Gaur abiatuko da Kaiola Festibala Galdakaon

Oren Ambarchi & Crys Cole, Marcia Bassett & Samara Lubelski, Francois J. Bonnet & Stephen O’Malley igoko dira oholtzara, besteak beste. Ateak 20:00etan irekiko dira, kontzertuak 20:30ean hasteko, eta ikusleak zutik egongo dira, jatorrizko formatura itzuliz. “Esperimentazioa, askatasuna, jolas”, hori da Kaiola musika jaiaialdiaren funtsa antolatzaileen arabera. Seigarren edizioa du aurtengoa, eta bere muinera bueltatuta […]

Read More… from Gaur abiatuko da Kaiola Festibala Galdakaon

Arte eszenikoetako proiektu bat sarituko da Durangoko Azokaren 5. Sormen Bekan

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Aurtengo Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute bosgarren urtez Sormen Beka Da. Bosgarren edizio honetan arte eszenikoen arloko pieza laburreko proiektu proposamen bat sarituko […]

Read More… from Arte eszenikoetako proiektu bat sarituko da Durangoko Azokaren 5. Sormen Bekan

Ekainaren 27an abiatuko da Kalealdia, Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia

Uztailaren 2ra bitartean, Euskal Herriko zein nazioarteko kale antzerki taldeak ariko dira hirian. Ekainaren 27tik uztailaren 2ra bitartean, 23. Kalealdia ospatuko da Bilbon, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia. Euskal Herriko zein nazioarteko taldeek hartuko dute parte bertan. 2022 honetarako jaialdia, gainera, indartuta datorrela aurreratu du Bilboko Udalak, “programazio gehiago, eremu gehiago eta dekorazio gehiagorekin”. Gonzalo […]

Read More… from Ekainaren 27an abiatuko da Kalealdia, Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia

Olatz Salvadorrek, Mikel Urdangarinek eta Xamanak taldeak ‘Ostera, bizi bizian’ kontzertua eskainiko dute

Zuzenekoa ekainaren 17an izango da Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 22:00etan. Sarrerak salgai daude jada. Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Xamanak taldekidearekin batera, Ostera Bizi Bizian kontzertua aurkeztu dute gau, Bilbon. Hala, iazko udazkenean Olatz Salvadorrek, Mikel Urdangarinek eta Xamanak taldeak online eskainitako hiru kontzertuak aurrez aurre eta kontzertu bakar batean ikusteko aukera izango dute […]

Read More… from Olatz Salvadorrek, Mikel Urdangarinek eta Xamanak taldeak ‘Ostera, bizi bizian’ kontzertua eskainiko dute

Atx Teatroak eszenografien aldeko apustua egingo du

Oraingoan, aurrerapauso bat egingo du konpainiak. Alde batetik pabiloi handiago bat irekiko du, eta, bestetik, Amaia Garate arkitektoa sartuko da lantaldean. Arte eszenikoez gain, museografia lanetan ere ibilitakoa da kide berria, eta horrek lan-ildo berriak ekarriko dizkio konpainiari. Duela hamabi urte ekin zion bideari Atx teatroa konpainia bilbotarrak. Ordutik hona, sortutako antzezlanengatik batez ere egin […]

Read More… from Atx Teatroak eszenografien aldeko apustua egingo du

[BIDEOA] Lizar Begoña idazleak ‘Gepardo japoniarrak poema liburua kaleratu du

Palmondoak, abereak, belar txarrak, Bergman, Brontë, Oteiza, Le Guin eta beste hartu ditu solaskide idazleak liburua ontzeko. Lizar Begoñak (Sopela, 1996) bere bigarren poema liburua aurkeztu du gaur, Donostian, Gepardo japoniarrak izenburupean. Idazleak landare eta zoologikoa hartu ditu oinarri gisa liburua ontzeko. Leire Lopez Susa argitaletxeko editorearen arabera, “hitzen zoo libre bat dakar idazleak. Logika […]

Read More… from [BIDEOA] Lizar Begoña idazleak ‘Gepardo japoniarrak poema liburua kaleratu du

Muñatones Gaztelurako propio sortutako ikuskizuna eskainiko da larunbatean Muskizen

MusEkintzak, Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen lehen Jaialdiak, esperientzia ezberdin eta bakarra eskainiko du datorren maiatzaren 28an, 12:30ean, Muñatones Gazteluan. Muskizko Muñatones Gaztelura hurbiltzen direnak antzezpen berezi batez gozatzeko aukera izango dute maiatzaren 28an, 12:30ean: Hortzmuga Teatro konpainiaren eskutik, MusEkintzak antolatu dituen tailerretan parte hartu duten hogei bat lagunek jardungo dute Zai Zoi Bele Batukada Feminista […]

Read More… from Muñatones Gaztelurako propio sortutako ikuskizuna eskainiko da larunbatean Muskizen

Kaleko arteen zirkuituak 60 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu, Bilbon

Maiatzaren 26an abiatuko da zikloa. Zirkua, clowna, dantza, magia, musika edota kale-antzerkia izango dira nagusi hiruko kale eta auzoetan zehar. Bilbok Eszena Kalera programaren edizio berri bat hartuko du maiatzaren 26tik irailaren 25era bitartean. Guztira 63 kultura proposamen izango dira tokiko 22 konpainiaren eskutik. Hala, Eszena Kalera zikloak auzoetara hurbilduko ditu zirku garaikidea, clowna, magia, […]

Read More… from Kaleko arteen zirkuituak 60 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu, Bilbon

Tartean Teatroak ‘Bake Lehorra’ antzezlana estreinatuko du Zornotza aretoan

Patxo Telleria antzerkigileak idatzi eta zuzendu du obra, taula gainean, berriz, Mikel Losada eta Aitor Fernandino aktoreak ikusiko ditugu. Tartean Teatroak Mikel Losada eta Aitor Fernandino aktoreak igoko ditu oholtzara, Zornotzan. Ikuskizunak bi bertsio ditu eta euskarazkoa maiatzaren 23an taularatuko dute lehenengoz Zornotza aretoan. Konpainiak azaldu dutenez, “Bake Lehorra obrak gogora ekartzen digu erreza dela […]

Read More… from Tartean Teatroak ‘Bake Lehorra’ antzezlana estreinatuko du Zornotza aretoan

Mikel Urdangarinek ‘100/25 BOS – Mikel Urdangarin’ proiektua aurkeztu du, bere kantuen orkestrarako egokitzapenean oinarrituta

Musikariaren abesti esanguratsuenetako batzuk orkestrara egokitzea, Bilboko Orkestra Sinfonikoak interpretatzea, zenbait kontzertu egitea eta disko bat grabatzea dira proiektuaren ardatz nagusiak. Mikel Urdangarinek 100/25 BOS – Mikel Urdangarin izeneko proiektua aurkeztu du gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian. Proiektu hau kantautore zornotzarraren 25 urteko ibilbide musikala ospatzeko aurten egiten ari den jardueren artean kokatzen da eta […]

Read More… from Mikel Urdangarinek ‘100/25 BOS – Mikel Urdangarin’ proiektua aurkeztu du, bere kantuen orkestrarako egokitzapenean oinarrituta