Habitar/Bizi izeneko erakusketak Basauriko Ariz dorrean eman dio hasiera ibilbideari. Irailaren 29ra arte egongo da bertan. Artearen berri ematea helburu duen Bosteko erakusketa aurkeztu dute gaur goizean Habitar/Bizi izenpean. 25. edizio hau ere, aurrekoetan bezala, herriz herri ibiliko da datozen hilabeteetan. Hala, lehen geldiunea Basaurin egingo du gaurtik aurrera eta bertan, Izaskun Alonso Saratxaga (Bilbo, […]
Kategoria: Bizkaia
[Bideoa] Lizar Begoña da aurtengo Igartza sariaren irabazlea
Itzalkinak eguzkitan proiektuarekin jaso du Begoñak 25. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Lizar Begoña Madariaga (Sopela, 1996) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Oihane Amantegik, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du […]
Read More… from [Bideoa] Lizar Begoña da aurtengo Igartza sariaren irabazlea
MaMa Crea konpainiak prestakuntza eszenikorako tailerrak eta sorkuntza laborategiak antolatu ditu
Parte hartu nahi dutenek nuriamcres@yahoo.es helbidera idatzita eman beharko dute izena. MaMa Crea antzerki konpainiak prestakuntza eszenikorako tailerrak eta sorkuntza laborategiak prestatu ditu ikasturte berrirako. Ume, gazte zein helduentzako antzerki tailerrak, euskaraz zein gaztelaniaz dira, eta baita ere sorkuntza laborategiak bereziak direla zehaztu dute, “antzerki ekintzatik haratago joan nahi dutenentzako”, dio konpainiak. Sorkuntza laborategiei dagokienez, […]
Luis Candaudapen eta Txus Melendezen ‘JLC Marrazkiak’ erakusketa Bilbon ikusgai
Azaroaren 1era arte bisitatu ahal izango da Rekalde aretoan. Bilboko Rekalde aretoak Luis Candaudapen eta Txus Melendezen JLC Marrazkiak izeneko erakusketa paratu du azaroaren 1era arte. Erakusketa honek paper gaineko 70 marrazki baino gehiago biltzen ditu eta egileek nabarmendu dutenez, “erakusketa osatzen duten lanetan irudi batek beste bat ordezkatzen du, batek besteari jarraitzen dio, batek […]
Read More… from Luis Candaudapen eta Txus Melendezen ‘JLC Marrazkiak’ erakusketa Bilbon ikusgai
Zinema, antzerkia, musika, dantza, ilustrazioa, poesia, eskultura, moda eta bertsoak MusEkintzaren bigarren edizioan
MusEkintzak, Bizkaiko museoetako arte eszenikoen lehen jaialdia, irailaren 10ean emango dio hasiera bere bigarren edizioari. Jaialdiak aurtengo irailetik datorren urteko ekainera arte eskainiko ditu ikuskizunak. Lorea Bilbao kultura diputatuak azaldu duenez, “MusEkintza agertoki berrietara zabalduko da oraingo edizioan eta diziplina artistiko gehiago eskainiko ditu, zinema, antzerki, ilustrazio, musika eta hainbat estilotako dantzaz gain, poesia, eskultura, […]
57. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da
Abenduaren 7tik 11ra egingo da aurtengo edizioa. Erakusmahaiak alokatu eta egitarauko proposamenak aurkezteko epea zabaldu da eta www.durangokoazoka.eus webgunean egin beharko da (eraskusketaria atalean). Durangoko Azokako 57. edizioan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 30era arte izango dute horretarako epea. Egitaraurako proposamenak aurkezteko, berriz, urriaren 15era arteko epea […]
Read More… from 57. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da
Ahotsenean parte hartzeko izen ematea zabalik da
Sortzaileek norbere arloari dagokion ohiko plaza izango dute euren lan berriak aurkezteko. Ahotsenea Durangoko Azokara begira dago jada. Abenduaren 7tik 11ra egingo da 57. edizioa, eta aurten ere, 2022ko euskarazko sorkuntzari bere tartea egitea izango du helburu, azken urte honetako liburu eta diskoak aurkezteko plaza bat izateko. Izena emateko epea zabalik da jada. Horretarako www.ahotsenea.eus […]
Read More… from Ahotsenean parte hartzeko izen ematea zabalik da
Europa, Asia eta Amerikako ikasleak euskara ikasten ari dira Zornotzan
Etxepare Euskal Institutuak bultzatuta, munduko 35 unibertsitatetan ematen dira euskara eta euskal kulturako klaseak eta 1300 lagunetik gora dira euskal ikasketekin loturiko gaietan matrikulatuta daudenak. Etxepare Euskal Institutuaren unibertsitate sarean euskara eta euskal kultura ikasten duten ikasleetako 33k aurrez-aurreko ikastaro trinkoa egingo dute Zornotzako Aurten Bai barnetegian, eta beste 16k online ikastaroa. Etxeparek 2012tik eskaintzen […]
Read More… from Europa, Asia eta Amerikako ikasleak euskara ikasten ari dira Zornotzan
Formatu handiko 70 akuarela ikusgai Bilboko Ondare Aretoan
Euskal Akuarelarien Elkarteak antolatutako erakusketa urriaren 15era arte egongo da zabalik. Ondare Aretoak formatu handiko 70 akuarela jarri ditu ikusgai urriaren 15era arte Bilbon. Euskal Akuarelarien Elkarte antolatzailearen arabera, artelan guzti hauek desberdinak dira, akuarela lantzeko moduari zein gaiari dagokienez. Piezen egileak Akuarelisten Euskal Elkarteko artisten komunitateko kide dira, eta azaldu dutenez, “ikusgai egongo diren […]
Read More… from Formatu handiko 70 akuarela ikusgai Bilboko Ondare Aretoan
1937ko bonbardaketari buruzko argazki erakusketa ireki dute Gernika-Lumon
Erakusketa ibiltaria izango da kultura biztanleen eta bisitarien artean zabaltzeko balioko duela adierazi dute antolatzaileek. Gernikako kaleak eta plazak hartuko dituen erakusketa zabaldu dute. Honetan, 1937ko bonbardaketari buruzko argazkiak ikusi ahal izango dira. Antolatzaileen arabera, “diseinu esklusiboko eta izaera bereizgarriko egitura berri honk izaera ibiltaria izango du, eta kultura biztanleen eta bisitarien artean zabaltzeko balioko […]
Read More… from 1937ko bonbardaketari buruzko argazki erakusketa ireki dute Gernika-Lumon
