Martxoaren 29an abiatuko dira Bilboko Pabellon 6ko antzerki arineko jardunaldiak

Hamaikagarren edizioa martxoaren 29tik apirilaren 28ra bitartean egingo da eta 16 estreinaldi izango dira. Udaberriarekin batera, bueltan dira Bilboko Pabellon 6 antzokiko antzerki arineko jardunaldiak. Aurtengoan martxoaren 29tik apirilaren 28ra bitartean egingo dira. Lehenengo lau asteburuetan (martxoaren 29tik apirilaren 21era) hamasei estreinaldi izango dira. Astebururo lau pieza ikusi ahal izango dira (hiru gaztelaniaz eta bat […]

Read More… from Martxoaren 29an abiatuko dira Bilboko Pabellon 6ko antzerki arineko jardunaldiak

Baffest lehiaketaren IX. edizioaren egitaraua aurkeztu dute Barakaldon

Baffesten helburua da argazkilaritza, adierazpen artistiko gisa, herritar guztiei hurbiltzea, eguneroko eremu publikoetan jarritako argazkiak erabiliz, artea eta kultura, berdintasuna eta bizikidetza sustatuz. Baffest 2024ren programazio ofizialaren aurkezpena egin dute Nerea Cantero Barakaldoko Udaleko Kultura zinegotziak eta Yone Estivariz eta Sara Berasaluce lehiaketaren arduradunek Clara Campoamor Gizarte Etxean. Bertan, urrian udalerriko hainbat tokitan egingo den […]

Read More… from Baffest lehiaketaren IX. edizioaren egitaraua aurkeztu dute Barakaldon

Balmasedako LaEncartada Fabrika-Museoak Vicente Porto Paul gudariaren manta jarri du ikusgai

Artzain-manta gisa egina, gudariaren ekipamendu militarrerako baliatu zen. Bilduma programaren barruan, lau hilean behin, museoaren bildumako pieza, elementu edo objektu bati eskainitako erakusketa txiki monografiko bat eskaintzen du Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoak, haren funtzioa, ezaugarriak eta garrantzia ezagutzera emateko. Hala, ekainera arte, museoa bisitatzen dutenek esanahi historiko handiko pieza bat ikusi ahal izango dute: Vicente […]

Read More… from Balmasedako LaEncartada Fabrika-Museoak Vicente Porto Paul gudariaren manta jarri du ikusgai

‘Ai Gure Juaneteak!’ ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Bilbon

Patxo Telleriak Mikel Laboaren kantak hartu ditu eta berkodifikatzeko eta berregituratzeko ausardia izan du pieza honetarako. Telleriarekin batera, Maider Lopez eta Adrian Garcia de los Ojos arituko dira taula gainean. Bilboko Loraldia Festibalak, Ai Gure Juaneteak!, Patxo Telleriaren azken lanaren estreinaldia aurkeztuko du ostiralean, hilak 15. Ikuskizunak Mikel Laboa abeslari eta musikagileari omenaldia egitea du […]

Read More… from ‘Ai Gure Juaneteak!’ ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Bilbon

Errobi taldea oholtzara igoko da berriro ere, jaio zenetik 50 urte bete direnean

Bilboko Euskalduna Jauregian izango da hitzordu berezia, maiatzaren 4an, arratsaldeko 19:00etan. Errobi taldea sortu zenetik 50 urte pasa direnean, ospakizun kontzertu berezi bat iragarri du Mixel Ducau eta Anje Duhalde taldekideek.  Bilboko Euskalduna Jauregian izango da hitzordu berezia, maiatzaren 4an. Ateak 18:15ean irekiko dituzte, eta emanaldia 19:00etan abiatuko da. Taldeak bere ibilbide osoko abesti ezagunenak […]

Read More… from Errobi taldea oholtzara igoko da berriro ere, jaio zenetik 50 urte bete direnean

Josu Martinezek zuzendutako ‘Bizkarsoro’ filma ikusteko aukera egongo da Loraldia Festibalean

Martxoaren 17an izango dugu zinemagile bizkaitarraren azken lanaz gozatzeko aukera, EHUko Bizkaia Aretoan. XX. mendean zehar gertatzen diren bost istorio ezagutuko ditugu film luze honetan. Bizkarsoro existitzen ez den herri bat da, baina Euskal Herriko edozein herri izan zitekeen. Aurtengo Loraldia Festibalean Josu Martinez zinemagile bizkaitarraren (Bilbo, 1986) lan luze hau proiektatuko dute: Bizkarsoro. Pasa den […]

Read More… from Josu Martinezek zuzendutako ‘Bizkarsoro’ filma ikusteko aukera egongo da Loraldia Festibalean

‘Bizkaia, land of riders’ dokumentala estreinatuko dute martxoaren 21ean, Bilboko BBK aretoan

Bizkaiko surfaren historia osoa erakusten du lan honek, joan den mendeko 70eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte. Datorren asteko ostegunean, martxoak 21, Bizkaia, land of riders dokumentalaren estreinaldia izango da Bilboko BBK aretoan. Bizkaiko surfaren historia osoa erakusten du lan honek, joan den mendeko 70eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte. Surf Channelek ekoitzi […]

Read More… from ‘Bizkaia, land of riders’ dokumentala estreinatuko dute martxoaren 21ean, Bilboko BBK aretoan

Literatura, musika eta bertsolaritza gerora begira jarriko dira ‘Bihar, Atzo, Gaur, Bihar’ emanaldiarekin Loraldia jaialdian

Martxoaren 17an Iban Zalduak estreinatuko du bere lana Bilboko Guggenheim Museoan. Idazlearekin batera Ibil bedi taldeko bi musikari eta Alaia Martin eta Miren Artetxe bertsolariak izango dira oholtza gainean. Loraldia Festibalak euskal kulturaren diziplina desberdinetako sortzaileak batu ditu ikuskizun berri bat aurkezteko: Bihar, Atzo, Gaur, Bihar. “Literatura, musika eta bertsolaritza erabilita emanaldi honek etorkizunari buruz […]

Read More… from Literatura, musika eta bertsolaritza gerora begira jarriko dira ‘Bihar, Atzo, Gaur, Bihar’ emanaldiarekin Loraldia jaialdian

Anarik ‘Giza zarata’ diskoa kaleratu du

Zazpigarren lana du musikari eta idazleak. Martxoaren 16an diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko du, Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Giza zarata izeneko diskoa aurkeztu du Anari Alberdik Bilboko Kafe Antzokian. Azkoitiarraren zazpigarren lan luzea dugu hau eta hamar kanturekin osatu du. Troiako zaldia aurrerapen kanta izan zen entzuleei lan berri honetatik aurkeztu zien lehena. Kanten hitzei dagokienez, […]

Read More… from Anarik ‘Giza zarata’ diskoa kaleratu du

Zenbat Gara Elkarteak Jose Arrueren beiratea dohaintzan eman dio Bilboko Arte Ederren Museoari

Dohaintza honekin, elkarteak museoaren bilduman sartuko den lehendabiziko beiratea izango den hau Gabriel Aresti euskaltegiaren baitatik atera eta Bilbotarren esku jartzea du helburu. Gabriel Aresti euskaltegiak eta Zenbat Gara elkarteak Bilboko Arte Ederren Museoaren esku utzi dute Jose Arrue margolariak 1920ko hamarkadan egindako beirate polikromoa, Abandoko artistak sortu zuenetik Kale Nagusiko 24an euskaltegiak duen egoitzan […]

Read More… from Zenbat Gara Elkarteak Jose Arrueren beiratea dohaintzan eman dio Bilboko Arte Ederren Museoari