18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute

Bilboko Errekalde aretoa izango du lehen geltokia eta handik Getxora, Sestaora, Balmasedara eta Barakaldora egingo du saltoa. Aurtengo lehen saria Jon Ander Garciarentzat izan da sufi lanagatik; bigarrena, berriz, Maider Aldasororentzat shirt off nere back izeneko obrarekin. Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltaria Bilboko Rekalde Aretoan hasiko da eta, Getxo, Sestao eta Balmasedako udalerrietatik igaro […]

Read More… from 18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute

Euskalgintzak eta alkateek Konstituzionalaren epaia salatu eta euskararen normalizazioaren alde egin dute

Agerraldian, euren kezka eta egoeraren larritasuna azaldu dute sententzia euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari oztopoa jartzea delako, helburu horren alde udaletatik bideratzen diren hizkuntza-politikak guztiz mugatzen dituela adierazi dute. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako alkateek, udal hautetsiek eta euskalgintzako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute gaur EAEko Auzitegi Nagusiaren Bilboko egoitzaren aurrean. Izan ere, pasa den ostegunean, […]

Read More… from Euskalgintzak eta alkateek Konstituzionalaren epaia salatu eta euskararen normalizazioaren alde egin dute

Udal Legearen aurkako sententziak euskararen normalizazioaren aldeko kontsentsu zabala urratzen duela salatu du Kontseiluak

Euskal Autonomia Erkidegoan azken boladan euskararen normalizazio eta biziberritzea helburu duten neurrien kontrako epaiak bata bestearen atzetik heltzen ari direla dio Kontseiluak. Euskalgintzaren Kontseiluak kezka larriz hartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak EAEko Udalen Legearen gainean emandako epaia, hain zuzen ere, udalei euskara hutsez aritzeko aukera zabaltzen dien araua ezeztatzen duena. Kezka hau ez dela berria […]

Read More… from Udal Legearen aurkako sententziak euskararen normalizazioaren aldeko kontsentsu zabala urratzen duela salatu du Kontseiluak

UEMAko udaletako 125 alkate eta hautetsik euskaraz lanean jarraituko dutela berretsi dute

Eraso hau ez dela ezerezetik sortu azpimarratu dute. Iraitz Lazkano UEMAko jarduneko lehendakariak gogora ekarri du ultraeskuina dagoela honen oinarrian: “VOX alderdiaren salaketa bat. Duela bi urte, VOXek EAEko Justizia Auzitegi Nagusira jo zuen, udalen hizkuntza-jarduna arautzeko 2019ko dekretuaren kontra. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 6.2 artikulua bertan behera utzi ondoren, UEMAko Araba, […]

Read More… from UEMAko udaletako 125 alkate eta hautetsik euskaraz lanean jarraituko dutela berretsi dute

Neomak eta Ruper Ordorika, besteak bestek, bihar Elorrion abiatuko den Musikaire jaialdian

Denetara hamalau ikuskizun biltzen ditu aurtengo egitarauak. Plaza eta Lariz jauregia izango dira jaialdiko bi agertokiak​ hilaren 29ra arte. Uda eta Kultura uztartzen dituen Musikaire jaialdia indartsu itzuliko da Elorriora bihartik hilaren 29ra bitartean. Aurtengoa jaialdiaren 23. edizioa izango da, eta askotariko gustuei erantzuteko eskaintza zabala jaso da programan. Hori izan baita udalaren asmoa azken […]

Read More… from Neomak eta Ruper Ordorika, besteak bestek, bihar Elorrion abiatuko den Musikaire jaialdian

Rita Baghdadiren ‘Sirens’ dokumentalak irabazi du 2023 Zinegoak Sari Nagusia

Warsha film laburrak (Dania Bdeir) Publikoaren Saria eta Senior Epaimahaiaren Saria irabazi ditu. Palmareseko saridun gehienak emakumeak dira. Hurrengo egunetan Filmin plataforman sail ofizialeko hainbat lan ikusteko aukera egongo da, Angelez Cruz ohorezko saridunaren atzera begirakoarekin batera. Bilboko LGTBIQ+ zine eta arte eszenikoen jaialdiak edizio honetako sariak banatu ditu. Film luze eta laburrik sarituenen kasuan, […]

Read More… from Rita Baghdadiren ‘Sirens’ dokumentalak irabazi du 2023 Zinegoak Sari Nagusia

Uztailaren 7tik 9ra egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

Guztira udalerri osoan zehar banatuko diren 11 ikuskizun taularatuko dira. Kaleka, Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiaren 33. Edizioa, bueltan da, “kale arteak bizirik daude eta urtetik urtera indar gehiago dute. Habiatik ateratzeko ordua heldu da, hegan egin eta erakusleiho berrietara heltzeko unea. Badatoz, gero eta hurbilago daude, zerua zeharkatu eta Lekeitioko kaleetan barrena izango ditugu laster·, […]

Read More… from Uztailaren 7tik 9ra egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

Loraldiak Sormen Astea kultur ekintzen agenda antolatu du bigarren urtez Lekeition, Udako Olarekin bat eginez

Sormen Astean euskal kulturan erreferente diren hainbat sortzailek hartuko dute parte. Horien artean daude Kukai Dantza Taldea, Ruper Ordorika musikaria, Olatz Gorrotxategi eta Oskar Alegria zinemagilea, besteak beste. Sarrerak salgai daude jada Loraldia Elkarteak, Gaztea ekimenaren baitan, Udako Olaren bigarrez edizioa antolatuko du uztailaren 10etik eta 15era bitartean Lekeition. “Udako Ola gazte-sormena pizteko egonaldia da. […]

Read More… from Loraldiak Sormen Astea kultur ekintzen agenda antolatu du bigarren urtez Lekeition, Udako Olarekin bat eginez

San Nikolas ikastolak ‘Txonbo’ lelopean antolatuko du 2024ko Ibilaldia, Algortan

2024ko Ibilaldiaren helburu nagusiak dira euskalduntasuna, euskal kultura eta ikastola ardatz dituen jaia Getxora eramatea, herriko gizarte-eragileekin lankidetzan harremanak sendotzea, hezkuntza komunitate osoak (guraso, ikasle, irakasle, langile…) ikastolarekiko duen atxikimendua areagotzea, eta gaztetxo eta nerabeen jarrera parte hartzailea eta hezitzailea bultzatuko duen jaia antolatzea. Algortako San Nikolas ikastolak antolatuko du datorren urteko Ibilaldia, maiatzaren 26an, […]

Read More… from San Nikolas ikastolak ‘Txonbo’ lelopean antolatuko du 2024ko Ibilaldia, Algortan

Loraldia Plazarik Plaza! ekimenaren bigarren edizioa egingo dute udazkenean, Arrigorriagan eta Zaratamon

Irailaren 29an hasiko da Zaratamon eta urriaren 6tik 8ra bitartean Arrigorriagara egingo du salto ekimenak.  Loraldia Plazarik Plaza! bigarrenez egingo da aurten, irailaren 29tik urriaren 8ra bitartean Zaratamon eta Arrigorriagan. Bertako udalak dira antolatzaileak eta iazko esperientzia pilotuaren emaitza ona ikusita, bigarrenez egitea erabaki dute.Loraldiak sustatzen duen ekimena da Plazarik Plaza! eta Bilbon egiten den […]

Read More… from Loraldia Plazarik Plaza! ekimenaren bigarren edizioa egingo dute udazkenean, Arrigorriagan eta Zaratamon