Bizkaiko Historiaren ibilbidea kartel adierazgarrien bidez

Hormetan izeneko erakusketaren bidez, 1975. urtetik aurrera Bizkaian sortu ziren kartelak ikusi ahal izango dira maiatzaren 27ra arte. Kike Infame eta Aex Oviedo dira erakusketaren komisarioak. Bilboko Ondare Aretoak Hormetan izeneko erakusketari ateak ireki dizkio maiatzaren 27ra arte. Honetan, 1975. urtetik aurrera Bizkaian sortu ziren kartelak jarri dituzte ikusgai. Antolatzaileek azaldu dutenez, “1975etik gaur egunera […]

Read More… from Bizkaiko Historiaren ibilbidea kartel adierazgarrien bidez

Anodino Teatroa ‘ Obsoletus’ antzezlanari azken ukituak ematen ari da

Estreinaldia apirilak 28an izango da, Getxoko Muxikebarri Zentroan. Komedia politiko batekin dator Anodino Teatroa: Obsoletus. Aitor Fernandinok idatzi du testua eta Paco Revueltas ari da zuzendaritza lanetan. Taula gainean, berriz, Aiora Sedano, Juanjo Otero eta Aitor Fernandino aktoreak ikusteko aukera egongo da apirilaren 28tik aurrera, egun horretan bertan izango baitu estreinaldia antzezlanak Getxoko Muxikebarri Zentroan. […]

Read More… from Anodino Teatroa ‘ Obsoletus’ antzezlanari azken ukituak ematen ari da

Bilboko BBK aretoak oroimenaren galerari buruzko bi lanekin ospatuko du Antzerkiaren Nazioarteko Eguna: ‘Agurra’ eta ‘Búho’

Antzezlanetarako sarrerak salgai daude jada. Bilboko BBK aretoak Antzerkiaren Munduko Eguna (martxoak 27) ospatu nahi izan du aurten, oroimena eta haren galera gai nagusi hartuta. Efemeridea astelehenean izango denez, lehen hitzordua egun batzuk lehenago izango da, hilaren 24an, ostirala, Agurra antzezlanarekin. Ondoren, nazioarteko ospakizunaren aste berean, baina larunbatean (apirilak 1), Titzina Teatro kataluniar konpainiaren Búho […]

Read More… from Bilboko BBK aretoak oroimenaren galerari buruzko bi lanekin ospatuko du Antzerkiaren Nazioarteko Eguna: ‘Agurra’ eta ‘Búho’

Loraldia Festibalak sortzaile gazteen sormenari eskainiko dio egun osoko programazioa

Martxoaren 25eko arratsalde-gauean bertsolaritza, antzerkia, musika eta dantza emanaldiak izango dira La Terminaleko hainbat espaziotan. Iazkoa izan zuen Loraldia Terminalak aurreneko edizioa eta abiatutako esperientzia horri jarraipena emateko, Bilboko jaialdiak aurten ere  sortzaile gazteen sormenari eskainiko dio egun osoko programazioa, martxoaren 25ean, La Terminal espazioan, Deustuko irlan. Antolatzaileen esanetan, “ekintzak bata bestearen atzetik eskainiko dira, […]

Read More… from Loraldia Festibalak sortzaile gazteen sormenari eskainiko dio egun osoko programazioa

Seiurte taldeak ‘Cabo Cañaveral’ diskoak dakarren ‘Neoizko kaleetan’ kantaren bideoklipa aurkeztu du

Abestiak etorkizunik ikusten ez duen eta hiriko lekurik nahasi eta ilunenetan galduta dagoen pertsona bati buruz hitz egiten du. “Abesti iluna da, giro itogarria eta, aldi berean, nortasun eta indar handikoa islatzen duena”, adierazi dute. Seiurte taldeak Cabo Cañaveral estudioko zazpigarren eta azken diskoak dakarren Neoizko kaleetan abestiaren bideoklipa aurkeztu du. Alain Martinezek grabatu du bideoklipa, eta argi islatzen du Berrizko taldeak bilatu nahi […]

Read More… from Seiurte taldeak ‘Cabo Cañaveral’ diskoak dakarren ‘Neoizko kaleetan’ kantaren bideoklipa aurkeztu du

‘Mauriziak ez du inor hil’ emankizun berezia eskainiko dute martxoaren 23an, Bilbon

Maurizia Aldeiturriagaren kopletatik abiatutako zuzeneko emankizuna da Mauriziak ez du inor hil, euskal folklore digitalean eta formatu berrietan oinarrituta. Ines Osinagak eta Lorea Argaratek sortutako kolektiboak Mauriziak ez du inor hil ikuskizuna eskainiko du Bilboko Alondegian, Loraldia Festibalaren azken astean. Proiektu hau Maurizia Aldeiturriagaren kopletatik abiatutako zuzeneko emankizun bat izango da. Abiapuntu horretatik abiatuta, euskal […]

Read More… from ‘Mauriziak ez du inor hil’ emankizun berezia eskainiko dute martxoaren 23an, Bilbon

Oihana Vicente artista eta aktoreak gaztetxoentzako ikus-entzunezko tailerra abiatu du, Bilbon

Lantegia apirilaren 18tik ekainaren 27ra bitartean izango da. Oihana Vicente artista eta aktoreak (Bilbo, 1984), REEL CINEMA_ filming movies randomly izeneko ikus-entzunezko tailerra jarri du abian, nerabeei zuzenduta, Bilboko Alondegian. Tailer honetan, ikus-entzunezko edukia sortzea eta nahastea proposatzen da, baliabide honen etapa eta tresna tradizionalak (gidoia, interpretazioa, argazkia eta muntaia, eszenografia eta lokazioa, jarraitutasuna…) eta […]

Read More… from Oihana Vicente artista eta aktoreak gaztetxoentzako ikus-entzunezko tailerra abiatu du, Bilbon

46. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik da

Lanak aurkezteko epea uztailaren 31ra arte egongo da zabalik eta oinarriak zinebilera.eus webgunean daude eskuragarri. Euskal Zine Bilera ezaguna bada, bere baitan hartzen duen lehiaketagatik da. Euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian. Hori horrela, zuzendaritza, gidoi eta film onenaren sariak ezberdinduko dira. Eta gainera, […]

Read More… from 46. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik da

Konthaira taldeak ‘Elurzuriren hiru heriotzak’ ikuskizuna estreinatuko du martxoaren 21ean, Bilbon

Musika, antzerkia eta dantza uztartzen dituen obra da. Loraldiak martxoaren 21a aukeratu du Lorazain Eguna ospatzeko eta egun horretako ekintza esklusiboa eta doakoa izango da Elurzuriren hiru heriotzak ikuskizunaren estreinaldia komunitate honetako kideentzat. Khontaira taldeak Elurzuriren hiru heriotzak lana aurkeztuko du martxoaren 21ean, Bilboko Alondegian. Loraldiaren barruan. Festibalak jarduera hau aukeratu du Lorazain Eguna ospatzeko. […]

Read More… from Konthaira taldeak ‘Elurzuriren hiru heriotzak’ ikuskizuna estreinatuko du martxoaren 21ean, Bilbon

Loraldiak ‘Galerna. Azken Bidaia’ estreinatuko du Bilboko Arriaga Antzokian

Leioa Kantika Korala da protagonista, Jon Ander Urresti aktorea eta Aitor Garitano tenorearekin batera. Juan Kruz Igerabidek idatzi du testua eta David Azurzak musika konposatu du. Kantata eszeniko hau martxoaren 19an taularatuko dute. Loraldiaren azken ekoizpena da Galerna. Azken bidaia izeneko kantata eszenikoa. Martxoaren 19an estreinatuko dute Bilboko Arriaga Antzokian, urtarrilean Leioan aurre estreinaldi bat […]

Read More… from Loraldiak ‘Galerna. Azken Bidaia’ estreinatuko du Bilboko Arriaga Antzokian