Erakusketan XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera arte Euskal Herritik Lurralde Santua eta Egipto ezagutzeko antolatu ziren espedizioak daude ikusgai. Egiptorako espedizioen eta Euskal Herriko indusketen artean erakusketa BIBAT Arabako Arkeologia Museoak antolatu du eta zati bat Bilboko Arkeologi Museoak berritu du. Erakusketan XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera arte Euskal Herritik Lurralde Santua eta […]
Kategoria: Bizkaia
Beñat Garaio, Eneko Iradier, Iñigo Arrazola, Maitane Basasoro eta Manu Araolaza dira Koldo Mitxelena sarietako irabazleak
Azken bi urteotan (2020-22), 86 tesi egin izan dira euskaraz Euskal Herriko Unibertsitatean, eta horietatik 44 aurkeztu dira VIII. Koldo Mitxelena sarietara. Euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatzen dituzte Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sariak. Aurtengo edizioa zortzigarrena da. Sari-emate ekitaldia gaur egin da, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan, eta bertan […]
Emakume-ahotsa duten arte eszeniko konprometituen aldeko apustua egin du Bilboko BBK aretoak
Egitarauan, besteak beste, Natalia Monge getxoztarraren dantza inklusiboko pieza bat dago, eta Eclipse total goretsiaren estreinaldia Euskal Herrian. Bilboko BBK aretoak arte eszenikoen agenda aurkeztu du 2023ko lehen seihilekorako. Bertako arduradunek adierazi dutenez, “programazio hori Yarin-en lehen emanaldiarekin hasi zen benetan, urtarrilaren 14an eta 15ean; aurtengo ekoizpen propioa da, eta dagoeneko bultzatutako hirugarrena, kasu honetan […]
Bilboko DDT kolektiboak hiriko eszena alternatiboko taldeen abestiak biltzen dituen lana kaleratu du
Hemen eta orain du izena lanak eta binilozko disko batean eman dute argitara. Motorastola, Gurs, Nuevas Formas de Miedo, BIlintx, Aihotz, DIfuntos Telaraña, Gonorriaga, Arakil, Helltzales, Shöck, 1991, Mármol, Ectoplasmas eta Uger dira parte hartu duten taldeak. Bilboko DDT kolektiboak Hemen eta orain izeneko bilduma kaleratu du. Lan berri honekin hiriko talde berri eta ez […]
Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da
Apirilaren 10etik 15era izango da aurtengo topagunea, Aulestin. Edizio honetan ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu Ander Lipus, Myriam Perez, Iñaki Rikarte, Oier Zuñiga, Ane Sagües eta Itziar Maneroren eskutik. Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak aurtengo Euskal Sormen Laborategian parte hartzeko deialdia zabaldu du. Topagunea apirilaren 10etik 15era bitartean izango da Aulestin, eta […]
Read More… from Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da
Loraldiak eta EHUk gazteei zuzendutako euskal kulturaren transmisiorako tailerren programa aurkeztu dute
Sormen Ola du izena programak eta maiatzera arte antolatu dute. 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Gai monografikoak landuko dira saio bakoitzean eta erreferentziazko profesional adituek eskainiko dituzte, Jon Mayak, Paul Urkijok, Miren Amurizak, Patxo Telleriak edota Joseba Sarrionandiak, besteak beste. Loraldiak eta EHUko kultura zerbitzuak gaur aurkeztu dute Sormen Ola ekimena, Bilboko […]
2023rako ehun kultura jarduera baino gehiago antolatu dituzte Bizkaiko museo eta aretoetan
Bizkaiko museo eta aretoetako kultura jardueren urteko katalogoa aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Aurten Bizkaiko museo eta aretoetan eskainiko den programa anitza eta zabala dela dio Bizkaiko Foru Aldundiak, publiko guztientzat diseinatutako egitaraua da eta hamabi leku hauetan garatuko da: Arkeologi Museoa (Bilbao), Santimamiñe (Kortezubi), Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Europako Herrien Parkea […]
Bilboko Lautan hiru antzerki-jaialdiak dramaturgia jorratuko du
Jaialdiaren bosgarren edizioa lau ostegunetan egingo da (otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an), eta guztira bederatzi ekitaldi eskainiko dira: sei antzezpen, solasaldi taularatu bat, irakurraldi dramatizatu bat eta Ganbila bildumaren aurkezpena. Aurten, gogoberrituta eta nobedadez jantzita dator Bilboko Lautan hiru antzerki-jaialdia. Antzerkigintza ardatz hartuta, hainbat emankizun eskainiko dira: Lautan hiruk ekoitzitako saio esperimental bat (solasaldi […]
Read More… from Bilboko Lautan hiru antzerki-jaialdiak dramaturgia jorratuko du
Bermeoko Arrantzaleen Museoak txistulariak, ilustrazio animatuak eta istorio errezitatuak bilduko ditu ikuskizun batean
Emanaldia urtarrilaren 28an izango da, 13:00etan eta 18:00etan. Bermeoko Arrantzaleen Museoak MusEkintza arte eszenikoen jaialdiaren bosgarren ikuskizuna hartuko du datorren larunbatean, urtarrilak 28. Memoria de un Pez Bueno izeneko ikuskizunean Bilboko Udal Txistulari Bandak arreta handiz aukeratutako doinuekin lagunduko ditu Elisabeth Perez egilearen irudiak eta ahoz azaldutako testuak eta Tracken studiok animazio arinen bidez osatuko […]
Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak ‘Komedia madarikatua’ antzezlana estreinatuko du ostiralean
Urteko lehen estreinaldia izango da. Tomas Afan egile sarituaren Triptico infernal testuaren egokitzapena da obra eta gidoiaren euskarazko bertsioa Idoia Barrondok egin du. Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak 2015ean sortu zen, talde gazteen profesionalizazioaren alde lan egiteko helburuarekin. Ordutik hona, aktore ugari igaro dira bertatik, eta denetara zazpi lan taularatu dituzte. Oraingoan zortzigarren […]
