Rozalen, Olaia Inziarte eta Gaizka Insunza izango dira Gernikako Haziberri Festibalean

Uztailaren 9an izango da hitzordua, Europako Herrien parkean. Haziberri jaialdiaren bosgarren edizioa egingo dute uztailaren 9an, Gernikako Europako Herrien parkean. Antolatzaileek azaldu dutenez, “2021ean jaialdia sortu zenetik, urtero-urtero, gure egiteko moduei eutsiz, festibala ontzeko lanean aritu gara eta aurtengo kartela ere horren adierazle dela uste dugu. Kartelburu nagusia Rozalen kantautorea ezaguna izango da. Olaia Inziarte […]

Read More… from Rozalen, Olaia Inziarte eta Gaizka Insunza izango dira Gernikako Haziberri Festibalean

Zero Chou zinemagile taiwandarrak jasoko du Zinegoak jaialdiko 2025eko Ohorezko Saria

Bilboko jaialdiak Chouren lanari buruzko atzera begirakoa antolatu du, zuzendariaren filmografia ezagutzeko. Queer zinemaren aitzindari honek ekainaren 23an jasoko du saria Arriaga Antzokian. Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak DAMAk babestutako edizio honetako Ohorezko Saria Zero Chou zinegile taiwandarrarentzat izango dela jakinarazi du gaur. Queer zinemaren aitzindari honek ekainaren 23an jasoko du saria Arriaga […]

Read More… from Zero Chou zinemagile taiwandarrak jasoko du Zinegoak jaialdiko 2025eko Ohorezko Saria

Ipuin rallya eta haren sari banaketa egin dute Ondarroan

250 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, horietatik Leire Bilbaok eta Ana Urkizak osatutako epaimahaiak 15 lan saritu ditu. XIII. Augustin Zubikarai ipuin rallya egin dute aurten Ondarroako ikastetxeetako ikasleen artean eta pasa den ostiralean, maiatzak 23, sari banaketa ekitaldia antolatu zuten Kofradia Zaharreko aretoan. Zaldupe eskolako, Ondarroa BHI institutuko eta Zubi Zahar herri ikastolako ikasleek parte […]

Read More… from Ipuin rallya eta haren sari banaketa egin dute Ondarroan

Bertsolaritzaren bidez, adinekoen memoria eta ongizate emozionala sustatzeko ekimena abian da, Bizkaian

Adinekoak euskal kulturaren protagonista aktibo bihurtzea du helburu Bertso Ardatz ekimenak. Lehen edizioak izan zuen arrakastaren ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak eta adinekoentzako udal-egoitzek Bertso Ardatz kultura-ekimena jarri dute abian aurten ere. Bertsolaritzaren bidez egoiliarren memoria, adierazpen emozionala eta gaitasun kognitiboak sustatzea du helburu egitasmoak. Hala, bertsoen bidez, bertsolariek eta egoiliarrek oroitzapenak, bizipenak eta anekdotak partekatzen […]

Read More… from Bertsolaritzaren bidez, adinekoen memoria eta ongizate emozionala sustatzeko ekimena abian da, Bizkaian

‘Gamazada. Gure poltsikoaren jabe’ erakusketa paratu dute Gernikako Euskal Herria Museoan

Hiru gai-multzok osatzen dute erakusketaren ibilbidea: Sustraiak, 1893-1894ko gatazka, eta ondorioak. Horien bidez, bisitariek ikusi ahal izango dute zer aurrekari historikok eragin zuten Gamazada, nola garatu zen gatazka, eta zer ondorio ekarri zituen. Gernikako Euskal Herria Museoak Xabier Irujo Ametzaga historialariak antolatutako “Gamazada. Gure poltsikoaren jabe” erakusketaren ateak ireki ditu, irailaren 21era arte. Honetan, bisitariak […]

Read More… from ‘Gamazada. Gure poltsikoaren jabe’ erakusketa paratu dute Gernikako Euskal Herria Museoan

Komiki proiektu bat sarituko du Durangoko Azokako Sormen Bekak

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Aurtengo Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute Sormen Beka Daren zortzigarren edizioa. Aurtengo deialdian, komiki proiektu bat sarituko da eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, “jatorrizko […]

Read More… from Komiki proiektu bat sarituko du Durangoko Azokako Sormen Bekak

Miren Amurizak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria

Idazleak iazko azaroan aurkeztu zuen Pleibak eleberria Susa argitaletxearen eskutik, Donostian. Bertan, beste gauza askoren artean, Pleibak “laguntasun harreman baten kronika”, dela adierazi zuen Amurizak. Irabazleak ekainaren 5ean, osteguna, jasoko du saria, Villabonako Hika txakolindegian. 111 Akademiak Miren Amuriza bertsolari eta idazleari (Berriz, 1990) emango dio 2024ko 111 Akademiaren Saria Pleibak eleberriagatik. Bizkaitarraren lanak Unai […]

Read More… from Miren Amurizak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria

Joserra Senperenak eta Maite Arruabarrenak poesia eta pianoa uztartzen dituen kontzertua eskainiko dute bihar, Arriaga antzokian

Emanaldia arratsaldeko, 19:30ean, Bilboko antzokiko foyerrean. Joserra Senperena pianistak eta Maite Arruabarrena mezzosopranoak Lied Koadernoa izeneko kontzertu berezia eskainiko dute bihar, hilak 21, arratsaldeko 19:30ean. Musikari donostiarrak eskarmentu handia du musikagile gisa eta bere lanetan bluesa, jazza, soinu bandak edo ganbera musika landu ditu. Horrez gain, bere katalogoan abestiei ere lekua eman die: berak konposatzen […]

Read More… from Joserra Senperenak eta Maite Arruabarrenak poesia eta pianoa uztartzen dituen kontzertua eskainiko dute bihar, Arriaga antzokian

Zinegoak jaialdiak “erresistentzia eta afektuen sareak” aldarrikatuko ditu egitarau zabal baten bidez

Kartela Natalia Lisinicchia artistaren lana da eta “maitatzeko beste modu batzuk posible” direla iradokitzen du. Bilboko jaialdiaren 22. edizioa ekainaren 23tik 30era bitartean izango da. Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak aurtengo edizioaren ildo nagusiak eta irudia aurkeztu ditu gaur. Ekainaren 23tik 30era jaialdiak “erresistentzia eta afektuen sareak” aldarrikatuko ditu programazio zabal baten bidez, […]

Read More… from Zinegoak jaialdiak “erresistentzia eta afektuen sareak” aldarrikatuko ditu egitarau zabal baten bidez

Delirium Tremens taldearen azken kontzertua azaroaren 29an izango da, Bilbon

  Sarrerak maiatzaren 21ean, asteazkena, 10:00tan egongo dira eskuragarri www.santana27.com webgunean. Delirium Tremens, Euskal Herriko rock eszenako talde mitikoenetako bat, bere ibilbideari azken puntua jarriko dio datorren azaroaren 29an, Bilboko Santana 27 aretoan. “Inoiz ahaztuko ez den gaua” izango dela nabarmendu dute antolatzaileek. Izan ere, Mutrikuko laukoteak talde gonbidatu berezi bat izango du alboan oholtza […]

Read More… from Delirium Tremens taldearen azken kontzertua azaroaren 29an izango da, Bilbon