Xabier Erkiziaren ‘Aire errea’ soinu-instalazioa paratu dute Gernikako bakearen Museoan

Gernikako bonbardaketatik bizirik irten zen lekuko batek emandako deskribapenean oinarrituta dago instalazioa. Erkiziak lekukoaren nozioa bere egin eta gerraren zarata kontzeptuari buruzko hausnarketa egin du. Maiatzaren 19tik uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai. Gernikako Bakearen Museoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Memoria Historikoa Iberiar Literaturetan (MHLI) ikerketa taldearen arteko elkarlanean antolatutako erakusketa honetan Xabier Erkizia (Lesaka, […]

Read More… from Xabier Erkiziaren ‘Aire errea’ soinu-instalazioa paratu dute Gernikako bakearen Museoan

Norberaren etxea aldarrikatu du Yolanda Arrietak bere azken liburuan

Idazle bizkaitarrak Etxe bat norberarena izeneko saiakera poetikoa kaleratu du Alberdania argitaletxearen eskutik. Virginia Woolfen saiakera ezagunaren izenburua, Gela bat norberarena, gure garaietara egokituz, Yolanda Arrieta idazleak (Etxebarria, 1963) dio etxe bat behar duela emakume idazleak, “lasai idatzi ahal izateko, patxadaz bizitzeko, soseguz aurre egiteko gero eta gertuago ikusten duen zahartzaroari”. Hala, emakume idazle heldu […]

Read More… from Norberaren etxea aldarrikatu du Yolanda Arrietak bere azken liburuan

Euskal Herriko bideo-esperimental artxiborik handiena aurkeztu du EHUko Akmeka ikertaldeak

Orain arteko 732 ikus-entzunezko pieza biltzen ditu proiektuak. Horien artean daude Bego Vicario, Juan Carlos Eguillor, Jose Ramon Saenz eta Beatriz Silvarenak. EHUko Arte Ederren Fakultateko Akmeka ikertaldeak bideo-sorkuntzako artxiboa berreskuratzeko proiektua aurkeztu du. Aipatutako artxiboak Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko artisten 732 pieza biltzen ditu, formatu analogikoan. Hala, “ezaugarri horiek dituen Euskal Herriko artxiborik […]

Read More… from Euskal Herriko bideo-esperimental artxiborik handiena aurkeztu du EHUko Akmeka ikertaldeak

[Bideoa] Memoria aurrera begiratzeko

Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaran idazleak bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da honetan, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez. Maitasuna da Gotzon Barandiaran idazleak (Larrabetzu, 1974) argitaratu duen Galbahea poema liburuaren ardatza. “Liburuan kantagai ditudan guztiak maitasunetik galbahetu ditut. […]

Read More… from [Bideoa] Memoria aurrera begiratzeko

Getxo Eszena Kalean programa maiatzaren 4tik urriaren 26ra egingo da

Kultur Etxearen ekimen berrian diziplina askotariko 16 ikuskizun taularatuko dira Areetako Geltokia plazan. Asteburu honetan hasiko da Getxo Eszena Kalean, arte eszenikoak kalera eramango dituen Kultur Etxearen programa berria, hain zuzen ere. Adin guztietako publikoari zuzenduta, ekimen horren lehen edizioaren egitarauak 16 ikuskizun hartuko ditu Areetako Geltokia plazan, euskal konpainien eskutik. Ikuskizun horietan, antzerkia, dantza, zirkua, […]

Read More… from Getxo Eszena Kalean programa maiatzaren 4tik urriaren 26ra egingo da

Bilboko Santutxu auzoko Udaberriko Bertso Saioak larunbatean abiatuko dira

Hiru saio egingo dira Santutxuko Karmelo plazan maiatzaren 4, 11 eta 18ko larunbatetan. Gainera, hilaren 24am, ostirala, ohiko bertso-poteoa egingo da Jon Maia eta Onintza Enbeitiaren eskutik, arratsaldeko 20:00etan, Karmelo plazatik hasita. Bilboko Santutxuko Bertso Eskolak antolatzen duen bertsolaritzaren inguruko ohiko programak 40. edizioa du aurtengoa. Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatu eta euskaltzaleen […]

Read More… from Bilboko Santutxu auzoko Udaberriko Bertso Saioak larunbatean abiatuko dira

Leioako Umore Azokaren 24. edizioan 80 emanaldi baino gehiago eskainiko dira

15 espazio eszeniko nagusi izango ditu azokak, eta horiek, era berean, 30 kokaleku eszeniko ingurutan banatuta egongo dira. Horietatik Umeen Kontseiluaren Parkea nabarmendu dute. Bertan El jardín de las delicias izeneko irudi eta soinu instalazioa egongo da, maiatzaren 17an eta 18an, gaueko 21:30etik aurrera. Leioan dena prest dute publikoak lau egunetan zehar antzerkiaz, dantzaz eta […]

Read More… from Leioako Umore Azokaren 24. edizioan 80 emanaldi baino gehiago eskainiko dira

J Martina taldeak ‘Negu gorri’ bigarren lan luzea plazaratu du

Gazte bezala bizitzea tokatu zaien krisialdi garai nahasiari estuki lotutako egoerek eta ideiek definitu dute diskoaren kontzeptua: Melankolia, haserrea, etsipena, baina baita itxaropena, argia eta borrokarako grina ere. Hirukoak lantzen duen pop elektronikoa mantentzen da bigarren lan honetan ere. 2021ean Jaio Naiz Baina lehen diskoa argitaratu ostean, Kattalin eta Ane Barcena ahizpek eta Javier Jorajuriak […]

Read More… from J Martina taldeak ‘Negu gorri’ bigarren lan luzea plazaratu du

XVIII. eta XIX. mendeko haize-orratzen bilduma bat ikusgai El Pobal burdinolan

Jose Pablo Arriaga eskultorearen instalazio artistiko bat da erakusketa. Muskizko El Pobal burdinolak erakusketa berezi bat irekiko du larunbatean Haizearen seinale, denboraren seinale: Haize-orratzak Bizkaian izenpean. Jose Pablo Arriaga eskultore markinarrak burdinolarako berariaz sortutako instalazio artistikoa da erakusketa, eta Bilboko Euskal Museoak utzitako XVIII. eta XIX. mendeko haize-orratzen bilduma bat jasotzen du. Erakusketa horren osagarri, katalogo […]

Read More… from XVIII. eta XIX. mendeko haize-orratzen bilduma bat ikusgai El Pobal burdinolan

Xake Produkzioak konpainiak ‘Postdatarik gabeko gutunak’ antzezlana estreinatuko du igandean, Bilbon

Getari Etxegarairen gidaritzapean, Kepa Errasti eta Nerea Ariznabarreta ikusiko ditugu taula gainean.  Datorren igandean, apirilak 28, Xake Produkzioak antzerki konpainiak Postdatarik gabeko gutunak antzezlana estreinatuko du arratsaldeko 19:30ean, Bilboko BBK aretoan. Mikelek (Kepa Errasti) kartzelan eman ditu azken bost urteak. Han arrotz baten eskutitzak jaso ditu: denak, postdata hutsarekin. Espetxean eman zuen azken orduan, azken […]

Read More… from Xake Produkzioak konpainiak ‘Postdatarik gabeko gutunak’ antzezlana estreinatuko du igandean, Bilbon