Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, eskainiko dira jarduera guztiak. Hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean dago eskuragarri. XX. mendearen hasieran emakumeek nola egiten zuten lan La Encartada fabrika-museoan gogoraraztea; Eulalia Abaitua nor izan zen ezagutaraztea; saregileen eta kordeleren lan latza ikusaraztea; emakumeak historian izan duen zeregina […]
Kategoria: Bizkaia
Haize-arrosa talde berriak ‘Tortolaraino’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu
Boskote bizkaitarren kantuetan folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella edota ambient doinuak entzun daitezke, besteak beste. Bideoklipa Iker Villak zuzendu du eta Onintza Enbeita bera eta Ana Goitia kazetaria ageri dira bertan. Berrizen sortu zen iaz Eneritz Gorritxategi, Edurtzeta Ania, Markos Murillo, David Vallejo eta Peio Agirre musikariek sortutako Haize-arrosa izeneko […]
Read More… from Haize-arrosa talde berriak ‘Tortolaraino’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu
Ostiralean abiatuko du Plateruena Kultur Aterpeak bere ibilbide berria, ‘Piztu Argiak!’ ekitaldiarekin
Bertan, Anari, Ødei eta Durangaldeko hainbat artista izango dira. Durangoko 19 eragile zein norbanakok osatuko dute proiektuaren gidaritza izango duen Kultur Mahaia. 2020. urtearen amaieran Plateruena kudeatzen zuen kooperatibak berau desegitea erabaki ondoren, eta azken hilabeteetan gogoeta zein zehaztapen prozesu batzuen ostean, ostiral honetan, martxoak 3, Plateruena Kultur Aterpeak bere ibilbide berriari ekingo dio. Piztu […]
[BIDEOA] Iñaki Irasizabalek ‘ Otsoa etorriko da’ eleberri beltz laburra kaleratu du
Idazle durangarrak genero beltzera jo du berriro ere liburu hau ontzeko, izan ere, lana delituen inguruan ardaztu eta egituratu egiten da, eta, gainera, gizartearekiko begirada kritikoa du. Gaur urtebete da Iñaki Irasizabal idazleak (Durango, 1969) Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok? ipuin bilduma kaleratu zuela, eta dagoeneko nobela berri batekin itzuli da Donostiara. […]
Read More… from [BIDEOA] Iñaki Irasizabalek ‘ Otsoa etorriko da’ eleberri beltz laburra kaleratu du
Mailua gara!’ lelopean dator Bilboko Loraldia festibala
Martxoaren 9tik 26ra egingo da bederatzigarren edizioa. Egitarauak 21 proposamen biltzen ditu. Aurtengo Loraldia festibala martxoaren 9tik 26ra bitartean izango da Bilboko 14 gunetan eta 21 proposamen ezberdin jasoko ditu. “Diziplina anitzek izango dute lekua Loraldian: musika, dantza, antzerkia, literatura, bertsolaritza, artea, hiri-kultura, dastaketak…”. Ohikoa denez, gainera, euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan, hala […]
Read More… from Mailua gara!’ lelopean dator Bilboko Loraldia festibala
‘Kabareta truá’ izeneko ikuskizuna estreinatuko dute martxoaren 4an eta 5ean, Ondarroako Beikozini antzokian
Lau orduko emanaldia izango da Kabareta trúa, bazkaria edo afariarekin eta ikuskizuna bera osagai pikanteekin: “umorea, musika, erotismoa eta gaurkotasuneko gaiak tartekatuko dira eszenatokian”. Ondarroako Beikozinik Kabareta truá izeneko ikuskizuna estreinatuko du martxoaren 4an eta 5ean. Ez da lehenengo aldia Ondarroako antzokiak kabaret ikuskizun bat ekoizten duela, aurretik Kabareta, eta Kabareta Txú obrak aurkeztu zituen eta […]
Balmasedako La Encartada museoak Matxalen Bilbao eta Natalia Garciaren ‘Serenity Suite’ ikuskizuna hartuko du larunbatean
Obra ikusi nahi dutenek aldez aurretik erreserba egin beharko dute 946 800 778 zenbakira deituta. Balmasedako La Encartada fabrika-museoak MusEkintza arte eszenikoen jaialdiaren seigarren ikuskizuna hartuko du datorren larunbatean, otsailaren 25, arratsaldeko 19:00etan. Matxalen Bilbao eta Natalia Garciaren Serenity Suite du izena obrak eta “heldutasun artistiko handiko” pieza bat dela diote antolatzaileek, bai bere idazkera […]
Martxoaren 25an egingo da Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* topaketa Algortan
Bertsoaren inguruan dabiltzan emakumeak biltzea izango da helburu nagusia, izan bertsolariak, bertsozaleak, gai-jartzaileak, epaileak edota antolatzaileak, elkar ezagutu eta saretzeko asmoarekin. Ekimenaren oinarria ere gozamena izango dela aipatu dute. Algortan egingo da bigarren edizio hau. Bertso bazkarirako txartelak salgai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian. Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* bigarren topaketa egingo dute martxoaren 25ean, Algortan. Iaz […]
Read More… from Martxoaren 25an egingo da Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* topaketa Algortan
Larrabetzuko Memoria historikoan oinarritutako hiru proiektu artistiko aurkeztu dituzte
1936ko gerra zibila eta diktaduraren garaia eta gerraren giza dimentsioa dituzte abiapuntu proiektuek. Larrabetzuko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak herriko Memoria historikoan oinarritutako hiru proiektu artistiko aurkeztu dituzte. Zehaztu dutenez, “1936ko gerra zibila eta gerra osteko diktaduraren garaia eta gerraren giza dimentsioa dituzte abiapuntu obra hauek, orduko andre, gizon eta umeen egoerak […]
Gertatu ez diren errealitate posibleei buruzko hitzaldia eskainiko dute Ula Iuretagoienak eta Beñat Saratxagak Bilbon
Erronda kaleko Bira Kulturgunean izango da hitzaldia asteazkenean, doako sarrerarekin, arratsaldeko 19:00etan. “Eta hamar urtez konfinatuta egon izan bagina, nola aldatuko ziren gure hiriak? Eta gure bizimodua?”, galdera horiei erantzuna ematen ahaleginduko dira Ula Iuretagoiena eta Beñat Saratxaga asteazkenean, otsailak 8, Bilboko Bira Kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan, antolatu duten Errealitatearen agertokian izeneko hitzaldian. Maiatzean Euskal Herriko […]
