Ama hizkuntzen balioa nabarmentzeko erronka bota dute

#AmaHizkuntzenEguna ‘hashtag’-a erabiliz, norberak bere ama hizkuntzan esaldi bat grabatu eta bere sare sozialetara igotzea da asmoa. Gaur, otsailaren 21, Ama Hizkuntzen Eguna da, eta kultura aniztasuna eta eleaniztasuna sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak ospatzeko erronka botako du, “gure helburua ama hizkuntzen balioa nabarmentzea da, Bizkaian erabiltzen diren ama hizkuntza ezberdinen presentzia azalaraziz”. Zehazki, herritarrei […]

Read More… from Ama hizkuntzen balioa nabarmentzeko erronka bota dute

XVIII. Bertsoderbia Zornotzan egingo da igandean

Bi taldeak nor baino nor gehiago arituko dira oholtzan. Honako hauek izango dira: Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio kamiseta zuri-urdinarekin; eta Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria eta Aitor Etxebarriazarraga zuri-gorriarekin. Athletic Club Fundazioak, Real Sociedad Fundazioarekin eta Zornotzako Udalarekin elkarlanean, XVIII. Bertsoderbia aurkeztu du. Oraingoan, futbolaren eta bertsolaritzaren festa Zornotzako Zornotza Aretoan ospatuko […]

Read More… from XVIII. Bertsoderbia Zornotzan egingo da igandean

Bilboko Aratusteak eta Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak aurkeztu dituzte

Jai Batzorde Mistoak publiko guztientzako 50 bat ekitaldi prestatu ditu, “asperdurak lekurik izan ez dezan”. Jai Batzordeko presidente Itziar Urtasun zinegotziak eta Bilboko Konpartsen ordezkari Ioritz Varonak egin duten aurkezpenean adierazi dutenez, “badira bi urte Bilbok azken aldiz inauteriak ospatu zituela. Aratusteak izan ziren, hain zuzen ere, gure hirian normaltasunez ospatu ziren azken jaiak. Pandemiak […]

Read More… from Bilboko Aratusteak eta Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak aurkeztu dituzte

Musika-Musica jaialdiaren XXI. edizioa martxoaren 4tik 6ra egingo da Bilbon

Jaialdiak 70 emanaldi inguru eskainiko ditu eta naturan inspiratutako musikaren historian zehar ibilbide bat egitea proposatuko du. XXI. Musika-Musica jaialdia egingo da martxoaren 4tik 6ra, Bilbon. Hiru egun horietan musika klasikoko 70 kontzertu emango dituzte natura gaitzat hartuta. Emanaldi gehienak Euskalduna Jauregian egingo dira, baina baita Bilboko Alondegian, EHUko Bizkaia Aretoan eta Arriaga antzokian ere. […]

Read More… from Musika-Musica jaialdiaren XXI. edizioa martxoaren 4tik 6ra egingo da Bilbon

“Bizi Euskalduna” programa aurkeztu dute Bilbon

Programak 15 ekitaldi eta 18 emankizun eskainiko ditu 9 aretotan: familiei zuzendutako ikuskizunak, tailerrak, bisita gidatuak, hitzaldiak, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko erakusketa bat eta bost kontzertu. Datorren otsailaren 26an, Bilboko Euskaldunak jauregia herritarrei hurbiltzeko aukera eskainiko du. “Pertsona guztiei euren espazioa eta ideiak eta proiektuak gauzatzeko aukera eskaintzen dien leku inklusiboa, askotarikoa eta irisgarria”, diote […]

Read More… from “Bizi Euskalduna” programa aurkeztu dute Bilbon

‘Hadrianoren Horma’ erakusketa zabaldu dute Bilboko Arkeologi Museoan

Erromatar Inperioaren antzinako harresiaren argazkiak eta objektuak egongo dira ikusgai maiatzaren 19ra arte. Bilboko Arkeologi Museoak Hadrianoren Horma erakusketa zabaldu du maiatzaren 19ra arte. Erakusketak 2017an Vindolandan (Ingalaterra) egindako hormaren, indusketen eta aurkikuntza arkeologikoen argazki sorta bat eta zenbait objekturen erreplikak biltzen ditu, adibidez idazketa-oholtxo delikatuak edo 1725ean aurkitutako brontzezko ontzi bat, Hadrianoren Hormako gotorleku […]

Read More… from ‘Hadrianoren Horma’ erakusketa zabaldu dute Bilboko Arkeologi Museoan

Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi programa abian da Bilbon

Ekimen honetan 10 eta 18 urte bitarteko gazteek beren sormena eta talentua euskaraz erakusteko eta garatzeko aukera izango dute. Harrapazank programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean garatzen du, eta Bilboko gazteen artean euskara sustatzea du helburu, “aisialdirako aukerak eskainiz, erakargarriak eta haien gustuen araberakoak”, azaldu dute. Gainera, programa honetan, zeharkako gaiak ere landuko dira, balioekin […]

Read More… from Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi programa abian da Bilbon

Programazioa, telematika eta dantza lotzen dituen liburua argitaratu dute Iñaki Goirizelaiak eta Maider Huartek

Sareetan zehar dantzan Java erabiliz testuliburu lagungarri gisa diseinatuta dago objektuetan oinarritutako programazioa eta ingurune banatuetako programazioa ikasten hasten diren ikasleentzat. Era berean, egileek diote egokia izan daitekela kontzeptu horiek modu autodidaktan ikasi nahi dituztenentzat. Iñaki Goirizelaia eta Maider Huarte irakasleek Sareetan zehar dantzan Java erabiliz izeneko liburua argitaratu dute. Lanak itxuraz bata bestetik horren […]

Read More… from Programazioa, telematika eta dantza lotzen dituen liburua argitaratu dute Iñaki Goirizelaiak eta Maider Huartek

Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra euskaltzain oso izateko proposatu dute

Otsailaren 25ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egingo den Osoko bilkuran jakingo da Xabier Kintana euskaltzain emerituaren lekua berak beteko duenetz. Kintana emeritu izatera igaro zen iazko urrian, 75 urte egin ostean. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan egin den Osoko bilkuran, Miren Agur Meabe idazlearen (Lekeitio, 1962) izena aurkeztu dute euskaltzain oso izateko hautagai. Akademiak gogoratu duenez, Xabier […]

Read More… from Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra euskaltzain oso izateko proposatu dute

Euskaltzaleon kezkak kulturgintzan

Kulturgintzan euskaltzale. Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan? izenburupean 40 lagun inguru batu dira asteon Bilbon, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta. Lau hitzaldi nagusiren inguruan ardaztu zen topaketa, eta hizlariak nor bere esperientziatik abiatuta, kulturgintza eta euskalgintzaren bidegurutzeaz aritu ziren. Elgoibar, Iruñea, Bitartekaritza edo Komunikazioa izan ziren landutako gaiak. Jendearen aldetik interakzio eta parte-hartze handirik egon ez bazen […]

Read More… from Euskaltzaleon kezkak kulturgintzan