[BIDEOA] Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek ‘Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak’ liburu ilustratua plazaratu dute

Euskal Herriko animaliak. Ornodunak liburuaren jarraipena da oraingoan argitaratu dutena. Ilustratzaileek animaliei buruzko gida-liburuen ohiko formatutik aldendu eta haurrentzat, zein helduentzat erakargarria izango den liburua sortu dute. Asier Gorostidi eta Igor Sarralde ilustratzaileek Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak (Erein) liburu ilustratua kaleratu dute. Hainbat proiektutan elkarrekin lan egin duten arren, iaz argitaratutako Euskal Herriko animaliak. Ornodunak  […]

Read More… from [BIDEOA] Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek ‘Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak’ liburu ilustratua plazaratu dute

Tanttakak ‘Semea Pixka Bat Motelago Dabil Soilik’ antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 14an, Arriagan

Ivor Martinićek idatzi du gidoia eta Fernando Bernuesek zuzendu du obra. Taula gainean hamar aktore ikusiko ditugu: Miren Arrieta, Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernandez, Ander Iruretagoiena, Xabi Lopez Jabato, Maria Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz eta Dorleta Urretabizkaia. Tanttaka Teatroak Fernando Bernuesek zuzendutako Semea pixka bat motelago dabil soilik antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 14an, Bilboko […]

Read More… from Tanttakak ‘Semea Pixka Bat Motelago Dabil Soilik’ antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 14an, Arriagan

Ostegun honetan emango diote hasiera aurtengo Bilboko Zirkuitua programari

Errekaldeko Udaltegian abiatuko da zirkuitua Alex Quiroga Do Carmoren El actor lanarekin urtarrilaren 14an, arratsaldeko 19:00etan. Antzerkiko tokiko konpainien jarduna bultzatzeko asmoz, Zirkuitua programaren 21. edizioa abiatuko dute urtarrilaren 14tik maiatzaren 12ra bitartean, Bilbon. Programak hamazazpi antzerki eta dantza ikuskizun eskainiko ditu hiriko konpainien eskutik, Bilboko ondorengo auzoetako udaltegietan: Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San […]

Read More… from Ostegun honetan emango diote hasiera aurtengo Bilboko Zirkuitua programari

Xabier Amurizak eta Jose Ramon Etxebarriak Lekuona Sariak jaso dituzte

2019 eta 2020ko Lekuona sarien emateak atzeratu behar izan zituzten pandemiagatik eta atzo banatu zituzten ekitaldi bateratu batean, Bilboko Kafe Antzokian. Eusko Ikaskuntzak 1983an sortu zuen Manuel Lekuona Saria, euskal kultura eta zientziako pertsonek egindako ekarpenak, bere konpromisoa eta balio unibertsala aintzat hartu eta goraipatzeko asmoz. 2019ko edizioan Xabier Amuriza (Etxano, Zornotza, 1941) bertsolari, idazle […]

Read More… from Xabier Amurizak eta Jose Ramon Etxebarriak Lekuona Sariak jaso dituzte

Bertsoei dizdira berezia aterata irabazi du txapela Nerea Ibarzabalek

Ia 4000 lagunen aurrean amaitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, eta Jone Uria eta Nerea Ibarzabalen artean jokatu zuten buruz burukoa. 2020. urtean jokatu ezin, eta 2021eko abenduaren 21ean Bizkaiko txapela eskuratu du Nerea Ibarzabalek, bertsotan oso saio ona egin, eta bakarkako gaietan istorio bereziak sortu eta dizdira gehituz bere ohiko bertsogintza sortzaileari. Bizkaiko txapela lortzen […]

Read More… from Bertsoei dizdira berezia aterata irabazi du txapela Nerea Ibarzabalek

Loraldia Kultur Elkarteak datozen hiru urteetarako egitasmo estrategikoak aurkeztu ditu

Loraldia GARA. Zerumuga begietan ekitaldia ospatu du Loraldia Kultur Elkarteak Bilboko Itsas Museoan hamargarren urteurrenari begira. Bertan, datozen hiru urteetan martxan jarriko dituen egitasmo estrategikoak aurkeztu ditu. Loraldia Kultur Elkarteak hamargarren urteurrena beteko du 2024an. Hori dela eta, 2022tik 2024ra bitartean garatuko dituen egitasmoak aurkeztu ditu Loraldia GARA. Zerumuga begietan izeneko ekitaldian. Aurkezpen honetan elkarteko […]

Read More… from Loraldia Kultur Elkarteak datozen hiru urteetarako egitasmo estrategikoak aurkeztu ditu

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako dena prest dago Bilbon

Larunbatean jokatuko da finala Bilbao Arenan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Zortzi finalistak gogotsu azaldu dira prentsaurrekoan. Bilbao Arenan izan dira gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa. Bertsozale elkarteak adierazi duenez, “gogotsu […]

Read More… from Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako dena prest dago Bilbon

Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Idoia Barrondo eta Andoni Abenojar idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Bizkaidatz Txikia lehiaketarekin irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatu nahi da haur eta gazteengan. Aurten, berrikuntza gisa, parte hartzea lau kategoriatara zabaldu da, bi hizkuntza-modalitateetako bakoitzean: haurren kategorian, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutakoa eta Lehen […]

Read More… from Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantziko diote txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urte luzeetan taldeari eskainitakoa saritu nahi izan du. Aurten, lehen aldiz, bi izango dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazleari txapela jantziko diotenak: Joseba Etxebarria eta Moises Enbeita. Halaxe erabaki du Bizkaiko Txapelketako Talde Antolatzaileak. Biak dira urte luzez talde horren parte eta, aurten, eurak omentzea erabaki dute beste kideek. Elkartetik urte guzti hauetan […]

Read More… from Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantziko diote txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari

Durangoko Azokaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek

Kulturzaleek aurrez aurreko Azokari eman diote lehentasuna. Aurten kulturaren plaza osasun-neurrietara egokituta antolatu behar izan bada ere, Durangoko Azokak 56. edizio honetako balorazio positiboa egin du. Gerediagako presidente Nerea Mujikaren hitzetan, “eskaera egin genuen Azokan erantzukizunez jokatzeko eta osasun-neurriak betetzeko, eta erantzuna bikaina izan da. Kulturaz gozatu ahal izan dugu modu seguruan, eta hori denon […]

Read More… from Durangoko Azokaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek