Getxoko Komiki Azoka egingo dute irailaren 27tik 29ra

Jardueren egitarauari dagokionez, nobedadeen aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak, tailerrak eta erakusketa bat izango dira. Bineten mundua gustuko dutenen ezinbesteko topaketa da Getxoko Komiki Azoka Euskal Herrian eta baita atzerrian ere. Aurten 22. edizioa du eta irailaren 27tik 29ra egingo dute Areetako Geltokia plazan eta Itzubaltzetako Ibaiondo kalean eta kultur etxean. Ohi bezala, bederatzigarren artearekiko hitzordu […]

Read More… from Getxoko Komiki Azoka egingo dute irailaren 27tik 29ra

Maider Aldasoro, Leire Lacunza eta Natalia Suarez Ortiz de Zarateren obrekin abiatuko da Bosteko erakusketa ibiltaria Leioan

Karratu Beltz Leuna izeneko erakusketak Kultur Leioako erakusketa gunean emango dio hasiera ibilbideari urriaren 6ra arte. Ondoren, Zornotza, Getxo eta Arrigorriagatik igaroko da eta Basaurin izango du azken geltokia. Artearen berri ematea helburu duen Bosteko erakusketa aurkeztu dute Karratu Beltz Leuna izenpean. 27. edizio hau ere, aurrekoetan bezala, herriz herri ibiliko da datozen hilabeteetan. Hala, […]

Read More… from Maider Aldasoro, Leire Lacunza eta Natalia Suarez Ortiz de Zarateren obrekin abiatuko da Bosteko erakusketa ibiltaria Leioan

Lorea Argaratek irabazi du Gladys saria

Argarateren ekintzailetasuna, dibulgazio-lana eta ibilbide aberatsa nabarmendu ditu epaimahaiak. Ingurune digitalean emakume gazteek garatutako ibilbidea saritu eta emakumezko erreferenteen proiekzioa bultzatzea ditu helburu sari honek. Lorea Argarate Zubia (Bilbo, 1990) teknologo, dibulgatzaile eta musikari bilbotarrak jasoko du aurtengo Gladys Saria, datorren irailaren 26an EHUko Donostiako Informatika Fakultatean egingo den ekitaldian. Epaimahaiak Argarateren ekintzailetasuna, dibulgazio-lana eta […]

Read More… from Lorea Argaratek irabazi du Gladys saria

Esne Beltza eman duen behiak agur esango du otsailaren 1ean, Bilbon

Taldeak bere agur kontzertuaren xehetasunak eman ditu gaur. Fermin Muguruza, La Pegatina, Amak, Chambao, Juantxo Arakama edota El Canijo de Jerez izango dira, besteak beste, Bilbao Arenan. Esne Beltzak 18 urte beteko ditu datorren urtean, bere azken kontzertua eskainiko duen urte berean. Taldeak iazko Esne Bidea diskoa kaleratzearekin batera eman zuen bere agurraren berri eta, […]

Read More… from Esne Beltza eman duen behiak agur esango du otsailaren 1ean, Bilbon

Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak bidaltzeko epea irailaren 16tik aurrera egongo da zabalik

Sortzaile, argitaletxe eta diskoetxeek urriaren 7ra arte izango dute euren ideiak aurkezteko aukera. Abian dira Durangoko Azokaren 59. ediziorako prestaketa lanak Ahotsenea, Irudienea, Kabia, Saguganbara, Szenatokia eta Talaia guneetarako. Abenduaren 5etik 8ra bitartean ekintzaz josirik egongo dira espazio horiek, euskal kulturaren erakusleiho bihurtzeko. Hain zuzen, irailaren 16tik urriaren 7ra bitartean egitaraua osatzeko proposamenak egin ahalko […]

Read More… from Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak bidaltzeko epea irailaren 16tik aurrera egongo da zabalik

Bertsoaren inguruko dabiltzan emakumeak batzeko eta eguna giro ederrean pasatzeko asmoz, Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* Topaketa antolatu dute

Hitzordua urriaren 6an izango da, Bilbon. Bertso bazkarirako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* II topaketa egingo da urriaren 6an, Bilbon. Orain urte bi egin zen lehenengoa Markina-Xemeinen eta, orduko esperientzia errepikatzeko gogoz antolatu nahi izan dute bigarren edizio hau. Bertsozale Elkarteko kideek aurreratu dutenez, “goizeko 12:00etan jarri dugu hitzordua Errondabide taberna […]

Read More… from Bertsoaren inguruko dabiltzan emakumeak batzeko eta eguna giro ederrean pasatzeko asmoz, Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* Topaketa antolatu dute

Euskarazko sormen digitala sustatzeko bekaren deialdia egin du Loraldiak

Urriaren 18ra arte jasoko dira proposamenak eta 10.000 euroko ordainsaria izango du. Bi dira deialdi honen xedeak: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea, alde batetik; eta bestetik, ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea.  Aurreko bi edizioetan bezala, Loraldia elkarteak Euskarazko sormen digitala sustatzeko beka deialdia abiatu du. Honetan, kultur […]

Read More… from Euskarazko sormen digitala sustatzeko bekaren deialdia egin du Loraldiak

‘Non dira haurrak?’, gertaera latz batetik abiatzen den helduentzako antzezlana

Jokin Oregi antzerkigileak idatzi eta zuzendutako obra irailaren 28an eta 29an estreinatuko da euskaraz, Bilbon. Iraia Eliasek, Getari Etxegaraik, Javier Barandiaranek, Iñigo Aranburuk, Ruth Guimerak eta Irene Zarrabeitiak osatzen dute aktoreen zerrenda. Tartean Teatroak eta BBK aretoak Non dira haurrak? antzezlana aurkeztu dute gaur Bilbon. Jokin Oregik idatzi eta zuzendutako obra gertaera tragiko eta gogor […]

Read More… from ‘Non dira haurrak?’, gertaera latz batetik abiatzen den helduentzako antzezlana

18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute Getxon

Getxoko Punta Begoñako galerietan izango du lehen geltokia eta handik Basaurira, Igorrera, Deriora eta Zornotzara egingo du saltoa. Aurtengo lehen saria Leo Burgerentzat izan da Entre murmullos y cabello lanagatik. Bigarrena, berriz, M. Benito Pirizek eskuratu Abrazo obrarekin. Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltaria Getxoko Punta Begoñako galerietan hasiko da eta Basauri, Igorre eta Derioko […]

Read More… from 18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute Getxon

Gerardo D’Abraira marrazkilariaren obrak bildu dituzte Bilboko Ondare aretoan

Erakusketa azaroaren 2ra arte bisitatu ahal izango da. Bilboko Gerardo D’Abraira marrazkilariaren lanaren bitartez iragan industrialaren ikuspegia eskaintzen duen erakusketa irekiko dute gaur Bilboko Ondare aretoan, Barreiatutako paisaiak izenpean. Balmasedako Encartada Fabrika-Museon ikusgai egon ostean, paratu dute erakusketa Ondare aretoan eta Euskal Herriko eta beste eskualde batzuetako lantegi-espazio nagusien funtsa islatzen duten hogei marrazki baino […]

Read More… from Gerardo D’Abraira marrazkilariaren obrak bildu dituzte Bilboko Ondare aretoan