‘Oraina kontakizun’ jardunaldien bigarren edizioa 2024ko urtarriletik martxora izango da ‘erresistentzia’ hitza ardatz hartuta

Saio bakoitzean bi sortzaile arituko dira solasean, euskaratik eta euskaraz. Nork bere talaiatik abiaturik, erresistentzia hitzaren bateko eta besteko adieretan sakonduko dute eta, ondoren, euren artean eta publikoarekin solastatzeko aukera izango dute moderatzailearen eskutik. Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta Bira kulturguneak Oraina kontakizun jardunaldien bigarren edizioa antolatu dute elkarlanean, urtarrilaren 23tik martxoaren 5era bitartean. Oraingoan, […]

Read More… from ‘Oraina kontakizun’ jardunaldien bigarren edizioa 2024ko urtarriletik martxora izango da ‘erresistentzia’ hitza ardatz hartuta

Begoña Iturrizak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari

Aurten, Bizkaiko Bertsozale elkartearen 40. urteurrenaren baitan, sorrerako kideen beharrari aitortza egin nahi diote. Iturriza Bizkaiko Bertsozale Elkartearen sorrerako kide izan zen, 1980ko hamarkadan. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak lau hamarkada bete ditu aurten, eta ospakizunez gain, orain arteko bideari ere aitortza egin nahi diote bertako kideek. “40 urteko ibilbideari hasiera eman ziotenei eskerrak eman eta beren […]

Read More… from Begoña Iturrizak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari

Aurtengo Sormen Beka Marramiau taldearentzat

Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz izeneko animaziozko telesailaren proiektuarekin irabazi dute. Aurtengo deialdia, haurren eta familien ikuskizunei begirako sorkuntzan oinarritu da.  Ihintza Iriarte Apezetxea, Miren Bereziartua Lonbide eta Uxue Bereziartua Lonbideren Marramiau Sorkuntza Taldeak irabazi du 2023ko Sormen Beka, Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz izeneko animaziozko telesailaren proiektuarekin. Argizagi animazio seriea bat da, 5-10 minutu inguruko 5-6 kapituluko iraupenekoa. […]

Read More… from Aurtengo Sormen Beka Marramiau taldearentzat

Gaztea eta arrakastatsua izan da aurtengo Durangoko Azoka

Deialdiari erantzun ona eman diote kulturazale gazteek eta Gerediaga elkarteak euskararen eta euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarraitzeko asmoa azaldu du. Bost egunen ostean, Durangoko Azokak ateak itxi zituen atzo eta lehen balorazioa egiteko unea heldu zaie antolatzaileei. 58. edizio hau arrakastatsua izan dela nabarmendu dute lehenik. Lehen hiru egunetan jendez lepo egon da Landako […]

Read More… from Gaztea eta arrakastatsua izan da aurtengo Durangoko Azoka

Bi egun baino ez dira falta Durangoko Azokari hasiera emateko

Landako Gunea eta gainerako guneak azokarako atontzen ari dira egunotan, eta, hala, muntaketa azken txanpan sartu da. “Erakusmahaiak kokatu, seinaleak ezarri, argi eta soinu probak egin… lan guztiak martxa onean doaz”, adierazi dute antolatzaileek.  Bi egun baino ez dira falta 58. Durangoko Azokari hasiera emateko. Asteazkenean, 10:30ean irekiko dira Landako Guneko ateak, eta 12:00etan egingo […]

Read More… from Bi egun baino ez dira falta Durangoko Azokari hasiera emateko

Bizkaidatz lehiaketaren 15. edizioko literatura sariak banatu dituzte

Aimar Orbe Mateo, Ainhoa Lanzagorta Jimenez, Alejandro Negueruela Gonzalez, Ivan Poyato Del Rio eta Aitziber Landa Serrano saritu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaidatz lehiaketaren edizio honetan. Bilboko Foru Liburutegian banatu dituzte Bizkaidatz literatura lehiaketaren hamabosgarren edizioko sariak. Euskarazko modalitatean epaimahaikideak Jabi Elortza, Idoia Barrondo eta Marta Goikoetxea Nagore izan dira eta Aimar Orbe Mateori […]

Read More… from Bizkaidatz lehiaketaren 15. edizioko literatura sariak banatu dituzte

Gorka Suaiak ‘Su eman ala hartu’ diskoa kaleratu du

Beldur ta Nazka singlearen bideoklipa ere aurkeztu du musikariak. Lana CD formatuan dator fanzine batekin batera, azken honek diskoan jorratzen diren gaietan gehiago sakontzea du helburu. Gorka Suaia Su Eman ala hartu izeneko disko berriarekin bueltatu da bost urteren ondoren. Bilbon bizi den rap abeslari eta ekoizleak Suaia eta Ama Rebel taldearekin kaleratu zuen azken […]

Read More… from Gorka Suaiak ‘Su eman ala hartu’ diskoa kaleratu du

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak palindromoen berrogeita hamar kartel baino gehiago jarri ditu ikusgai

Erakusketak euskararen eta sorkuntza artistikoaren batasuna jasotzen du, hitzak arte bihurtuz. Markos Gimenoren Karteletrak Joseba Sarrionaindiak eta Esteban Montoriok komisariatutako erakusketa da eta Markos Gimenok idatzitako palindromoetatik sortutako 53 kartel biltzen ditu. Kartel horietako batzuk Gimenok berak diseinatu zituen, baina Sarrionandiaren lanari esker, haren lagun askok eta bertako hogeita hamar artista baino gehiagok palindromo horiek […]

Read More… from Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak palindromoen berrogeita hamar kartel baino gehiago jarri ditu ikusgai

Nerea Ibarzabalek eskuratu du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako txartela

Abenduaren 16an jokatuko da finala Bilbao Arenan, bertan Xabat Galletebeitia, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga, Aitor Etxebarriazarraga eta Aissa Intxausti bertsolariek kantatuko dute. 700 lagun elkartu ziren larunbatean Lemoako udal kiroldegian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan. “Kanpoan hotz, baina giroa bero frontoi barruan, sei lagun hauek kantatu zuten bertsozaleentzako: Aissa […]

Read More… from Nerea Ibarzabalek eskuratu du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako txartela

Durangoko Azokan 950 nobedade eta 265 kultur ekitaldi izango dira

Aurtengo edizioa abenduaren 6tik 10era bitartean izango da. Durangoko Azokak 58. edizioko egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur, Plateruenan antolatutako prentsaurrekoan. Bertan, Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko koordinatzaileak ilusioz hitz egin du, eta euskal kulturaren alde elkarlanean aritzeko prest daudela adierazi du. “Euskarak eta euskal kulturak gizartearen babesa behar dute, azken boladan euskalgintzak ohartarazi bezala. […]

Read More… from Durangoko Azokan 950 nobedade eta 265 kultur ekitaldi izango dira