Emanaldia martxoaren 15ean izango da, 19:30ean, Arriaga Antzokian. Bertan parte hartuko dute Getari Etxegaraik, Ane Pikazak eta Maite Larburuk. Gaurko euskal kulturaren erakusleiho eta bozgorailua da Bilboko Loraldia Festibala, baina aitzindari eta erreferenteei ere merezi duten errespetua erakustea garrantzitsua dela uste du antolakuntzak. Horregatik, Loraldia Kultur Elkarteak Mira Hadi. Eulalia Abaitua, andre-begietan antzerki lana ekoitzi […]
Kategoria: Bizkaia
Loraldia Terminala: Euskal unibertsoaren sortzaile berrien aterpea
Egun osoko ekitaldi honetan euskal kulturaren sortzaile berriak ezagutzeko aukera egongo da Zorrotzaurreko La Terminal aretoan. Parte-hartzaileen artean Kresala Dantza taldea, J Martina, Xanti Agirrezabala, Libe Argoitia, Maria Oses, Ekiñe Casado, Iraitz Agirre eta Noemi DJ daude. Loraldia Festibalaren zortzigarren edizio honetan gazteek agertoki propioa izango dute: Loraldia Terminala. Euskal Herriko sortzaile gazteek beraien ekarpenak […]
Read More… from Loraldia Terminala: Euskal unibertsoaren sortzaile berrien aterpea
Sandra Fernandez Agirre: “Obrak pasio bat jarraitzeak batzuetan bizitzako gauza garrantzitsuak galtzera eraman zaitzakeela kontatzen du”
Tartean Teatroak Alderray antzezlana estreinatuko du datorren martxoaren 9an eta 10ean Bilboko Arriaga Antzokian. Lantaldearen hitzetan, “obra narrazioen narrazio bat” bezala egituratuta dago. Tartean Teatroa Alderray antzezlan berriarekin igoko da berriro Euskal Herriko oholtzetara. Patxo Telleria antzerkigileak idatzi eta zuzendutako obrak Alderray du protagonista nagusi. Lantaldeak azaldu duenez, “Alderray pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. […]
Euskal Herriko literatura, artea eta feminismoari buruzko hitzaldi-zikloa antolatu dute, Bilbon
Martxoaren 1etik apirilaren 5era izango dira hitzaldiak Bizkaiko Foru Liburutegiko Hitzaldi Aretoan. Sarrerak mugatuak izango dira. EHUko LAIDA Ikerketa Taldeak Artea, Literatura eta Feminismoak (2020) liburu kolektiboa kaleratu ondoren, gai bera oinarri hartuta, hainbat hitzaldi antolatu ditu martxoko astearte guztietarako eta apirilaren lehenengo astearterako, arratsaldeko 19:00etan. Lehenengo hitzaldia martxoaren 1ean izango da Susana Jodra EHUko […]
Miren Agur Meabe idazle eta itzultzailea Euskaltzain Oso izendatu dute
Lekeitiarrak Xabier Kintanaren hutsartea beteko du Euskaltzaindian. Meabek zortzi hilabeteko tartea izango du sarrera-hitzaldia paratzeko. Euskaltzaindiak euskaltzain berria izendatu du gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian egin duen Osoko bilkuran. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Xabier Kintana emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko, eta Miren Agur Meabek erdietsi du Akademiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengoa. Euskararen Akademiak […]
Read More… from Miren Agur Meabe idazle eta itzultzailea Euskaltzain Oso izendatu dute
[BIDEOA] Iñaki Irasizabal idazleak ‘Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok?’ ipuin liburua kaleratu du
Narrazio hauetako protagonistak galduta sentitzen dira, desoreka bat izan dezakete edota adikzioren bat. Desegokiak dira gizartearen begietan. Iñaki Irasizabal idazleak (Durango, 1969) Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok? ipuin bilduma aurkeztu du gaur Donostian, Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorearekin batera. Egileak berak zehaztu duenez, hamar istorio independente biltzen dira liburuan, “ipuin bakoitzean tarte […]
Hainbat proposamen eta kultur adierazpen Bilboko Loraldia festibalaren zortzigarren edizioan
Martxoaren 7tik 27ra bitartean egingo da aurtengo festibala. Musika, teatroa, dantza, literatura, bertsolaritza, kale arteak, artea eta dastaketak biltzen ditu egitarauak, besteak beste. Aurtengo Loraldia festibala martxoaren 7tik 27ra izango da Bilboko 15 gunetan eta 26 ekintza ezberdin jasoko ditu. “Diziplina anitzek izango dute lekua Loraldian: musika, dantza, teatroa, literatura, bertsolaritza, artea, hiri-kultura, dastaketak…”. Eta […]
Itzulpengintzari buruzko gogoeta egingo dute Bilboko Gutun Zuria jaialdian
Martxoaren 28an, 29an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean eta 2an egingo da aurtengo edizioa. Itzuliz usu mundua / Todo mundo es traducción / Lost and Found in Translation izenburupean, Anjel Lertxundi idazlearen Itzuliz usu begiak saiakeran oinarrituta, Gutun Zuria 2022 itzulpengintza etengabean dagoen munduari begiratuko dio aurtengo edizioan: esperientziak, kulturak, lurralde artistikoak, generoak, hizkuntzak […]
Read More… from Itzulpengintzari buruzko gogoeta egingo dute Bilboko Gutun Zuria jaialdian
Zea Mays taldea bueltan da
Laukote bizkaitarra Bilboko Santana aretoko agertokira igoko da apirilaren 9an, taldearen 25. urteurrena ospatzeko asmoz. Denetara zazpi kontzertu eskainiko dituzte eta Bilbokoa izango da Euskal Herrian emango duten bakarra. Gainera, martxoaren 3an, single berri bat aurkeztuko dutela iragarri dute. Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariak azaroan iragarri zuen musika aldi baterako utziko zuela osasun arazoak […]
Nahi dugun bezala bizitzeko aldarria egin du Zinegoak jaialdiak
Jaialdiak hiru kategoria izango ditu sail ofizialean, film laburren bi ziklo berri estreinatuko ditu eta nazioarteko zinemagile eta epaimahaien bisitak berreskuratuko ditu. Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak aurtengo edizioaren programazio ofiziala aurkeztu du gaur. Zinegoak otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo da Bilboko hainbat aretotan, zinemaren eta kulturaren bidez sexu- eta genero-aniztasuna aldarrikatzeko. Bilborock […]
Read More… from Nahi dugun bezala bizitzeko aldarria egin du Zinegoak jaialdiak
