Gehibat kultura elkarteko Xabin Fernandezek jasoko du 2026ko Lautan Hiru laguntza ‘Zaku berekoak’ lanagatik

Fernandezek 2.500 euroko zenbatekoa eskuratuko du eta antzezlana 2026ko otsailean antolatuko den VIII. Lautan Hiru jaialdian estreinatuko da. Bakarrizketa dramatiko honetan, antzerkia eta txotxongilo-teatroa uztartzen dira, gizakiaren barneko haustura erakusteko. Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2020an. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez. Horretara, […]

Read More… from Gehibat kultura elkarteko Xabin Fernandezek jasoko du 2026ko Lautan Hiru laguntza ‘Zaku berekoak’ lanagatik

Emakumeek neurozientzietan duten funtsezko papera aldarrikatzen duen jardunaldia antolatu dute Bilboko La Sinsorga gunean

Azaroaren 10ean izango da hitzordua, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, euskaraz eta gaztelaniaz sortutako gida bat eta Espainiako Zeinu Hizkuntzan (LSE) eskuragarri dagoen bideo bat aurkeztuko dira. Mujeres de Colores elkarteak neurozientzien arloan emakumeek egindako ekarpenak ikertu, aitortu eta ikusgarri egiteko jardunaldia antolatu du azaroaren 10ean, Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao kalea 9), arratsaldeko 18:00etan. Antolatzaileek […]

Read More… from Emakumeek neurozientzietan duten funtsezko papera aldarrikatzen duen jardunaldia antolatu dute Bilboko La Sinsorga gunean

Gabriel Arestik idazleengan izan duen eragina aztertzeko jardunaldia antolatu dute azaroaren 14an Bilbon

Hainbat belaunalditako poetari luzatutako galdera bat du abiapuntu jardunaldiak: Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?. Edorta Jimenez, Tere Irastortza, Harkaitz Cano, Iñigo Astiz eta Leire Vargas idazleak, Mikel Martinez antzerkilaria eta Eñaut Elorrieta musikaria izango dira parte-hartzaileak. 50 urte bete dira aurten Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren kariaz, […]

Read More… from Gabriel Arestik idazleengan izan duen eragina aztertzeko jardunaldia antolatu dute azaroaren 14an Bilbon

‘Ikimilikiliklik Vol.2’ ikuskizuna, zubi artistiko bat duela 50 urteko abangoardia eta egungo sorkuntzaren artean

Jatorrizko Ikimilikiliklik-en oinarritutako sorkuntza berria aurkeztu du Loraldiak. “Ez da omenaldi bat, berpizte bat baizik. Jatorrizko lanaren espiritu berritzailea bereganatu eta gaur egungo lengoaia eszenikora ekartzen du”. Loraldia elkarteak Ikimilikiliklik Vol.2 ekoizpen propioa aurkeztu du, duela 50 urte Mikel Laboak, Artze anaiek eta Jose Luis Zumetak sortutako Ikimilikiliklik mugarriarekin elkarrizketa zuzena proposatzen duen ikuskizuna. Edurne […]

Read More… from ‘Ikimilikiliklik Vol.2’ ikuskizuna, zubi artistiko bat duela 50 urteko abangoardia eta egungo sorkuntzaren artean

Azaroaren 25ean eta 26an egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Programatzaileek hilaren 21era arte izango dute izena emateko aukera, durangokoazoka.eus webgunean. Zazpigarren urtez Durangoko Azokak DA! PRO sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala antolatuko du azaroaren 25ean eta 26an. Musika eta familia ikuskizunak eskaintzen dituzten sektoreko sortzaileen, profesionalen eta programatzaileen arteko elkargunea izango da. Bertan, aurrez aurre ezagutzeko aukera izango dute, etorkizunerako lankidetza aukerak bultzatzeko […]

Read More… from Azaroaren 25ean eta 26an egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Bihar abiatuko da ‘Badabil’ bideopodkastaren hirugarren denboraldia

Durangoko Azokaren testuingurua baliatuta, kulturari eta sorkuntzari lotutako gaiak jorratuko dira euskal sortzaileen ikuspegitik abiatuta. Aurreko urteetako arrakastaren ostean, bueltan da aurten ere Badabil bideopodkasta. Azaroaren 4an estreinatuko da hirugarren denboraldia eta, orain arte bezala, Durangoko Azokaren testuingurua baliatuta, kulturari eta sorkuntzari lotutako gaiak jorratuko dira euskal sortzaileen ikuspegitik abiatuta. Horretarako, aurreko denboraldietan bezala, Amets […]

Read More… from Bihar abiatuko da ‘Badabil’ bideopodkastaren hirugarren denboraldia

HEA kultur elkarteak eta Metrokoadrokak ‘Mundo eta Universo’ performance kolektiboa aurkeztuko dute larunbatean, Ean

Performancea Eako hitzordurako propio sortu dute eta  behin bakarrik eskainiko da. HEA kultur elkarteak eta Metrokoadroka kolektiboak Mundo eta Universo performance kolektiboa aurkeztuko dute datorren larunbatean, azaroak 1, Ean. Emanaldi hau behin bakarrik eskainiko da. Metrokoadrokako kideek uda aurretik jaso zuten proposamena. Azaldu dutenez, “Eako lagunek egindako ikerketa baten berri eman ziguten, eta material horrekin […]

Read More… from HEA kultur elkarteak eta Metrokoadrokak ‘Mundo eta Universo’ performance kolektiboa aurkeztuko dute larunbatean, Ean

Ekaitz Herrera idazleak irabazi du aurtengo Augustin Zubikarai nobela beka

Epaimahaiak, besteak beste, lanari darion umorea azpimarratu du, “idazkera dotorea, elkarrizketen freskotasuna, erritmo bizia, hizkuntzarekin jolasteko trebezia”. Ekaitz Herrerak (Abadiño, 1986) irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Aurkezturiko hogeita bost lanen artean, Hondar batean arre izenekoa hautatu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak, eta horrenbestez Herrerak […]

Read More… from Ekaitz Herrera idazleak irabazi du aurtengo Augustin Zubikarai nobela beka

‘Emakumeak eszenan’ antzerki zikloa azaroaren 23an abiatuko da Getxon

Azaroan hasi eta datorren urteko apirilera arte, sei konpainia amateurrek beste horrenbeste muntaia taularatuko dituzte Itzubaltzetako Kultur Etxean. Urtero legez, Emakumeen eszenan antzerki-zirkuitua egingo dute Getxon. Ekimenak 20 urte beteko ditu oraingoan, Besarkada Antzerki Federazioak bultzatuta, emakumeek osatutako konpainien antzerki-ekoizpen amateurra ikusarazteko asmoz. Azaroan hasi eta datorren urteko apirilera arte, Itzubaltzetako Kultur Etxeak sei antzerki […]

Read More… from ‘Emakumeak eszenan’ antzerki zikloa azaroaren 23an abiatuko da Getxon

Asier Larrinagak ‘Zenbait gako kazetarientzat zientziaren komunikazioaz’ liburua kaleratu du

Zientzia-gaiak lantzen dituzten kazetariei zuzenduta dago liburua, baina ez haiei bakarrik. Egilearen ustez, kazetari guztientzat izan daiteke interesgarri eta probetxugarria. Baita hedabideetan urratsen bat egin nahi luketen zientzialarientzat ere. Zenbait gako kazetarientzat zientziaren komunikazioaz liburua argitaratu du Asier Larrinaga Larrazabalek (Bilbo, 1965) UEUren eskutik. Liburua kazetari guztientzat ez ezik, hedabideetan urratsen bat egin nahi luketen […]

Read More… from Asier Larrinagak ‘Zenbait gako kazetarientzat zientziaren komunikazioaz’ liburua kaleratu du