Euskal kulturaren erakusleiho handia

Antolatzaileen esanetan, “Durangoko Azokarekin euskal kulturgintzak lekua hartu du espazio publikoan, eta kulturazaleek Azokaren deiari gogoz erantzun diote, euskal kultur sisteman duten garrantziaren jakitun”. Lau eguneko jardunaldi bizien ostean, Durangoko Azokaren 59. edizioak atzo arratsaldean itxi zituen ateak eta Gerediaga elkarteari balantzea egiteko unea heldu zaio.  Bertako kideek adierazi dutenez, “euskal kulturaren erakusleiho handia izan […]

Read More… from Euskal kulturaren erakusleiho handia

Irati Bazeta ilustratzailearentzat aurtengo Sormen Beka Da, ‘Harien isla’ proiektuarekin

Epaimahaikideek arabera, “proiektuaren argitasunagatik, deialdira ondo egokitzen delako eta hasiberria izanik lehen erakusketa egiteko aukera emango diolako”, hautatu dute ilustratzaile abadiñarraren proiektua. Euskara jendea gaitzat hartuta esku hartze artistiko bat egitea zen aurtengo Durangoko azokako Sormen Beka deialdiko zeregina, eta Irati Bazeta ilustratzaile abadiñarrak irabazi du, Harien isla izeneko proiektuarekin. Margogintzan oinarrituko da bere lana. […]

Read More… from Irati Bazeta ilustratzailearentzat aurtengo Sormen Beka Da, ‘Harien isla’ proiektuarekin

Nestor Basterretxeari esker ona

Bere jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, artista bermeotarraren sorkuntza eta ekarpena aitortu nahi izan ditu Gerediaga Elkarteak. Gerediaga elkarteak 59. Nestor Basterretxeari esker ona agertzeko ekitaldia egin du Durangoko Azokaren barruan. Bertan izan dira artistaren familiako kideak ere, eta oroigarria jaso dute Nerea Mujika Gerediagako presidentearen eskutik. Gainera, erakundeetako hainbat ordezkari ere etorri dira. Ekitaldi honekin, […]

Read More… from Nestor Basterretxeari esker ona

Marramiau sorkuntza taldeak animaziozko telesail bat ekoitzi du Sormen Bekari esker

Bekari esker animaziozko telesail bat ekoitzi du taldeak, eta haurrei zuzendurikoa izanik, Saguganbaran egin dute estreinaldia. Gero, ikus-entzunezkoa Irudienean ere eman dute bigarren pase batean. Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz izeneko telesaila da. Miren Bereziartua Lonbide, Ihintza Iriarte Apezetxea eta Uxue Bereziartua Lonbidek osatzen dute Marramiau. Hamar minutu inguruko sei kapitulu ditu telesailak, eta banaka zein jarraian […]

Read More… from Marramiau sorkuntza taldeak animaziozko telesail bat ekoitzi du Sormen Bekari esker

Ikasle Goizetik Gazte Eztandara, transmisioak ez du etenik Durangon

Ikasle Goiza euskal kulturaren transmisioa lantzeko helburuz antolatzen da aspalditik. 59. Durangoko Azoka indartsu hasi da. Ikasle Goizarekin zabaldu ditu ateak, eta haur eta gazteek goraino bete dituzte Landako guneko kaleak zein azokaren gainerako guneak. 1.300 ikasletik gora etorri dira Euskal Herriko hamaika txokotik, euskal kulturaren plazan murgiltzeko asmoz. Ikasleentzako tailerrak egon dira gunez gune: […]

Read More… from Ikasle Goizetik Gazte Eztandara, transmisioak ez du etenik Durangon

[ERREPORTAJEA] Zaku bete proposamen Donostiatik Durangora

Besteak beste, Olatz Salvador, Jule Goikoetxea, Oihane Jaka, Beñat Sarasola eta Itxaso Martin idazle eta musikari donostiarrek kaleratutako lanak emango dituzte ezagutzera Durangoko Azokan. “Koloretsu, anitz, indartsu eta eder” bihurtu da Durangoko Azoka urteak pasatu ahala, halaxe zioen Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak joan den urrian, euskaltzale eta kulturazaleentzat erreferente bihurtu den plaza hau aurkeztu […]

Read More… from [ERREPORTAJEA] Zaku bete proposamen Donostiatik Durangora

Mikel Urdangarinek ‘Mundua eder’ diskoa plazaratu du, bere hogeigarrena ia 30 urteko ibilbidean

Lan berrian heldutasun artistikoa eta kontrastez betetako mundu batekiko duen edertasunaren ikuspegi pertsonala islatzen ditu. Mundu eder hamar kantuz osatuta dago, moldaketa zainduez eta kolaborazioz betea, Mikel Urdangarinek euskal kulturarekiko duen konpromisoaren eta musikarekiko pasioaren emaitza. Hamar abestietan zehar, giza harremanen mundu emozionalaz ari da zornotzarra. “Abesti hauek ez dira soilik musika piezak, existentziaren inguruko […]

Read More… from Mikel Urdangarinek ‘Mundua eder’ diskoa plazaratu du, bere hogeigarrena ia 30 urteko ibilbidean

Bertsolaritza, adineko pertsonentzako terapia

Egoitzan bizi diren pertsonak euskal kulturaren protagonista aktibo bihurtzen ditu bertsolaritzak, ikuspuntu ludiko batetik, eta haien parte-hartzea eta ongizatea sustatzen du. Adineko pertsonen bizi-kalitatea eta gaitasun psikoemozionalak bertsolaritzaren bidez hobetzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak, adineko pertsonentzako hamabi udal-egoitzarekin lankidetzan, Bertso Ardatz ekimena jarri du abian. Bizkaiko udal egoitzei eskainitako ekimena herri hauetako egoitzetan garatzen ari da: […]

Read More… from Bertsolaritza, adineko pertsonentzako terapia

Delirium Tremens taldeak ‘Ta nora?’ diskoarekin agur esango du

Mutrikuko laukoteak izen bereko agur bira ere aurkeztu du 2025erako. Ta nora? da Delirium Tremens taldearen itzuleraren osteko bigarren diskoa eta azkena. “Honekin bagoaz berriz”, diote eta hortik dator lan berriaren izena ere. Zortzi abestik osatzen dute diskoa: “sei berri-berriak dira eta bi aurretik ere ezagunak diren eta azken hiru urte hauetako itzulera honetan, kontzertuetan […]

Read More… from Delirium Tremens taldeak ‘Ta nora?’ diskoarekin agur esango du

Tanttaka Teatroak Simon Stephensen ‘Heisenberg’ obraren egokitzapena estreinatuko du Bilboko Arriaga antzokian

Fernando Bernuesen gidaritzapean, Ramon Agirre eta Naiara Arnedo aktoreak ikusiko ditugu abenduaren 3an, Arriagako oholtza gainean. Gizakien arteko lotura zein ezegonkorra eta komikoa izan daitekeen erakusten du antzezlan honek. Tanttaka Teatroak emango dio amaiera aurtengo Arriaga Antzokiko estreinaldien denboraldiari Heisenberg antzezlanarekin. Hitzordua abenduaren 3an izango da, arratsaldeko 19:30ean. Berezitasun gisa, obra ez dute agertoki nagusira […]

Read More… from Tanttaka Teatroak Simon Stephensen ‘Heisenberg’ obraren egokitzapena estreinatuko du Bilboko Arriaga antzokian