‘Eszena Kalean’ eta ‘Kristalezko Kioskoa’ zikloak aurkeztu dituzte Getxon

Uztailera bitartean, arte eszenikoetako 14 ikuskizun eta 12 kontzertu izango dira. Maiatzetik uztailera bitartean, kalea izango da Getxoko kultura agertokirik nabarmenetako bat. Kultura kalean bertan ezagutarazteko eta mota guztietako ikus-entzuleei kultura eskuratzeko aukera errazte aldera, Getxo Kulturak iaz abian jarritako programak antolatu ditu. “Ekimen horiek 2025ean berriro ere itzuliko dira Getxora herritarrei askotariko ikuskizunak eta […]

Read More… from ‘Eszena Kalean’ eta ‘Kristalezko Kioskoa’ zikloak aurkeztu dituzte Getxon

[BIDEOA] ‘Amorante Frantsesa’, poema bidez idatzitako eleberria kaleratu du Miren Agur Meabe idazleak

Liburu berri hau pertsonaia arrunt baten epopeia xumea da, thriller ukituekin. Poesiaren baliabideak erabiliz idatzitako narrazioa kaleratu du Miren Agur Meabe idazleak Amorante Frantsesa izenburupean. Susa argitaletxearen eskutik aurkeztu du liburua gaur, Donostian. Meabek azaldu duenez, Agurtzane da eleberri honetako protagonista nagusia. 60 urteko emakumea atezaina da Bilboko auzo bateko DBHko institutu batean, eta bakarrik […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Amorante Frantsesa’, poema bidez idatzitako eleberria kaleratu du Miren Agur Meabe idazleak

Hizkuntza eskubideekiko egoera bidegabe oro salatzeko deia egin du Behatokiak

Agurne Gaubekaren iritziz, “erakundeek herritarrak gaztelera eta frantsesa erabiltzera bultzatzen eta euskarazko arreta ez emateko trikimailu legalak legitimatzen jarraitzen dute”. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du Bilboko Euskararen Etxean. Honetan, 2024. urtean zehar Euskal Herrian hizkuntza eskubideekiko eman diren gertakariak zein hutsuneak arloz arlo aztertzen dira. Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak azaldu […]

Read More… from Hizkuntza eskubideekiko egoera bidegabe oro salatzeko deia egin du Behatokiak

Bilboko Euskararen Etxeak Europako Kontseiluaren 2025eko Museo Saria irabazi du

Interpretazio-zentroa EMYA 2025 sarietarako izendatu dute Europako museo onenen artean. Baina, aurretik, 2025eko Museo Saria esleitu dio Europako Kontseiluko Parlamentu Biltzarreko Kultura Batzordeak, “euskal kulturari eta gizarteari egindako ekarpenagatik”. Apirilaren 7an, astelehena, Europako Kontseiluko Parlamentu Biltzarreko (PACE) Kultura Batzordeak Museo Saria emango dio Bilboko San Inazio auzoko Euskararen Etxeari, modu ofizialean. Iurdana Acasuso Euskararen Etxeko […]

Read More… from Bilboko Euskararen Etxeak Europako Kontseiluaren 2025eko Museo Saria irabazi du

Zuzendari gazteenen hamabi film programatuko ditu Euskal emakume zinemagileak zikloak

Bihar abiatuko da bosgarren eta azken zikloa Gasteizen, ostiralean Donostian eta larunbatean Bilbon. Film hauetako bat proiektatuko da: 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola, 2023); Nina (Andrea Jaurrieta, 2024); Arima (Jaione Camborda, 2019); Un otoño sin Berlin (Lara Izagirre, 2015); Paradise Hills (Alice Waddington, 2019). Euskal emakume zinemagileak zikloaren bosgarren eta azken edizioak zuzendari gazteenen […]

Read More… from Zuzendari gazteenen hamabi film programatuko ditu Euskal emakume zinemagileak zikloak

Zeidfest Gaztea jaialdiak AEK omenduko du larunbatean, Barakaldon

AEKk bereziki eskertu du omenaldia, jaialdi hau “euskal musikaz, giro onean, eroso, aske eta euskaraz aritzeko gunea” delako. Zeidfest Gaztea festibalak AEK omenduko du larunbatean, apirilak 5, Barakaldoko BECen, egun osoz ospatuko den jaialdian. Hori dela eta, AEKren esku egongo da aurtengo irekiera ekitaldia, eraikineko sarrera nagusian goizeko 11:00etan hasiko dena. Ateak irekitzean, bertan bildutako […]

Read More… from Zeidfest Gaztea jaialdiak AEK omenduko du larunbatean, Barakaldon

Euskaltzaindiak ‘Euskararen Erreferentzia Corpusa’ aurkeztu du

Euskararen egunean eguneko erabileraren berri izateko eta hizkuntza-teknologiek ekartzen dizkiguten erronkei aurre egiteko, corpus handiago eta orekatuago baten beharraz jabetuta zegoen Akademia. Hutsune hori betetzeko, Euskararen Erreferentzia Corpusa egitasmoa jarri zuen abian orain dela lau urte. Euskaltzaindiak Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC) aurkeztu du gaur Bilbon. Andres Urrutia euskaltzainburuak corpus berria erreferentzia-corpusa dela esan du, irekia […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Euskararen Erreferentzia Corpusa’ aurkeztu du

Lur Gallastegi idazleak ‘Zurriola Beach Hostel’ gazteentzako eleberria kaleratu du

Zurriola Beach Hostel ostatua duela mende bateko bi familien bizipenen agertokia da eta haien ondorengo gazte batzuen borroka ere jasotzen du, hiriaren turistikazio basatiaren aurka. Lur Gallastegi idazle eta irakasleak euskarazko haur eta gazte literatura generoaren bildumara liburu berri bat gehitu du: Zurriola Beach Hostel izenburuko eleberria. Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu du nobela berria eta […]

Read More… from Lur Gallastegi idazleak ‘Zurriola Beach Hostel’ gazteentzako eleberria kaleratu du

‘Nestor Basterretxea eta Altzoko Handia opera’ erakusketa irekiko dute ostiralean Tolosako Topic Museoan

Erakusketa Anbigu aretoan egongo da ikusgai maiatzaren 18ra arte. Antolatzaileen esanetan, aukera paregabea eskainiko du XX. mendeko artista honek Migel Joakin Eleizegiren (1818-1861) historia eta mitoa txotxongiloaren artearen bidez nola berrinterpretatu zituen ezagutzeko. Topic Tolosako Txotxongiloen Interpretazio Zentroak Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenaren (1924-2014) harira eta txotxongilo-diseinatzaile gisa gutxien ezagutzen den alderdiari eskainitako erakusketa berezia irekiko […]

Read More… from ‘Nestor Basterretxea eta Altzoko Handia opera’ erakusketa irekiko dute ostiralean Tolosako Topic Museoan

Euskaltzaindiak ‘Denboraren gurpilean’ liburua eta ‘Berba-mintzoak’ bilduma aurkeztu ditu

Bilduma etnografikoa da eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) obran jasotako lekukotasun oparoan du oinarri. Euskaltzaindiak eta Laboral Kutxak Denboraren gurpilean liburua aurkeztu dute gaur Akademiaren Bilboko egoitzan. Gainera, liburuak bilduma berri bat estreinatu du, hain zuzen, Berba-mintzoak bilduma. Liburu-sorta berri honen helburua da Euskaltzaindiak aurreko mendearen 80ko hamarkadan abiarazi zuen Euskararen Herri Hizkeren Atlasa […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Denboraren gurpilean’ liburua eta ‘Berba-mintzoak’ bilduma aurkeztu ditu