Iñaki Cid Larreak, Pantzo Hirigaraik eta Braulio Cortes Diaz-ek irabazi dituzte XXI. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Denetara 31 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik hamar euskaraz izan dira. Antolatzaileen arabera, aukeraketa zaila izan da aurkeztutako gidoien kalitate onagatik. Iñaki Cid Larrea aktore eta egileak Arropa zuria euskarazko lanagatik irabazi du XXI. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sarietako bat, Pantzo Hirigarai izan da euskarazko modalitatean saria irabazi duen beste idazlea Bizpahiru trilogiako […]

Read More… from Iñaki Cid Larreak, Pantzo Hirigaraik eta Braulio Cortes Diaz-ek irabazi dituzte XXI. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Txalo Produkzioak taldeak ‘Almazenean’ obra taularatuko du bihar, Santurtzin

Begoña Bilbaok zuzendu du antzezlana eta bi aktore ikusiko ditugu oholtza gainean: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga. Serantes Kultur Aretoan eskainiko dute obra arratsaldeko 20:00etan. Komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioari eta kapitalismoari buruzko hausnarketa egiten du. Txalo Produkzioak taldeak egin ditu David Desola idazle katalanaren obraren moldaketa lanak, eta bihar, […]

Read More… from Txalo Produkzioak taldeak ‘Almazenean’ obra taularatuko du bihar, Santurtzin

Ikusi eta Ikasi umeen aisialdirako eta hezkuntzarako euskarazko programa aurkeztu dute Bilbon

2 eta 11 urte bitarteko umeei eta haien familiei zuzenduta dago eta edizio honetan programatutako 60 jardueretan izena emateko epea irekita egongo da urtarrilaren 28ra arte. Jarduera-programa otsailean eta martxoan egingo da hiriko barrutietan. Ikusi eta Ikasi programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean antolatzen du, eta 2 eta 11 urte bitarteko gaztetxoei euskaraz, dibertsiorako aukerak […]

Read More… from Ikusi eta Ikasi umeen aisialdirako eta hezkuntzarako euskarazko programa aurkeztu dute Bilbon

Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdia otsailaren 8an abiatuko da

Egitasmoaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, antzerkilariei plaza berriak eskainiz. Seigarren edizio honetan beste gune bat gehituko zaio Bilboko jaialdiari, hain zuzen ere, hiriko Askao kalean dagoen La Sinsorga kulturgunea. Horrela, sei izango dira eszenatokiak: Bira, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea, Kalderapeko, La Sinsorga eta Euskaltzaindiaren egoitza. Otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an egingo […]

Read More… from Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdia otsailaren 8an abiatuko da

Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak ‘Egun zoragarriak’ antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 19an

Obra Alfredo Sanzol testuaren egokitzapena da eta istorio txikietan oinarrituta dago. Udaren nostalgia eta haurtzaroaren askatasun galdua ekartzen ditu gogora. Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak 2015ean sortu zen, talde gazteen profesionalizazioaren alde lan egiteko helburuarekin. Ordutik hona, 50 aktore gazte baino gehiago igaro dira bertatik, eta denetara zortzi lan taularatu dituzte. Oraingoan bederatzigarren […]

Read More… from Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak ‘Egun zoragarriak’ antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 19an

Bilboko Antzerki Arineko Jardunaldietan parte hartzeko epea zabalik da

Lehiaketan izena emateko epea otsailaren 2ra arte egongo da zabalik eta otsailaren 5ean iragarriko dituzte XI. Antzerki Arineko Jardunaldietarako aukeratutako piezak. P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak bultzatuta, Antzerki Arineko 11. jardunaldiak antolatu dituzte 2024ko martxoaren 29tik apirilaren 28ra bitartean, Bilbon. Aurretik, baina, jardunaldietan parte hartzeko lehiaketa abiatu dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketan parte hartzeko aurkeztu behar […]

Read More… from Bilboko Antzerki Arineko Jardunaldietan parte hartzeko epea zabalik da

Marie de Jongh konpainiak ‘Bo jauna’ antzerki ikuskizuna estreinatuko du ostiralean, Leioan

Jokin Oregi antzerkigileak gidatutako obra 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan izango da Leioako kultur aretoan. Maria de Jongh konpainiak taularatutako Amour edo eta Izar ikuskizunen ildo beretik dator Bo jauna, maskara eta komedia uztartzen dituen obra. Familia osoari zuzendutako ikuskizuna dela dio lantaldeak, hitzik gabe kontatutakoa. Baina Amour edo […]

Read More… from Marie de Jongh konpainiak ‘Bo jauna’ antzerki ikuskizuna estreinatuko du ostiralean, Leioan

Bertso Eguneko sarrerak salgai daude jada

Bazkarirako eta jaialdirako, bietarako balio duten sarrerak 35 euroren truke eskuratu daitezke bertsosarrerak.eus atarian. Bertsozale Elkarteak joan den azaroan aurreratu zuen bezala, urtarrilaren 27an Gernika-Lumon izango da Bertso Eguna eta Bertsozale bera eta Lilibertso bertso-eskola egun osoko egitaraua ari dira prestatzen elkarlanean. “Bertsozaleek 10:30ean izango dute lehen hitzordua Muxikan, Ariatzan. Bertakoa da “Garriko bertso-eskola, aitzindarietako […]

Read More… from Bertso Eguneko sarrerak salgai daude jada

Nerea Ibarzabalek irabazi du 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Larunbatean jokatu zen finalean, Begoña Iturrizak izan zuen Nerea Ibarzabali txapela jartzeko ardura, entzuleen txalo artean; Jone Uria algortarrarekin jokatu zuen buruz-burukoa txapeldunak. Larunbatean jokatu zen 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala eta Bilbao Arena jendez lepo egon zen. Bizkaiko Bertsozale Elkartearen arabera, 4.400dik gora zale bildu ziren bertan, zortzi bertsolarien lanari adi. Hala, zortzi bertsolariek […]

Read More… from Nerea Ibarzabalek irabazi du 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

ETS taldeak bi hamarkada beteko ditu eta urteurrena ospatzeko ‘20 urte Zure Eskutik’ jaia antolatuko du BECen

2025eko martxoaren 22an izango da hitzordua eta, bertan, txupinazoa, herri-kirolak, haurrentzako jarduerak, erromeria… eta, eguna bukatzeko, taldearen kontzerturik handiena, sorpresaz beterik eta kolaborazio ugarirekin. Sarreren salmenta orokorra abenduaren 18an hasiko da. En Tol Sarmiento taldeak bi hamarkada beteko ditu eta urteurrena ospatzeko 20 urte Zure Eskutik ekitaldia antolatuko du 2025eko martxoaren 22an. Egun horretan, gainera, […]

Read More… from ETS taldeak bi hamarkada beteko ditu eta urteurrena ospatzeko ‘20 urte Zure Eskutik’ jaia antolatuko du BECen