Hutsik dagoen museo baten soinuak, ahotsak, oihartzunak eta isiltasunak ehizatuz

Bilboko Arte Ederren Museoak Maialen Lujanbio bertsolariak eta Xabier Erkizia soinu-ehiztariak sortutako aHUTSAK HARTUa proiektua aurkeztu du. Egitasmoa elkarren artean konektatuta dauden lau elementuz osatuta dago: liburu bat, soinu instalazio bat, performance bat eta webgune bat. Hutsunea hartu eta hautsak estalia esanahien batura da aHUTSAK HARTUa, halaxe jarri diote izena Bilboko Arte Ederren Museoak aurkeztu […]

Read More… from Hutsik dagoen museo baten soinuak, ahotsak, oihartzunak eta isiltasunak ehizatuz

Ismael Iglesiasen ‘Sua’ ikus-entzunezko instalazioa zabalduko dute gaur Bilboko Rekalde aretoan

Erakusketak Iglesiasen Etxe-bide ikus-entzunezko erakusketa du abiapuntu, eta, oraingoan, Fernando Carvahloren soinu ekarpena gehituko diote. Bilboko Rekalde Aretoak Ismael Iglesiasen Sua izeneko erakusketa hartuko du uztailaren 9ra arte. Sua zuzenean sortuko dute gaur, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, eta bertan, Ismael Iglesias bera eta Fernando Carvalho musika elektronikoko ekoizlea elkarlanean arituko dira. Bi artistek oraingo instalazioan parte […]

Read More… from Ismael Iglesiasen ‘Sua’ ikus-entzunezko instalazioa zabalduko dute gaur Bilboko Rekalde aretoan

Xabier Amuriza bertsolariak www.amuriza.eus izeneko webgunea jarri du martxan bere lanak sareratzeko asmoz

Dagoeneko bi daude irakurgarri webgune berrian: Itxi dezagun zirkulua, koplak, bertsoak eta dagozkien azalpenak biltzen ditu Amurizak honetan eta Harrien mintzoa, pentsaera eta sentiera bat islatzen duten bostehun bat esaldi jaso ditu bigarren honetan. Hurrengoa Lehoiaren zainak izango da eta laster argitaratuko duela iragarri du. Poema eta artikuluen bilduma izango da. Xabier Amuriza idazle eta […]

Read More… from Xabier Amuriza bertsolariak www.amuriza.eus izeneko webgunea jarri du martxan bere lanak sareratzeko asmoz

Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak ‘Maite Idirin, herrigintza kantuz’ liburua kaleratu dute

UEUren eskutik ikusi du argia liburuak eta kantariaren ibilbidea kontatzen du. Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak Maite Idirin, herrigintza kantuz izeneko liburua aurkeztu dute Baionan, Udako Euskal Unibertsitatearen eskutik. Maite Idirin da liburu honen protagonista, eta haren ibilbidearen hasiera 1968an kokatu dute egileek, urte horretan hasi baitzen kantatzen, Zeberion. Baina, 1969an, Parisera alde egin behar […]

Read More… from Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak ‘Maite Idirin, herrigintza kantuz’ liburua kaleratu dute

Haziberri jaialdia antolatu dute uztailaren 14an Gernikan

Jon Maiak, Zea Mays taldeko Aiorak eta Petik, Eirek, Mogumbo Brass Bandek eta TPR dj-ak osatuko dute 2023ko Haziberri jaialdiaren kartela. Kontzertua uztailaren 14an, ostirala, izango da, Europako Herrien parkean.  Haziberri jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute uztailaren 14an, Gernikan. “lehenengo urteko ilusio eta urduritasunarekin jarraitzen dugu, Gernikako Europako Herrien parkean, ahalik eta iluntze/gau politena sortu […]

Read More… from Haziberri jaialdia antolatu dute uztailaren 14an Gernikan

Bilboko Zinegoak jaialdiak 20. urteurrena ospatuko du nortasun aldakorrak aldarrikatuz

Sail ofizialeko hiru kategorietan (FIK, DOK eta KRAK) 16 film luzek hartuko dute parte; eta Begiradak film laburren sailean bi ziklo berri izango dira: TBIQ+ eta Lotura Primarioak. Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak edizioa berezia izango du aurten, izan ere 20. urteurrena ospatuko du eta urte hasieran egin beharrean hil honetan atontzea erabaki […]

Read More… from Bilboko Zinegoak jaialdiak 20. urteurrena ospatuko du nortasun aldakorrak aldarrikatuz

BizkaIdatz Txikiaren 9. edizioko literatura sariak banatu dira

Kontakizunak garatzeko eta amaitzeko erronka hartu duten haur eta gazteek euskaraz Aiala Garabietaren Nomada eta gaztelaniaz Lola Lopez de Lacalleren Caramelo lanak jarraitu behar izan dituzte. Aurtengo BizkaIdatz Txikia 9. Haur eta Gazte Literatura Sariak Aiala Garabieta Oribek, Idoia Barrondo Etxebestek eta Marta Goikoetxea Nagorek osatutako epaimahaia izan du euskarazko kontakizunen arloan. Gaztelaniazko lanen epaimahaia, […]

Read More… from BizkaIdatz Txikiaren 9. edizioko literatura sariak banatu dira

Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatuko dute EAEn

Frantziako Kultura Ministerioak kultura-ondare immaterialaren katalogoan sartu zuen iaz Bertsolaritza eta Nafarroak 2018an. Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatuko duela iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Izendapen ofiziala datozen hilabeteotan egingo dutela adierazi du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak eta azaldu duenez, “bertsolaritza ondare inmaterialaren adibiderik argiena da: belaunaldiz belaunaldi komunitateak transmititzen, babesten eta aitortzen […]

Read More… from Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatuko dute EAEn

D8 Sorkuntza Faktoriak egoitza artistikoen programa jarri du martxan

Dantza-proiektu berrien sorrera, garapena eta zabalkundea Bizkaian sustatzea du helburu egitasmoak. Proiektuak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 15etik uztailaren 15era bitartean izango da. D8 Sorkuntza Faktoriak egoitza artistikoen programan parte hartzeko deialdia aurkeztu du. Dantza-proiektu berrien sorrera, garapena eta zabalkundea Bizkaian sustatzea du helburu egitasmoak eta egonaldiak D8 Sorkuntza faktoriaren instalazioetan garatuko dira 2023ko irailetik aurrera. Gehieneko iraupena bi […]

Read More… from D8 Sorkuntza Faktoriak egoitza artistikoen programa jarri du martxan

Lekuz Leku jaialdia Bilboko kaleetara itzuliko da ekainaren 21etik 24ra bitartean

Aurtengo egitaraua osatzen duten lanek egungo dantza garaikidearen panoramaren ikuspegi orokorra eskainiko dute, bai Euskal Herrikoa eta baita nazioartekoa ere. Lekuz Leku dantza garaikideko jaialdia Bilboko Abandoibarrara itzuliko da berriro ere, ekainaren 21etik 24ra bitartean. Hemeretzigarren edizio honetan, Guggenheim Museoaren eta Euskalduna Jauregiaren artean dagoen itsasadarraren alboko eremuan hamabost dantza-ikuskizun taularatuko dira. Jaialdia hilaren asteazken […]

Read More… from Lekuz Leku jaialdia Bilboko kaleetara itzuliko da ekainaren 21etik 24ra bitartean