Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo-Arrigorriaga bueltan da euskarazko kultura garaikidearen proposamen berriekin

Irailaren 29an Zaratamon, eta urriaren 6tik 8ra Arrigorriagan izango da. Bertan, erreferenteak diren sortzaileek eta figura berriek hartuko dute parte. Besteak beste, Igor Elortza, Rafa Rueda, Aukeran Dantza Konpainia, La Basu, Olatz Salvador, Maialen Errotabehere eta Petti igoko dira oholtzara. Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo-Arrigorriaga jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztu dute Arrigorriagan, Bilboko Loraldia festibalaren esperientzia beste […]

Read More… from Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo-Arrigorriaga bueltan da euskarazko kultura garaikidearen proposamen berriekin

Azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du euskalgintzak

Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Euskalduna jauregitik eta Bilboko udaletxean izango da amaiera ekitaldia. Azken urteetan euskararen alde egin den manifestazio jendetsuena izango dela aurreikusi dute deitzaileek. Hizkuntzen Europako egunarekin bat eginez,, euskalgintzako erakunde nagusietako ordezkariak Bilboko Euskalduna jauregiaren aurrean elkartu dira, azaroaren 4an bertatik abiatuko den manifestazioari buruzko xehetasunak emateko. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Euskaldunatik, […]

Read More… from Azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du euskalgintzak

Tartean Teatroak ‘Kortxoaren dilema’ antzezlana estreinatuko du azaroaren 15ean eta 16an Bilboko Arriaga antzokian

Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean ikusiko ditugu taula gainean, Telleriak berak idatzitako komedia politiko honetan, aktualitate handiko egungo istorio bat kontatzeko. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak antzezlan berriarekin igoko dira Bilboko Arriagako oholtzara. Oraingoan Mireia Gabilondo antzerkigileak zuzendutako Kortxoaren dilema izeneko obra taularatuko dute bertan. Azaroaren 15ean eta 16an, arratsaldeko […]

Read More… from Tartean Teatroak ‘Kortxoaren dilema’ antzezlana estreinatuko du azaroaren 15ean eta 16an Bilboko Arriaga antzokian

Bilboko Arkeologi Museoak eta Santimamiñek bat egingo dute Ice Age Museoen sarearen X. urteurrenarekin

Bizkaiko bi erakundeek hainbat tailer eta bisita gidatu antolatu dituzte irailaren 27an, 28an eta 30ean eta urriaren 1ean. Europako museo eta arkeologia zentro nagusiek osatzen duten Ice Age Museoen sareak hamar urte bete ditu aurten eta Bilboko Arkeologi Museoak eta Santimamiñek bat egin nahi izan dute efemeridearekin. Sarearen helburuak, besteak beste, jendeak Izotz Aroko ondarearen […]

Read More… from Bilboko Arkeologi Museoak eta Santimamiñek bat egingo dute Ice Age Museoen sarearen X. urteurrenarekin

Maria Alonso Paez, Gorka Gondra eta Victor Arrizabalagaren obrekin abiatu da Bosteko erakusketa Arrigorriagan

Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak izeneko erakusketak Arrigorriagako Euskaldun Berria erakusketa aretoan eman dio hasiera ibilbideari. Urriaren 6ra arte egongo da bertan. Artearen berri ematea helburu duen Bosteko erakusketa aurkeztu dute Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak izenpean. 26. edizio hau ere, aurrekoetan bezala, herriz herri ibiliko da datozen hilabeteetan. Hala, lehen geldiunea Arrigorriagan egingo du eta bertan, […]

Read More… from Maria Alonso Paez, Gorka Gondra eta Victor Arrizabalagaren obrekin abiatu da Bosteko erakusketa Arrigorriagan

Irailekoak egitasmo berriak XXI. mendeko euskal poesiak orain arte eman duena aztertuko du

Euskaltzaindiak poesiari lotutako jaialdia antolatu du, Lekeitioko Udalaren babesarekin. Horrela, Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da Irailekoak. Jaialdiaren bitartez, Euskal poeten lana gizarteratu nahi da, bai hitzaldien bidez, bai irakurraldien eta errezitaldien bidez. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean poesia izango da nagusi Lekeition, Irailekoak egitasmoari esker. Euskaltzaindiak, literaturari dion atxikimendua adierazte aldera, poesiari eskainitako […]

Read More… from Irailekoak egitasmo berriak XXI. mendeko euskal poesiak orain arte eman duena aztertuko du

Mundu bat Bertso proiektua abian da Bizkaian

Egitasmo honek umeen hizkuntza gaitasunean eta ahozkotasunean eragitea ditu helburu nagusi, eta, horretarako, bertsolaritza du tresna. Ikasturtea hasi berri da, eta berarekin batera heldu da Bertsozale Elkartearen mundu bat bertso proiektua. Egitasmo honek umeen hizkuntza gaitasunean eta ahozkotasunean eragitea ditu helburu nagusi, eta, horretarako, bertsolaritza du tresna. Euskal Herri osoan dago martxan eta denera ia […]

Read More… from Mundu bat Bertso proiektua abian da Bizkaian

Loraldiaren euskarazko sormen digital beka abian da

Azaroaren 20ra arte jasoko dira proposamenak eta 10.000 euroko ordainsaria izango du. Deialdi honen xedeak bi dira: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea. Loraldiak euskarazko sormen digital beka baterako deialdia aurkeztu du bigarren urtez jarraian. Aurreko urtean bezala, kultur sorkuntzaren barruan arlo […]

Read More… from Loraldiaren euskarazko sormen digital beka abian da

Urriaren 1ean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian

Finala, abenduaren 16an jokatuko da, Bilboko Bilbao Arenan. Sei kanporaketez, hiru finalaurrekoz eta finalaz osatuta egongo da txapelketa. Aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztu du Bertsozale Elkarteak gaur Bilboko Rekalde aretoan eta urriaren 1ean, Mungian abiatuko dela iragarri. Ohi bezala, Bilboko finalarekin amaituko da txapelketa abenduaren 16an, eta guztira, sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango […]

Read More… from Urriaren 1ean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian

Hezkuntzak euskara gehiago behar duela aldarrikatzeko sinadura bilketa abiatu dute

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritar guztiei zabaldu nahi diete hezkuntzak euskara gehiago behar duela adierazteko eta aldarrikatzeko bidea. Zehazki, hiru puntu hauek lege berrian berariaz jaso daitezen eskatuko zaie Eusko Legebiltzarreko kideei: Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa; euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma; eta hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea. Ikasturtea […]

Read More… from Hezkuntzak euskara gehiago behar duela aldarrikatzeko sinadura bilketa abiatu dute