18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria Getxora heldu da

Jon Ander Garcia, Maider Aldasoro Diaz eta Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal dira Ertibil Bizkaia 2023 erakusketaren deialdi berri honetako artista irabazleak. Bilboko Rekalde Aretoan egon ondoren, Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltaria Getxoko Punta Begoñako galerietara heldu da eta bertan egongo da ikusgai azaroaren 5era arte. Hauek izan dira aurtengo sarituak: Jon Ander […]

Read More… from 18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria Getxora heldu da

Euskal Herria, Kornualles, Britainia eta Kosovoko doinuak ekarriko ditu Musika Bizian jaialdiak Galdakaora

Hitzordua urriaren 27an eta 28an izango da Iturrondo plazan. Galdakao munduko plaza izango da beste behin ere urriaren 27an eta 28an. Musika Bizian jaialdiko bederatzigarren edizioa egingo da bertan, eta Euskal Herriko, Kornuallesko, Bretainiako eta Kosovoko doinuak entzuteko aukera izango da, Iturrondo plazan. Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak adierazi duenez, “estaturik gabeko herrietako musikaren erreferente bihurtu […]

Read More… from Euskal Herria, Kornualles, Britainia eta Kosovoko doinuak ekarriko ditu Musika Bizian jaialdiak Galdakaora

Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute urriaren 21ean, Bilboko Euskalduna Jauregian

Parte hartzeko beharrezkoa izango da www.best.eus webgunean izena ematea. Goizeko topaketa streaming bidez ere jarraitu ahal izango da webgunean. Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa (BEST) Bilboko Euskalduna Jauregian izango da berriz ere urriaren 21ean. Antolatzaileen esanetan, “BEST ezinbesteko espazioa bihurtu da Bizkaian arte diziplina guztietako emakume sortzaileak batzeko”. Aurten, omenaldi berezia eskainiko zaio Eulalia Abaitua argazkilari […]

Read More… from Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute urriaren 21ean, Bilboko Euskalduna Jauregian

Literaturaz eta oro har kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan

Urriaren 20an hasi eta azaroaren 1era bitartean, letren eta hitzen lurraldea izango da Ondarroa beste behin ere, Literatur Amuak jaialdiaren bidez. Euskarazko sormenaren urteroko zita da Ondarroako Literatur Amuak, eta Ondarroako Udalak aurten ere artistei plaza eskaintzeko eta euren lanak oholtzaratzeko agertokia eskaini nahi izan die. Izen ezagunek eta ez hain ezagunek osatuko dute egitaraua, […]

Read More… from Literaturaz eta oro har kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan

Lekeitioko Zine Bilerak Elena Irureta eta Ane Gabaraini emango die Euskal Zinemaren Begirada saria

Euskal Zine Bilera urriaren 19tik 22ra ospatuko dela Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan. Euskal Zine Bilerak jaialdiak berak ondare gisa duen balioa goraipatu nahi du edizio honetan. Aurtengoa 46. edizioa izango da, eta ibilbide luze honetan zehar emandako pausoak mahai gainean jarriko dira. “Jarraitu zinearen lorratza da jaialdia borobilduko duen lema, atzera begirada egitea bide berriak […]

Read More… from Lekeitioko Zine Bilerak Elena Irureta eta Ane Gabaraini emango die Euskal Zinemaren Begirada saria

17 talde eta bakarlarik lehenengo diskoa aurkeztuko dute Durangoko Azokako Ahotsenean

Abenduaren 6tik 10era bitartean, 49 talde eta bakarlari igoko dira Ahotseneako oholtzara (Plateruenan). 49 talde horietatik 17k lehenengo diskoa aurkeztuko dute. Hala, sortzaile berriei ate bat zabalduz, euskal kultura indartzen jarraitzea da Ahotseneako helburua. Durangoko Azokako Ahotsenea guneak musika eta literatura aurkezpenak jasotzen ditu, euskal musikari eta idazleen erakusleiho bihurtuz. Musikari dagokionean, ibilbidea hasita duten […]

Read More… from 17 talde eta bakarlarik lehenengo diskoa aurkeztuko dute Durangoko Azokako Ahotsenean

Urriaren 30etik azaroaren 5era egingo dute Sormene Plaza Galdakaon

Egitarau osoa aurrerago ezagutzera emango badute ere, antolatzaileek iragarri dutenez, kultur adierazpide askotako ikuskizunek osatuko dute. Horien artean dira Ibil Bedi talde nafarraren zuzenekoa eta Fast Fatum kontzertu poetikoa. Programa oparoa ekarriko du berriz ere Sormene Plazak Galdakaora. Urriaren 30ean hasi eta azaroaren 5era bitartean egingo dute 2023ko udagoieneko edizioa eta gaurko zein atzoko sortzaileak […]

Read More… from Urriaren 30etik azaroaren 5era egingo dute Sormene Plaza Galdakaon

Euskal Zine Bilera urriaren 19tik 22ra egingo da Lekeition

Jaialdiak euskal zinemagintzaren alor desberdinak landuko ditu proiekzio, solasaldi eta tailerren bidez. Aurten 46 urte beteko ditu Lekeitioko Euskal Zine Bilerak eta antolatzaileen esanetan, “zinearen lorratzak ekarri gaitu honaino. Euskal Zine Bilera ez zen bere 46. ekitaldiraino helduko norabidea eta ibilbidea erraztu eta bideratu zuten zinegileen oinatzak jarraituko ez balitu. Etorkizunera begira egotea bezain garrantzitsua […]

Read More… from Euskal Zine Bilera urriaren 19tik 22ra egingo da Lekeition

Gaur abiatuko da Getxo Eszena, arte eszenikoen eskaintza anitzarekin

Urriaren 22ra bitartean, diziplina anitzeko hamar ikuskizun eskainiko dira Algortako Muxikebarrin. Horien artean daude Zeozertan dabil baina ez dakit zertan edo Hondamendia antzezlanak. Gaur, urriak 6, abiatuko da arte eszenikoei eskainitako Getxo Eszena programaren 41. edizioa, hilaren 22ra arte zenbait diziplinatako ikuskizunen eskaintza zabala hartuko duena. Guztira, hamar lan taularatuko dira Algortako Muxikebarrin, gehienak euskal […]

Read More… from Gaur abiatuko da Getxo Eszena, arte eszenikoen eskaintza anitzarekin

‘Fantasia DA!’ lelopean dator 58. Durangoko Azoka

Ximon Agirre artistak sortu du aurtengo kartelerako irudia, fantasiaren gaia ardatz hartuta. Abenduaren 6tik 10era izango da aurtengo edizioa. 58. Durangoko Azokaren lema eta kartela aurkeztu dituzte gaur, Landako gunean egindako prentsaurrekoan. Bertan izan dira Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujika eta Beñat Gaztelurrutia koordinatzailea eta Miren Narbaiza (Ahotsenea), Irati Agorria (Irudienea), Diana Franco (Kabia), Martxel […]

Read More… from ‘Fantasia DA!’ lelopean dator 58. Durangoko Azoka