Aixe Getxo! Kultur sarietarako hautagaitzak proposatzeko epea zabalik da

Proposamenak urriaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira. Sariak azaroaren 19n jakinaraziko dira Muxikebarrin egingo den sari-banaketa ekitaldian. Getxo Kulturak aurtengo Aixe Getxo! Sariak abiatu ditu eta horretarako hautagaientzako proposamenak jasotzeko epea ireki du. Hala, urriaren 13ra arte, herritarrek sarien 14. ediziorako beren proposamenak emailez bidali ahal izango dituzte. Antolatzaileek, ekimen honen bitartez, udalerriko kultur […]

Read More… from Aixe Getxo! Kultur sarietarako hautagaitzak proposatzeko epea zabalik da

Antzerkigintza berriak hautatzeko deialdia zabalik da

Hautagaitza aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da, 14:00etan. Gasteizko Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak Antzerkigintza Berriak programa abiatu dute, bederatzigarren urtez, dramaturgo berriei eta beste diziplina batzuetakoei antzerki-mundurako sarbidea errazteko. DSS2016k bultzatu zuen programa hau, haren ondarearen zati bat da, eta sortzaileen eta dramaturgoen sare bat sortzea du helburu, ohiko […]

Read More… from Antzerkigintza berriak hautatzeko deialdia zabalik da

Nerea Ibarzabal Salegik Residencia Literaria 1863n egingo du literatura-sorkuntza egonaldia

A Coruñako sorkuntza-egonaldi honetan Gora igo izeneko proiektua abiatuko du bizkaitarrak, 2025eko azaroan zehar. Hasiera batean ipuin luzeen bilduma izango dela jakinarazi du Etxepare Euskal Institutuak. Etxepare Euskal Institutuak Residencia Literaria 1863rekin batera antolatutako literatura-sorkuntza egonaldia Nerea Ibarzabal Salegik egingo du 2025eko azaroan zehar Coruñan. Etxepare Institutuak azaldu duenez, “Ibarzabalek Residencia Literaria 1863n egingo duen […]

Read More… from Nerea Ibarzabal Salegik Residencia Literaria 1863n egingo du literatura-sorkuntza egonaldia

Hamar urte bete ditu euskal emakume artista garaikideen ibilbidea jaso eta zabaltzeko biltegiak eta erakusketa berezia antolatu dute

Urteurrena ospatzeko, Leioako Arte Ederren Fakultateko Erakusketa Aretoan abiatuko den egitarau berezia antolatu dute bihartik aurrera. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateko Artea, Ikerketa eta Feminismoak (AIF) ikerketa taldearen Artxiboa Proiektuak hamar urte beteko ditu aurten. Euskal emakume artista garaikideen ibilbidea jaso eta zabaltzen duen biltegia da honakoa eta hamarkada ospatzeko, AIFek programazio berezia […]

Read More… from Hamar urte bete ditu euskal emakume artista garaikideen ibilbidea jaso eta zabaltzeko biltegiak eta erakusketa berezia antolatu dute

Sormene plaza urriaren 4tik eta 12ra izango da Galdakaon

Maialen Lujanbiok rr_6_erre(AH)ala ekarriko du Galdakaora, eta Asier Altuna zinemagileak Karmele pelikularen proiekzioaren ondoren solasaldian parte hartuko du. Sormeneren edizio berria urriaren 4a eta 12a bitartean egingo da, Torrezabal Kultur Etxean, Gandasegiko arkupeetan eta Urretako Topagunean izango diren hainbat ekimenekin. 2020an sortu zenetik, euskarazko kultur sorkuntza mota guztietarako plaza irekia bihurtu da jaialdia, arlo horretan […]

Read More… from Sormene plaza urriaren 4tik eta 12ra izango da Galdakaon

[BIDEOA] Josu Martinezek 1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak idatzitako zinema kritika eta komentarioak liburu batean bildu ditu

Buñuel, Kubrick, Chaplin, Bertolucci, Eisenstein, Pasolini, Bergman, Fassbinder, Woody Allen… Zinemaren historiako pelikula eta autore gako asko ageri dira Sarrionandiak hogei urte inguru zituela idatzi zituen kritika eta komentarioetan, 1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan idatzitako zinema kritika eta komentarioen bilduma aurkeztu dute gaur Josu Martinez egileak, Elixabete Garmendia kazetariak eta Sarrionandiak […]

Read More… from [BIDEOA] Josu Martinezek 1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak idatzitako zinema kritika eta komentarioak liburu batean bildu ditu

Joseba Etxebarria bertsolari, musikari eta aktorea hil da

Bertso munduan egin zen ezagun, batez ere bertso eskolen sortzaileetako bat izan zelako. Bikoizketa lanetan ere aritu zen Etxebarria; hark jarri zion ahotsa, kasurako, Dragoi Bola-ko Son Gokuren pertsonaiari. Gaur goizean hil da Joseba Etxebarria Uriarte, gaixotasun larri baten ondorioz. Larrabetzun jaio zen 1956an. Bikoizketa aktorea (Son Gokuren ahotsa, besteak beste) Bertsozale Elkarteko kidea, musikaria […]

Read More… from Joseba Etxebarria bertsolari, musikari eta aktorea hil da

Komiki Azoka egingo dute Getxon, urriaren 3tik 5era

Azokak merkataritza eta ekintza eskaintza zabala ekarriko du Santa Eugenia plaza, Ibaiondo kalera eta Romo Kultur Etxera Getxoko Komiki Azokak bederatzigarren artearen mundua hurbilduko dio publikoari urriaren 3tik 5era bitartean. Liburu-dendek, argitaletxeek, merchandising-dendek eta fanzineek osatuko dute azoka, besteak beste, jendeak azken nobedadeak eskuratzeko, bere serieak osatzeko eta komiki zaharrak eta bildumagile-aleak erosteko aukera izango […]

Read More… from Komiki Azoka egingo dute Getxon, urriaren 3tik 5era

Nerea Balda idazle nafarrak ‘Ramiro Pinilla’ Eleberri Laburren Lehiaketa irabazi du ‘Zure arnasa zaintzeko’ eleberriarekin

Paula Hoyosek gaztelaniazko lan onenaren saria eskuratu du. Malen Onandia eta Ines Sanchezen testuak, bestalde, haurrentzako Txiki Baskardo kontakizun lehiaketan saritu dituzte. Getxo Kulturak eta Pinillesca kolektiboak Ramiro Pinilla Eleberri Laburren Lehiaketaren zortzigarren edizioaren irabazleak ezagutzera eman dituzte. Nerea Baldak euskarazko lan onenaren saria eskuratu du eta Paula Hoyosek gaztelaniazkoarena. Horretaz gain, Malen Onandia eta […]

Read More… from Nerea Balda idazle nafarrak ‘Ramiro Pinilla’ Eleberri Laburren Lehiaketa irabazi du ‘Zure arnasa zaintzeko’ eleberriarekin

Zaratamok eta Arrigorriagak Loraldia Plaza jaialdia hartuko dute urriaren 18tik 27ra

Diziplina anitzeko egitarau bizi batekin dator laugarren edizioa, musika, dantza, antzerkia eta esperientzia digitalak uztartuz. Marea Gora lelopean, Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriaga jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute 18tik 27ra bitartean, Bilboko Loraldia festibalaren esperientzia beste herri batzuetara hurbiltzeko asmoz. Gabriel Arestik amestutako “itsaso urdin eta zabal” horri keinu eginez, jaialdia Bizkaiko bi udalerri horietan errotutako ezinbesteko […]

Read More… from Zaratamok eta Arrigorriagak Loraldia Plaza jaialdia hartuko dute urriaren 18tik 27ra