Miren Agur Meabe euskaltzain osoak bere ibilbide poetikoa aletuko du Lekeition

2022ko otsailaren 25ean, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen idazle lekeitiarra, eta larunbat honetan, apirilak 22, sarrera-hitzaldia irakurriko du sorterrian. Castillo Suarez euskaltzain osoak erantzungo dio. Iaz, Euskaltzaindiak Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra euskaltzain oso izendatu zuen. Orain, eta Akademiaren barne-arauek agintzen dutenari jarraituz, sarrera-hitzaldia egitea dagokio euskaltzainari. Larunbatean, apirilak 22, izango da ekitaldia, Lekeitioko basilikan. […]

Read More… from Miren Agur Meabe euskaltzain osoak bere ibilbide poetikoa aletuko du Lekeition

Ane Pikaza protagonista duen ‘El mejor de los mundos’ proiektu eszenikoa estreinatuko dute bihar, Bil-bon

Estudio Gheadak performancea, bideoa eta teknologiaren erabilera aztertuko ditu proiektu eszeniko honetan. Bilboko Alondegiak Estudio Gheadaren El Mejor de los Mundos (EMDLM) lanaren estreinaldia aurkeztuko du. Performancea, bideoa eta teknologiaren erabilera narratiba eszeniko gisa aztertzen dituen proiektu eszenikoa da honakoa eta Ane Pikaza (Bilbo, 1984) da antzezlea. Azaldu dutenez, “proiektu honetan, publikoa bakarrizketa baten lekukoa […]

Read More… from Ane Pikaza protagonista duen ‘El mejor de los mundos’ proiektu eszenikoa estreinatuko dute bihar, Bil-bon

Udaberriko Sormene plaza apirilaren 27tik 30era izango da, Galdakaon

Aurtengo edizioak euskal kulturgintzaren zaintza izango du ardatz eta inoiz baino galdakoztar gehiagok parte hartuko dutela iragarri du antolakuntzak. Sormeneren udaberriko edizioaren nondik norakoen berri eman dute gaur antolatzaileek, Muguru plazan egin den agerraldian. Euterpe duoaren musikaz lagunduta, Zaindu maite duzun hori lelopean udaberriko edizioaren nondik norakoak azaldu dituzte, Sormeneren talde aholkulariko hainbat kidek. Hain […]

Read More… from Udaberriko Sormene plaza apirilaren 27tik 30era izango da, Galdakaon

[Bideoa] Eva Perez-Pons idazleak ‘Erresistentziarako gorputzak: bollerak’ saiakera plazaratu du

Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia liburuak eta zaurgarritasunaren ulerkerari buelta bat eman dioten hainbat hausnarketa feminista jaso ditu egileak. Bollera identitatearen inguruan egituratuta dago Eva Perez-Pons idazlearen (Lemoa, 1996 Erresistentziarako gorputzak: bollerak saiakera. “Bollera identitateak azken batean tresnak ematen dizkigu patriarkatuari aurre egiteko”, azaldu du egileak. Perez-Ponsek Gaur aurkeztu du liburua […]

Read More… from [Bideoa] Eva Perez-Pons idazleak ‘Erresistentziarako gorputzak: bollerak’ saiakera plazaratu du

Txekoslobako abeslariak ‘Behar duzuna’ estudioko lehen diskoa kaleratu du

Lan berri honen unibertso musikala estilo urbanoetan oinarritzen da, alaitasun eta goxotasunezko hitzez jantzirik. Abestietan regetoia nagusi bada ere, pop, elektro-latino edo batxata bezalako erritmoak entzun daitezke. Musikan hainbat bide jorratu ondoren proposamen berri batekin dator Gorka Rodriguez (Ukan, 2zio, Balas perdidas) abeslari getxoztarra. Txekoslobako du bere izen artistiko berria eta orain arte landu gabeko […]

Read More… from Txekoslobako abeslariak ‘Behar duzuna’ estudioko lehen diskoa kaleratu du

Andrea Ganuza, Charlotte Gosselin eta Clara Chotil ilustratzaileek ‘Salda dago!’ erakusketa zabaldu dute Bilbon

Erakusketa mimo handiz egindako hiru istorioz osatuta dagoela diote antolatzaileek. Alondegoako Mediateka Galerian jarri dute ikusgai maiatzaren 14ra arte, Gutun Zuria jaialdiaren barruan.   Bilboko Alondegian egiten ari den Gutun Zuria jaialdiak Salda dago! erakusketa zabaldu du Mediateka Galerian, Andrea Ganuza, Charlotte Gosselin eta Clara Chotil ilustratzaileen eskutik. Erakusketa Bilboko zentroak Quebec-eko Maison de la Littérature […]

Read More… from Andrea Ganuza, Charlotte Gosselin eta Clara Chotil ilustratzaileek ‘Salda dago!’ erakusketa zabaldu dute Bilbon

Bizkaidatz sariaren XV. Edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Jabi Elortza eta Begoña Elorrieta idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Kontakizunek gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera izan beharko dute eta martxoaren 29tik irailaren 8ra bitartean aurkeztu beharko dira. Bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko asmoz jaio zen Bizkaidatz Literatura Saria duela hamabost urte. Lehiaketa honetan parte […]

Read More… from Bizkaidatz sariaren XV. Edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Loraldiak 9. edizioaren balorazio oso positiboa egin du

Festibalak 4.207 ikusle baino gehiago bildu ditu 17 egunez eskainitako 25 jardueretan eta 14 gune ezberdinetan. Aurtengo edizioan 150 artista baino gehiagok hartu dute parte Loraldian eta, beste behin ere, une paregabe eta errepikaezinak eskaini dituztela nabarmendu du antolakuntzak. Loraldia Elkarteak aurtengo edizioaren balorazioa egin du. Antolatzaileen esanetan, “bederatzigarren edizioaren aldarrikapena kultura mailua dela erakustea […]

Read More… from Loraldiak 9. edizioaren balorazio oso positiboa egin du

Maiatzaren 4an abiatuko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

48 bertsolarik eman dute izena fase honetan. Denetara zortzi saio izango dira. 2023ko udazkenean izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, urrian hasi eta abendura bitartean. Aurretik, berriz, txapelketara sailkatzeko fasea jokatuko da maiatzean: Udabarria Bertsotan. Orotara 48 bertsolarik eman dute izena fase honetan eta, Bertsozale Elkarteak nabarmendu duenez, Bizkaiko eskualde guztietako partaideak egongo da. Kopurua kontuan […]

Read More… from Maiatzaren 4an abiatuko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

‘Larrabetzuko baserriak eta etxeak – Izena eta izana’ liburua aurkeztu dute

Orotara, 162 etxe zerrendatu dituzte, oraindik zutik mantentzen direnak kontuan hartuta, 14 auzotan banatuta. Liburuak bakoitzari buruzko argazkia eta fitxa jasotzen ditu. Larrabetzuko baserriak eta etxeak – Izena eta izana izeneko liburua ondu du Labayru Fundazioak Larrabetzuko Udalaren eskariz. Azaldu dutenez, “baserria euskal kulturaren zutabe eta ardatzetako bat da, euskararekin batera: oinarrizko gizarte-erakundea da, bizimodua […]

Read More… from ‘Larrabetzuko baserriak eta etxeak – Izena eta izana’ liburua aurkeztu dute