MusikagazFest jaialdiak 10 talde eta bakarlari baino gehiago bilduko ditu urtarrilaren 25ean, Zornotzan

Kai Nakai, Larru eta Lagunak, NAZ, DJ Kene eta Albina Stardust dira parte hartuko duten artista eta taldeetako batzuk.  Datorren larunbatean, urtarrilak 25, Zornotza MusikagazFest 2025 jaialdiaren agertoki bilakatuko da. Antolatzaileen esanetan, “euskal musika sortzaile gazteen lana indartzeko diseinatutako jaialdia da hau, gazteen talentua sustatzeko eta artista berriei ikusgarritasuna eskaintzeko, alegia”. Aurtengoan, hamar emanaldi baino […]

Read More… from MusikagazFest jaialdiak 10 talde eta bakarlari baino gehiago bilduko ditu urtarrilaren 25ean, Zornotzan

Kamikaz Kolektiboak ‘Renata’ komedia distopikoa estreinatuko du otsailaren 1ean, Durangon

Obrak bizitzari zentzua bilatzerakoan egiten den bidaiaz hitz egiten du. Kamikaz Kolektiboak 10 urte bete ditu aurten eta komedia distopiko batekin ospatu nahi du urteurrena: Renata. Durangoko San Agustin kulturgunean izango du estreinaldia otsailaren 1ean. Halaxe dio sinopsiak: “Azken orduko albistea: Renata berpiztu egin da! Renata 133garren aldiz hil da; marrazoz betetako igerilekura salto egin […]

Read More… from Kamikaz Kolektiboak ‘Renata’ komedia distopikoa estreinatuko du otsailaren 1ean, Durangon

La Dramatica Errante konpainiak ‘Adiorik ez’ antzezlana estreinatuko du bihar, Bilboko Arriaga Antzokian

Maria Goiricelayak idatzi eta zuzendu du zainketa aringarriak eta «heriotza ona» ardatz dituen obra. Ane Pikaza, Aitor Borobia, Loli Astoreka, Patxo Telleria, Egoitz Sanchez eta Idoia Merodio dira agertokian ikusiko ditugun aktoreak. La Dramatica Errante konpainiak Adiorik ez antzezlana estreinatuko du bihar, hilak 23, arratsaldeko 19.30ean, Bilboko Arriaga antzokian. Obrak zainketa aringarriak eta «heriotza ona» […]

Read More… from La Dramatica Errante konpainiak ‘Adiorik ez’ antzezlana estreinatuko du bihar, Bilboko Arriaga Antzokian

Bilboko Rekalde Aretoak urtarrilaren 27an irekiko ditu ateak

Espazio berrituak sarrera berria izango du, Iparragirre kaletik. Rekalde aretoa Euskal Herriko arte garaikidearen eta arte garaikide globalaren inguruan elkartzeko, hausnartzeko eta ikasteko espazio publikoa da. Hilaren 27an izango da Bilboko Rekalde Aretoaren irekiera ekitaldia, aurretik, baina azken obrak egiten ari dira, berriro ireki baino lehen. Nobedadeen artean, areto berrituak sarrera berria izango du Iparragirre […]

Read More… from Bilboko Rekalde Aretoak urtarrilaren 27an irekiko ditu ateak

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa abian da Bilbon

Martxoaren 30era arte egongo da lanak bidaltzeko epea zabalik. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 42. edizioaren lan originalak jasotzeko epea zabalik da. Ekimenak literatura sorkuntza sustatzea eta euskarazko egile garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutaraztea ditu helburu. Hala, bi hizkuntza-modalitate ezarri dira, euskara eta gaztelania, biak ere 3.500 euroko sariarekin eta 1.750 euroko bi akzesitekin, ondoren […]

Read More… from Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa abian da Bilbon

UEUk IkerGazte kongresurako artikuluak bidaltzeko epea zabalduko du astelehenean

Otsailaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Betebeharreko baldintzak zein idazteko ereduak dagoeneko ikusgai daude. Udako Euskal Unibertsitateak Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua antolatuko du maiatzaren 28tik 30era bitartean, Bilbon. Helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea dira. Hala, antolatzaileen esanetan, “ikertzaile hasi berriei, ikerketa talderen […]

Read More… from UEUk IkerGazte kongresurako artikuluak bidaltzeko epea zabalduko du astelehenean

Gazteei euskal kultura transmititzeko Sormen Ola programa martxan da

Edizio honetako sortzaileek aurreko urteetan landutako arloak osatuko dituzte: dantza, Garazi Etxabururen eskutik; sorkuntza eszenikoaz hitz egiteko Olatz Gorrotxategi izango dugu; Aitziber Garmendia aktoreak umorearen sormenaz arituko da; eta, azkenik, Nerea Ibarzabal bertsolaria eta idazlea inprobisazioaz eta sormenaz arituko da. Loraldiak, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa eta sorkuntza sustatzeko asmoz, Sormen Ola 2025 programaren hirugarren […]

Read More… from Gazteei euskal kultura transmititzeko Sormen Ola programa martxan da

‘Lurralde deserosoak’ aztertuko ditu Oraina Kontakizun jardunaldien 3. edizioak

Itxaro Borda, Xabier Aierdi, Eider Rodriguez, Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Leire Vargas, Itziar Ituño eta Gorka Urbizu izango dira aurtengo gonbidatuak. Urtarrilaren 28tik martxoaren 11ra, Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta Bira kulturguneak Oraina kontakizun (III): “Lurralde deserosoak” jardunaldiak antolatu dituzte. Jardunaldi hauetan, Itxaro Borda, Xabier Aierdi, Eider Rodriguez, Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Leire Vargas, Itziar […]

Read More… from ‘Lurralde deserosoak’ aztertuko ditu Oraina Kontakizun jardunaldien 3. edizioak

Eider Etxeandia Heitxik ‘Lema eta Lekukoa’ kanta plazaratu du

Ines Osinaga musikari arrasatearraren laguntza izan du zornotzarrak abesti berri honetarako. Eider Etxeandia Heitxik ‘Lema eta Lekukoa’ aurrerapen kanta kaleratu du. “Osasun mentala funtsezkoa da benetakotasunerako bidean”, adierazi nahi izan du musikariak Abesti berri honekin. Dionez, “bizitzan zehar, ezegonkortzen gaituen eta benetan garenarengandik urruntzen gaituen uneei aurre egiten deutsegu. Gure emozioak onartzeak, jartzen doguzan maskaretatik […]

Read More… from Eider Etxeandia Heitxik ‘Lema eta Lekukoa’ kanta plazaratu du

Literatura ibilbideen ‘Kalian gora, maria behera’ egitasmoa aurkeztu dute Ondarroan

Helburua herrian dagoen maila altuko euskal idazleak goraipatu eta beraien sorkuntzaren bidez, euskara ardatz hartuta, herriaren ezagutza, literatura eta turismo jasangarria sustatzea da. “Ondarroa idazle handien sorlekua da eta gainera idazle horiek herritik idatzi dituzte euren lan ezagunenak”, adierazi du bertako Udalak. Hari horri tiraka sortu zen duela urtebete Kalian gora, maria behera proiektua. Honetan, […]

Read More… from Literatura ibilbideen ‘Kalian gora, maria behera’ egitasmoa aurkeztu dute Ondarroan