Seigarren edizioa lau ostegunetan egingo da (otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an), eta guztira zortzi ekitaldi eskainiko dira: bost antzezpen, bakarrizketa bat, tailer performatibo eta parte-hartzaile bat, eta bi irakurraldi dramatizatu. Lautan Hiru antzerki-jaialdiak Bilboko Zazpi Kaleetako bazterrak astinduko ditu aurten ere. Otsaileko lau ostegunetan, euskarazko antzerkia izango da nagusi hiriburuko Alde Zaharrean. Aurten, otsailaren […]
Kategoria: Bizkaia
Haur Literaturako Mikel Zarate XIV. Saria martxan
Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatzen dute urtero saria. Lanak apirilaren 30era jasoko dira. Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren hamalaugarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatu dute saria Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hala, lehiaketan parte hartu nahi dutenek Lehen Hezkuntzako […]
Read More… from Haur Literaturako Mikel Zarate XIV. Saria martxan
Joana Otxoa de Alaiza eta Alex Gurrutxagaren ‘Txori kantazale’ ikuskizuna taularatuko dute bihar, Arriagan
Ikuskizun honek parentesi bat proposatzen digu, “geldialdi labur bat eguneroko bizitzan, Xabier Leteren obran murgildu eta haren hitz eta doinuekin beste behin ere hunkitzeko”. Kontzertua 19:30ean izango da. Bihar, asteazkena, Literatura eta Musika Euskaraz zikloari ekingo diote berriz ere Bilboko Arriaga Antzokian, Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak sortutako Txori kantazale ikuskizunarekin. Oraingoan ere, […]
‘Gurean zeurea’ Bizkaiko kultura-ondarera hurbiltzeko 2024ko egitaraua aurkeztu dute
2024ko programazioan 150 kultur jarduera baino gehiago, aldi baterako hamar erakusketa berri baino gehiago, zazpi programa berezi eta zazpi argitalpen berri izango dira. Bizkaiko kultura-ondarera hurbiltzeko aurtengo programazioa Gurean zeurea lelopean antolatu dute aurten. Egitarauak aldi baterako hamasei erakusketa berri jasotzen ditu aurten, gure kulturaren eta ondarearen inguruan antolatu direnak. Arkeologia Museoak Neandertales. La Historia de […]
Read More… from ‘Gurean zeurea’ Bizkaiko kultura-ondarera hurbiltzeko 2024ko egitaraua aurkeztu dute
Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da
Apirilaren 1etik 6ra izango da aurtengo topagunea, Aulestin. Edizio honetan ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu Ainhoa Alberdi, Amaia Bono, Amaia Lizarralde, Iñaki Ziarrusta, Kepa Errasti eta Ander Lipusen eskutik. Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak aurtengo Euskal Sormen Laborategian parte hartzeko deialdia zabaldu du. Topagunea apirilaren 1etik 6ra bitartean izango da Aulestin, eta […]
Read More… from Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da
‘Zornotza Musikagaz Fest’ jaialdia izango da larunbatean
Bertan, hamabi taldek hartuko dute parte, guztiak Durangoko Azokan izandakoak. Agertokiak ondorengoak izango dira: Amorebieta IV pilotalekua, Zelaietako kontzertu gela eta herriko tabernak. Zornotzako Udalak Zornotza Musikagaz Fest! 2024 jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztu du prentsaurrekoan. Ekitaldian izan dira Ainhoa Salterain alkatea, Gerediaga Elkarteko Beñat Gaztelurrutia eta Musika Bulegoko Jon Bagües. Bi ordezkariak jaialdiaren bi erakunde […]
Read More… from ‘Zornotza Musikagaz Fest’ jaialdia izango da larunbatean
Ondarroako Beikozini aretoak ateak itxi ditu
“Tamalez, ezin dugu jarraitu gure proiektuarekin, oroimen on asko eta ederrekin geratzen gara sasoi ilun honetan”, adierazi dute arduradunek. Beikoziniren itxiera Durango Plateruena antzokia, Donostiako Altxerri eta aldi baterako bada ere, Donostiako Dokaren itxieren ostean dator. Sare sozialetan zabaldutako ohar baten bidez, arduradunek ia hamarkada bat irekita egon den aretoa ixteko asmoa azaldu dute. “Esker […]
Read More… from Ondarroako Beikozini aretoak ateak itxi ditu
‘Berba dariola’ izenburupean dator otsailaren 27tik martxoaren 2ra egingo den Bilboko Gutun Zuria jaialdia
Letren Nazioarteko Jaialdi hau urteroko topagunea da, literaturak arte garaikidearen sistemarekin duen harremanaz jarduteko. Urtero bezala, aurten ere Bilboko Alondegian izango da jaialdia. Gutun Zuria Letren Nazioarteko jaialdiaren aurtengo edizioan mugarik eta aukera-mugarik gabeko lurralde gisa planteatzen dute antolatzaileek, hitza eta topaketa ardatz gisa hartuta. Aurreratu dutenez, “berba darion elkarrizketa honetan, ehundik gora sortzailek hartuko dute parte, […]
Ate joka dugu Gernika-Lumon izango den Bertso Eguna
Astran izango diren bazkari eta bertso jaialdirako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke oraindik. Amets Arzallusen ordez, Sustrai Colina ariko da arratsaldeko 17:30ean abiatuko den saioan. Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Saioa Alkaiza izango dira emanaldian parte hartuko duten gainerako bertsolariak. Azken ukituak baino ez dira falta larunbatean Gernika-Lumon izango den Bertso Eguna prest egoteko, horretarako […]
Read More… from Ate joka dugu Gernika-Lumon izango den Bertso Eguna
Ilargi musikariak ‘Beldurrarekin dantzan’ diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko du urtarrilaren 26an, Bilbon
Kantek beldurrari eta beldurrak gure errealitatean duen eraginari buruz hitz egiten dute. Cotton klubean eskainiko du zuzenekoa, gaueko 20:30ean. Ilargi Agirrezabalaga musikariak (Lezo, 2000) euskarazko zortzi abestiz osatutako disko berria aurkeztuko du Bilbon. Lan honetan indie pop elektroniko estiloa lantzen du, aurreko diskoko pop rock-a atzean utziz. Juan Ramon Makuso poetak bertan parte hartu du Zurekin abestia idatziz. Beldurrarekin […]
