatia, gupidagabea…”, dela dio antzerki […]

Read More… from Aiora Sedano: “Askatasunaren aldeko garrasia da obra”

Nekazaritza girora eraman du Jon Arretxek Toure ikertzailea

Giro urbanoa alde batera utzi eta nekazaritza giro batean ikusiko dugu Jon Arretxeren Toure pertsonaia Ez erran deus (Erein) eleberrian. Lan berri hau Toure ikertzailearen sagako seigarrena da. Protagonista artzaintza lanetan ari dela, motozerra batek asto bati lepoa moztuko dio.  Nobela honetan umorerik ez dela falta aitortu du Ereineko editore Iñaki Aldekoak gaurko aurkezpenean, “ingurua, […]

Read More… from Nekazaritza girora eraman du Jon Arretxek Toure ikertzailea

EP formatuan dator Kintsukoroiren azken lana

“Bost kantu, bost mundu, hamaika ordu, elkarlana, autoekoizpena eta batez ere mimo handiz egindako lana da EP honetan topatuko duzuena”, horrela definitu du Maria Rivero abeslariak sare sozialetan Kintsukoroi proiektuarekin kaleratu berri duen lana. Balmasedako musikariak Mark Jordan ekoizlearekin batera sortu ditu kantuak eta orain arte sarean entzungai egon dira, gaurtik aurrera berriz, EP formatu […]

Read More… from EP formatuan dator Kintsukoroiren azken lana