Bizkaiko txakolina eta euskal komikia, bat eginda, apirilaren 2tik 10era

Txakomic egitasmoan haurrentzako tailerrak, dastaketak, musika eta marrazkiaren arteko fusioa, film laburren proiekzioak edota showcooking ilustratu bat izango dira. Bakioko Txakolinaren Museoak eta Leioako Mendibile Jauregiak Txakomic ekimenaren bigarren edizioa hartuko dute aurten ere. Egitasmoak txakolinaren tradizioa eta euskal komikia uztartzea du helburu, “gure lurraldeko mahastizaintza-tradizioaren eta kulturaren arteko lotura”, zehaztu dute antolatzaileek. Egitasmoa iaz […]

Read More… from Bizkaiko txakolina eta euskal komikia, bat eginda, apirilaren 2tik 10era

Piztiak talde ondarroarrak ‘XXX’ diskoa kaleratu du bere 30. urteurrenaren harira

Txomin Uribek sortutako Begietara begiratu abestia aukeratu dute diskoaren aurrerapen kanta gisa. Horretaz gain, Josu Aranbarrik sortutako Barrun barrukuk pieza berria ere biltzen du lanak, hiru hamarkada hauetan kaleratutako diskoen artean aukeratutako hainbat abestirekin batera. 30 urte igaro dira Ondarroako taldea jaio zenetik eta urteurrena ospatzeko asmoz, XXX izeneko diskoa kaleratu du. Lanak Josu Aranbarri […]

Read More… from Piztiak talde ondarroarrak ‘XXX’ diskoa kaleratu du bere 30. urteurrenaren harira

Fermin Muguruzaren abestiak gaurkotuko dituzte Bilboko Loraldia Festibaleko

Hiru sortzaile-talde izango dira protagonistak: Juantxo Arakama eta Asmathic Band; La Basu eta Basatiak; eta Nerea Erbiti, Ion Celestino eta Eskola Ergatiboa. Asko dira Bilboko Loraldia jaialdirako sortzen ari diren ikuskizunak, horietako bat dugu Muguruza Mani-fest izenekoa. Kontzertu berezi honetan Fermin Muguruza abeslariaren kanta ezagunak gaurko garaietara ekarriko dira, eta hiru sortzaile-talde izango dira horren […]

Read More… from Fermin Muguruzaren abestiak gaurkotuko dituzte Bilboko Loraldia Festibaleko

Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

Apirilaren 18tik 23ra izango da aurtengo topagunea, Aulestin. Edizio honetan ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu Ander Lipus, Ainhoa Artetxe, Jon Ander Urresti, Laura Penagos, Eneko Gil eta Edurne Azkarateren eskutik. Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak aurtengo Euskal Sormen Laborategian parte hartzeko deialdia zabaldu du. Topagunea apirilaren 18tik 23ra bitartean izango da Aulestin, […]

Read More… from Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

Aukeran dantza konpainiak ‘Migratzaileak’ obra estreinatuko du Bilbon

Ikuskizunaren bitartez konpainiak migrazioaren inguruan emozioak eta galderak partekatu nahi ditu publikoarekin. Obra martxoaren 25ean estreinatuko da Arriaga Antzokian. Bilboko Loraldia Festibalaren zortzigarren edizioa estreinaldiz beteta dago, Aukeran dantza konpainia, esaterako, bere estreinaldi propioarekin dator: Migratzaileak dantza ikuskizuna. “Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea da. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, […]

Read More… from Aukeran dantza konpainiak ‘Migratzaileak’ obra estreinatuko du Bilbon

Musika tradizionalak eta modernoak bat egingo dute ‘Bozak’ ikuskizunean

Loraldia Festibalak antolatutako esperientzia digital honetan lau emakumek hartuko dute parte, horien artean bi musikari daude: Maddi Oihenart eta Lide Hernando. Itziar Ugarte poeta eta Maddalen Arzallus bertsolaria ere bertan izango dira. Bozak izeneko esperientzia digitalaren bigarren edizioak iparra eta hegoaren artean dagoen mugaren inguruan solasaldi bat proposatzen du. Lau emakume izango dira protagonistak: Maddi […]

Read More… from Musika tradizionalak eta modernoak bat egingo dute ‘Bozak’ ikuskizunean

‘50eko hamarkadako emakume langileak. Landa eta lantegi artean’ erakusketa zabaldu dute Bilbon.

40 argazkiren bitartez, XX. mendearen erdialdean Bizkaiko industrializazio-prozesuan emakumeak bete zuen leku garrantzitsua laburbiltzen da. Erakusketa doakoa izango da eta apirilaren 13ra arte egongo da zabalik Batzar Nagusietako erakusketa aretoan. Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko Batzar Nagusiek 50eko hamarkadako emakume langileak. Landa eta lantegi artean izeneko erakusketa aurkeztu dute. “Herriaren industrializazioan leku garrantzitsua […]

Read More… from ‘50eko hamarkadako emakume langileak. Landa eta lantegi artean’ erakusketa zabaldu dute Bilbon.

Gatom rap abeslariak ‘A’ diskoa kaleratu du

Rap, reggae, afrobeat, dancehall eta drill estiloak uztartzen ditu zazpi abestiz osatutako lan berrian. Gatom rap abeslari bermeotarra 2010. urtean murgildu zen musika munduan eta urte horretako amaieran bertan, bere lehenengo maketa aurkeztu zuen jada. Handik aurrera, hainbat lan argitaratu ditu euskaraz eta gaztelaniaz. 2015 eta 2016. urteetan, esaterako, Esnea hil gazta tiro pun eta […]

Read More… from Gatom rap abeslariak ‘A’ diskoa kaleratu du

Musika, kanta eta arte bisualak uztartu dituzte Laboaren mundua erakusteko

Laboa. Lekeitiotik hegan ekitaldi honekin Mikel Laboaren Lekeitioak lanaren berrinterpretazioa egin nahi izan dute. Euskal musikariari eskainiko zaion ikuskizun honetan hiru protagonista daude: Ensamble Kuraia, Maddi Oihenart eta Elektrart. Bilboko Loraldia Festibala euskal kultura biltzeko tokia dela diote antolatzaileek, “obra berriak sortzeko eta birsortzeko tokia”, alegia. Azaldu dutenez, “askotan jasotzen dugu euskal kulturaren erreferenteek sortutako proposamenen […]

Read More… from Musika, kanta eta arte bisualak uztartu dituzte Laboaren mundua erakusteko

Euskara, kultura, feminismoa eta ekologismoa barne hartuko dituen espazioa irekitzeko diru bilketa abiatu dute Derion

Marikobaso jarri diote izena gune ireki honi eta autokudeaketa izango du oinarri. Euskara, kultura, parte hartzea, feminismoa eta ekologismoa ardatz izango dituen espazio irekia zabaldu nahi dute Derioko hainbat elkartek, taldek eta norbanakok. Adierazi dutenez, “kultura kontsumitzeko eta bizitzeko gunea egin nahi dugu, tabernetatik harago, sormen gunea izatea nahi dugu, arte herrikoiaren bilgunea, pozik eta […]

Read More… from Euskara, kultura, feminismoa eta ekologismoa barne hartuko dituen espazioa irekitzeko diru bilketa abiatu dute Derion