Otsailaren 10etik 12ra izango da aurtengo neguko bertso barnetegia, Muxikan

Urtarrilaren 30era arte egongo da izena emateko aukera zabalik. Otsailaren 10etik 12ra bitartean izango da barnetegia, ostiraletik igandera. Ostiralean 17:30ean hasiko da egonaldia, eta igandean, 12:00etan amaituko da. Muxikako Gorozikako aterpetxean batuko dira aurten DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteak. Bizkaiko Bertsozale Elkartea arduratu da ekimena antolatzeaz eta adierazi duenez, “aurten ere helburu […]

Read More… from Otsailaren 10etik 12ra izango da aurtengo neguko bertso barnetegia, Muxikan

Lutxo Egiak eta Iñigo Cobok irabazi dituzte XX. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Denetara 18 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik zortzi euskaraz izan dira. Antolatzaileen arabera, aukeraketa zaila izan da aurkeztutako gidoien kalitate onagatik. Lutxo Egiak Hamalau lanagatik irabazi du euskarazko saria eta Iñigo Cobok Canciones tristes para gente alegre gaztelaniazko lanagatik. Ez da lehen aldia aurtengo irabazle bi hauek saria eskuratzen dutela. Egiak 2016an irabazi zuen […]

Read More… from Lutxo Egiak eta Iñigo Cobok irabazi dituzte XX. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Bilboko BBK aretoak 2023ko musika-programazioari ekingo dio emakume musikarien akustikoen zikloarekin, besteak beste

Otsailaren 18an BBK Gertutik zikloaren hirugarren edizioa abiatuko da, formatu intimo eta txikiko kontzertu sortarekin. Honetan parte hartuko dute, besteak beste, Esti Markezek, Anne Etchegoyenek eta Marenek. Gabonetako etenaldiaren ostean, zuzeneko musika itzuliko da otsailean, Bilboko BBK aretora. Lehenengo bi hitzorduak hileko lehen asteburuan izango dira. Otsailaren 4an, larunbata, Iñaki Urangak A buenas horas… ikuskizuna […]

Read More… from Bilboko BBK aretoak 2023ko musika-programazioari ekingo dio emakume musikarien akustikoen zikloarekin, besteak beste

Ines Garcia artistaren erakusketa paratu dute Bilboko Rekalde aretoan

Aretoan instalazio handi bat jarri dute, erakusleihoaren espaziorako propio eginda, abstrakzio monokromoak dituzten bost taula zeharrargirekin. Barriek programaren barruan, Ines Garcia artistaren (Bilbo, 1983) Slides, (Isiluneen arteko mugimendua) izeneko erakusketa paratu dute Bilboko Rekalde aretoan, martxoaren 26ra arte. Aretoan instalazio handi bat jarri dute, erakusleihoaren espaziorako propio eginda, abstrakzio monokromoak dituzten bost taula zeharrargirekin. Erakusketa […]

Read More… from Ines Garcia artistaren erakusketa paratu dute Bilboko Rekalde aretoan

Durangoko San Agustin Kulturguneak 25 urte beteko ditu aurten eta ezustekoz beteriko egitaraua antolatu du

Besteak beste, Ane Gabarain, Iñaki Salvador, Jose Sacristan, Aitziber Garmendia edota Charo Lopez aktoreen antzezlanak izango dira ikusgai Bizkaiko antzokian. 1998. urtean ireki zituen ateak Durangoko San Agustin Kulturguneak eta mende laurdena ospatzeko ekitaldi berezi bat antolatu zuten pasa den ostiralean. Bertan, datozen hilabeteetarako prestatu duten programazio berezia aurkeztu zuten. Dantza, antzerki eta umore dosi handiarekin, […]

Read More… from Durangoko San Agustin Kulturguneak 25 urte beteko ditu aurten eta ezustekoz beteriko egitaraua antolatu du

Alaitz Melgar Agirrek irabazi du aurtengo Tene Mujika beka

Neskame eta ama bakarra izandako bere amonaren bizitza ikertuko du irakasle barakaldarrak. Urtebeteko epea izango du bere lehenengo liburua izango dena ontzeko. Alaitz Melgar Agirre irakaslea (Barakaldo, 1984) da Tene Mujika bekaren aurtengo irabazlea, bere amama zenaren bizitza ikertu nahi duen proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta […]

Read More… from Alaitz Melgar Agirrek irabazi du aurtengo Tene Mujika beka

Euskal Komikigintzari buruzko I. jardunaldiak antolatu dituzte Ugao-Miraballesek

Egitarauak erakusketa bat, hainbat tailer eta bisita gidatu bat jasotzen ditu otsailaren 3ra arte. Euskal Komikigintzari buruzko lehen jardunaldiak antolatu ditu Ugao-Miraballesek datozen asteetarako. Egitarauak Komikia: euskal komikia 1975etik izeneko erakusketa hartuko du otsailaren 3ra arte Jane Jauregian. Proiektu honek orain arte euskal komikiaren azkenaldiko historiari buruz egindako ibilbiderik osoena proposatzen digu. Antolatzaileek azaldu dutenez, […]

Read More… from Euskal Komikigintzari buruzko I. jardunaldiak antolatu dituzte Ugao-Miraballesek

‘Agirretarren Bandera’ antzezlanaren azken emanaldia eskainiko dute Bilbon

Bilborock aretoan izango da obraren azken emanaldia, urtarrilaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa  izango da edukiera bete arte. Ekida arte ekimen sozialistak 2021eko maiatzaren 7an estreinatu zuen Agirretarren Bandera antzezlana, Azpeitiko Soreasu antzokian eta Euskal Herriko herri ugaritako areto eta plazetan emanaldiak eskaini ostean amaiera emango dio birari ostiral honetan. Bilboko Bilborock aretoan izango […]

Read More… from ‘Agirretarren Bandera’ antzezlanaren azken emanaldia eskainiko dute Bilbon

Hitzen erabilera, gaur egungo militantzia eredua, aisialdia eta etorkizuna mintzagai izango dira Bilboko ‘Oraina kontakizun’ jardunaldietan

Lorea Agirrek, Harkaitz Canok, Mari Luz Estebanek, Hedoi Etxartek, Txabi Landabideak, Katixa Agirrek, Jule Goikoetxeak eta Maialen Lujanbiok hausnartu, gogoeta egin eta eztabaidatuko dute gaur egun horrenbeste entzuten eta erabiltzen dugun errelatu edo kontakizun hitzari buruz. Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta Bira kulturguneak Oraina kontakizun jardunaldiak antolatu dituzte elkarlanean otsailaren 14tik martxoaren 28ra bitartean. Azaldu […]

Read More… from Hitzen erabilera, gaur egungo militantzia eredua, aisialdia eta etorkizuna mintzagai izango dira Bilboko ‘Oraina kontakizun’ jardunaldietan

Nobedadeekin dator aurtengo haurrei zuzendutako Ikusi eta Ikasi programa

Urtero egin izan duten moduan, programak Ikusi eta Ikasi familian eskainiko du, 4 eta 8 urte arteko umeak dituzten familientzat, eta Lagun Artean, 8 eta 10 urte arteko umeentzat. Aurtengoan, baina eskaintza 0 eta 3 urte arteko haurtxoengana ere iritsiko da, Ikusi eta Ikasi Altzoan atalarekin. Ikusi eta Ikasi programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean […]

Read More… from Nobedadeekin dator aurtengo haurrei zuzendutako Ikusi eta Ikasi programa