Erro, harri, har lelopean, 2022ko maiatzaren 29an ospatuko da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, Bilbon. Pandemia osteko lehen jai handia izango dela nabarmendu dute. Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak 40 urte beteko ditu aurten eta dagoeneko prest da maiatzaren 29rako antolatu duten egitaraua. Guztira 4,2 kilometro eta lau gune izango ditu Ibilaldiak. Seigarrenez egingo da Bilbon, eta […]
Kategoria: Bizkaia
Euskarazko Kaleko Arteen Jaialdia egingo dute Getxon, maiatzaren 28tik urriaren 15era
29 ekitaldi, 19 ikuskizun, 10 zinema-saio eta 20 dantza-antzerki-zirku konpainia izango dira, besteak beste, Kalefest jaialdian. Maiatzaren 28tik urriaren 15era bitartean, Getxok euskarazko kultura aire zabalera aterako du Kalefest kaleko arteen jaialdiaren eskutik. Ekimenak mota anitzeko ia hogeita hamar ikuskizun eta ekintza hurbilduko dizkio publikoari. Batez ere gazteei zuzendua baina familiei ere irekia dagoen jaialdi […]
Miren Agur Meabe idazleak eta Asier Iturralde ilustratzaileak ‘Hostopostoak eta ilargi-jaia’ ipuina argitaratu dute
Idazle lekeitiarrak azaldu duenez, hiru helburu ditu ipuinak: “irakurketa jostagarria sustatzea, fantasia elikatzea eta hiriko umeen harreman afektiboa sendotzea euskararen ahozkotasunarekiko”. Miren Agur Meabe idazleak eta Asier Iturralde Gaston ilustratzaileak Hostopostoak eta ilargi-jaia izeneko ipuina aurkeztu dute Bilboko Euskararen Etxean. Hostopostoak egitasmoak Euskararen Etxean egiten diren familia-programa eta LH1, LH2 eta LH3 ikasleei zuzendutako Eskola […]
Bilboko Santutxu eta Deustu auzoetako Udaberriko Bertso Saioak maiatzaren 14an abiatuko dira
Emanaldiak maiatzaren 14an, 21ean izango dira Santutxuko Karmelo Plazan eta hilaren 28an eta ekainaren 4an Deustuko San Pedro plazan. Denak larunbatetan eta eguerdiko 13:00etan. Saio guztietarako sarrerak doakoak izango dira. Bilboko Santutxuko Bertso Eskolak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen bertsolaritzaren inguruko ohiko programak 38. edizioa du aurtengoa. Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatu eta euskaltzaleen […]
Abadiñok Koba Live jaialdiaren lehen edizioa hartuko du ekainaren 25ean
Lehen edizio honetan eskualdeko bi talde igoko dira oholtzara: The Kraven eta Orion Chi ld. Abadiñok Koba Live metal eta rock jaialdiaren lehen edizioa hartuko du ekainaren 25ean, Abadiñoko Udalak eta Sugaar Musika Elkarteak antolatuta. Zazpi talde igoko dira oholtzara: Vita Imana, Elbereth, The Faithless, The Kraven, Orion Chi ld, Vhaldemar eta Unholy. Arratsalde osoan […]
Read More… from Abadiñok Koba Live jaialdiaren lehen edizioa hartuko du ekainaren 25ean
Enkarterrietako Museoak datozen hilabeteetarako kultur jarduerak aurkeztu ditu
Maiatza eta uztaila bitartean kultur zentroak bisita gidatuak egingo ditu Lantegietako emakumeak erakusketara eta 50etako emakume langileak argazki-erakusketara, besteak beste. Enkarterrietako Museoak kultur proposamen ugarirekin indartu du bere jardueren karteldegia. Bi urteko pandemiaren ostean, kultur zentroak hainbat kultur ekimen programatu ditu datozen hilabeteetarako, Enkarterriko kultur ondareari balioa emateko asmoz. Nabarmenek Lantegietako emakumeak proiektuarekin daukate zerikusia, […]
Read More… from Enkarterrietako Museoak datozen hilabeteetarako kultur jarduerak aurkeztu ditu
45. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik
Lehiaketan izena emateko epea uztailaren 31 arte egongo da zabalik. Aurten 45 urte beteko dira Euskal Zine Bilera jaio zenetik eta antolakuntzak Lekeition zineaz gozatzen jarraitzeko, inoiz baino arrazoi gehiago dituela adierazi du. “Euskal Herrian mantentzen den jaialdi zaharrena da gurea, eta euskara hutsez egiten den bakarra Euskal Herriaren hegoaldean behintzat. Euskal Zine Bilerak hiru […]
Read More… from 45. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik
‘Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema’ zikloa antolatu dute Bilbon
Zikloa asteazken honetan hasi eta ekainaren 23ra arte luzatuko da eta emanaldiak asteazkenetan, 17:00etan eta ostegunetan, 19:30ean izango dira, Golem Alhondiga zinema aretoetan. Film guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira. Bilboko Alondegiako Zinematekak Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema ziklo berria abiatuko du asteazkenean, apirilak 27, eta ikus-entzunezko sorkuntza garaikidean emakumezko zuzendariek izandako gorakada izango du ardatz. […]
Read More… from ‘Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema’ zikloa antolatu dute Bilbon
Goio Bañales historialariak XIV. ETA XIX. mendeen arteko ia 300 dokumentu biltzen dituen argitalpena aurkeztu du
Enkarterri. Haren historiarako dokumentuak. 1297-1821 liburuak lanerako eta ezagutzarako tresna eskaintzen die aditu, interesatu eta ikertzaileei. Enkarterrietako Museoak eskualde horren eta, orokorrean, Bizkaiaren iragana aztertzen eta ikertzen jarraitzen du. Gaur, etengabeko ezagutza-prozesu horren azkenengo kapitulua eman da ezagutzera: Goio Bañales historialariaren lana. Bañalesek XIV. eta XIX. mendeen arteko 276 dokumentu bildu ditu guztira (1297. eta […]
Aitor Etxebarria musikariak obra sinfoniko bat konposatu du bonbardaketa gogoratzeko
Ekainaren 30ean estreinatuko du Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Gernikako Gaudeamus korala eta Evelyn Glennie perkusionista eskoziarrarekin batera. Gernika 85 jarri dio izena Aitor Etxebarria (Gernika, 1985) konpositore garaikideak bere proiekturik pertsonalenari eta handienari. Obra sinfonikoa ekainaren 30ean estreinatuko du Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Gernikako Gaudeamus korala eta Evelyn Glennie […]
Read More… from Aitor Etxebarria musikariak obra sinfoniko bat konposatu du bonbardaketa gogoratzeko
