Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Lola Lopez de Lacallek eta Aiala Garabieta idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Lehiaketan izena emateko epea otsailaren 10era arte egongo da zabalik. Bizkaidatz Txikia lehiaketarekin irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatu nahi da haur eta gazteengan, “ezagutzak eskuratzeko eta garapen sozialerako ezinbestekoak direlako”, adierazi du Begoña de Ibarra […]
Kategoria: Bizkaia
Pabellon 6 Antzerki Laborategiak ‘Love & Money’ antzezlana estreinatuko du azaroan
Bilboko Antzerki Laborategiak euskara hutsean egiten duen lehenengo ekoizpena da. Taula gainean Ugaitz Alegria, Aitor Echarte Merino, Eneritz Garcia Alonso, Miriam K. Martxante eta Aiora Sedano aktoreak ikusiko ditugu, Cecile Marquetten zuzendaritzapean. Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiak euskara hutsean sortutako lehen ekoizpena estreinatuko du azaroan. Love & Money du izena obrak eta Dennis Kelly-ren antzezlan […]
Read More… from Pabellon 6 Antzerki Laborategiak ‘Love & Money’ antzezlana estreinatuko du azaroan
Lekeitioko 45. Euskal Zine Bilerak irabazleak ezagutzera eman ditu
Larunbat honetan egindako Sari Banaketa ekitaldian Sail Ofizialeko irabazleak eman dira ezagutzera: Eñaut Castagnetek, esaterako, Film onenaren saria irabazi du Muga lanagatik, eta Zuzendaritza onenaren saria Aitzol Saratxagak eraman du Lanbroa filmagatik. Lekeitioko Euskal Zine Bilerak sari banaketa ekitaldia egin zuen larunbatean. Orotara hogei izan dira Sail Ofizialeko Lehiaketara sailkatuta zeuden filmak, genero eta izaera […]
Read More… from Lekeitioko 45. Euskal Zine Bilerak irabazleak ezagutzera eman ditu
47 talde eta bakarlari igoko dira Ahotseneako agertokira Durangoko Azokan
Talde hasiberriak ibilbide luzeko taldeekin tartekatuko dira abenduaren 7tik 11ra. Aniztasun handia egongo bada ere, pop-rock doinuak izango dira nagusi. Durangoko Azokako Ahotsenea guneak 15 urte beteko ditu aurten, eta ospakizun berezi honetarako bost eguneko musika-maratoia antolatu dute. Guztira 47 talde eta bakarlari igoko dira bertako oholtzara euren azken lanak aurkeztera, goizeko 11:00etatik 22:00ak arte, […]
Read More… from 47 talde eta bakarlari igoko dira Ahotseneako agertokira Durangoko Azokan
Patxi Zubizarretak irabazi du Augustin Zubikarai saria
Zubizarretak urtebete izango du Gau otsoa izeneko proiektutik abiatuta liburua idazteko. Horren ostean Elkar argitaletxearekin kaleratuko du liburua, eta datorren urteko Literatur Amuak jaialdian aurkeztuko du. Patxi Zubizarretak irabazi du Ondarroako Udalak Elkar argitaletxearekin batera, urtero antolatzen duen Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Guztira, zortzi proiektu aurkeztu dira lehiaketara eta Zubizarretak aurkeztutako proiektua saritzea erabaki […]
Read More… from Patxi Zubizarretak irabazi du Augustin Zubikarai saria
Iparra galdu gabe festibala egingo dute abenduaren 3ra arte, Getxon
Hamargarren edizio honetan, Odei Barroso, Frikun eta Anje Duhalde talde eta bakarlarien kontzertuak izango dira Muxikebarrin eta Azebarrin, baina egitaraua haratago doa eta emanaldiek eta mintzaldiek ere programazio aberatsa osatuko dute. Euskal kultur Erakundeak Getxoko hainbat eragilerekin elkarlanean, Iparra galdu gabe diziplina anitzeko festibala antolatu du Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko hainbat artistaren partehartzearekin. Duela […]
Read More… from Iparra galdu gabe festibala egingo dute abenduaren 3ra arte, Getxon
Udagoieneko Ostera zikloa zuzeneko lau emanaldirekin dator, azaroaren 3tik aurrera
Bilbon Korrontzi eta Kalakan taldeak igoko dira oholtzara, Zallan Lin Ton Taun eta Sua, Igorren Niko Etxart, Hapa Hapa eta Kerobia eta Berrizen La Basu eta JMartina. Emanaldi bakoitza borobiltzeko, Jon Martinez Txiki-k bakarrizketa umoretsua eskainiko du. Udagoieneko Osterak kultur zirkuituaren edizio berri bat antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak berriz ere. Ekimenak Bizkaia osoan zehar punta-puntako euskal […]
Read More… from Udagoieneko Ostera zikloa zuzeneko lau emanaldirekin dator, azaroaren 3tik aurrera
Kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan
Urriaren 27an hasi eta azaroaren 1era bitartean, letren eta hitzen lurraldea izango da Ondarroa beste behin ere, Literatur Amuak jaialdiarekin. Sormena, ikuskizuna eta jolasa izango dira berben bueltan aritzeko bideak. Urtero modura, Nanoipuin lehiaketarekin eta Augustin Zubikarai nobela bekarekin abiatuko da Literatur Amuak jaialdia. Euskal Herri luze zabaleko idazleentzat urteroko hitzordu garrantzitsuak izan ohi dira […]
Read More… from Kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan
Euskal Herria, Galiza, Katalunia, Gaskoina, Groenlandia, Sardinia eta Transilvaniako doinuak ekarriko ditu Musika Bizian jaialdiak Galdakaora
Jaialdia urriaren 28an eta 29an izango da Iturrondo plazan. Niko Etxart eta Hapa alde batetik eta Liher taldea bestetik izango dira Euskal Herriko ordezlariak. Musika Bizian jaialdiaren zortzigarren edizioa egingo dute urriaren 28an eta 29an, Galdakaoko Iturrondo plazan. Urtero bezala, Andra Mari dantza taldeak antolatu du estaturik gabeko herrialdeen arteko musika jaialdia, Galdakaoko Udalaren eta […]
Euskal Zine Bilera urriaren 20tik 23ra egingo da Lekeition
Jaialdiak lau eguneko iraupena izango du aurten, “ohikoa baino laburragoa izango da, baina baita biziagoa ere”, azaldu dute. Aurten 45 urte beteko ditu Euskal Zine Bilerak eta antolatzaileen esanetan, “sekula baino arrazoi gehiago ditugu Lekeition zinema garela esateko. Euskal Herrian mantentzen den jaialdi zaharrena da gurea, eta euskara hutsez egiten den bakarra Euskal Herriaren hegoaldean […]
Read More… from Euskal Zine Bilera urriaren 20tik 23ra egingo da Lekeition
