Biharko egitarauan Madeleine, Birkit, Liher, Alberto Barandiaran, Oihana Arana, Juan Kruz Igerabide eta Belarri bero, bai esan? websaila izango dira, besteak beste. Bihar itxiko ditu ateak Durangoko Azokak eta egitarau zabala izango du prest kulturzale guztientzat. Online denda gaur itxi da, bost eguneko jardueraren ostean, eta bihar Landako Gunearen ordua helduko da. Dagoeneko eguneko bost […]
Kategoria: Bizkaia
‘Barraka’ euskarazko abentura-bideojokoak irabazi du Durangoko Azokako laugarren sormen beka
Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak irabazi du laugarren beka. 15.000 euroko diru-laguntzarekin, urtebeteko epea izango du bere proiektua garatzeko, eta hurrengo urteko Azokan aurkeztuko du. Barraka izeneko euskarazko bideojoko proiektuak irabazi du Durangoko Azokako IV. Sormen Beka. Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarra da lan honen bultzatzailea, eta urtebeteko epea izango du proiektua garatzeko, […]
Alaine Agirre, Iheskide, McOnak edota Irati Goikoetxea bihar, Durangoko Azokan
Durangoko Azokak bere laugarren eguna biziko du bihar, hilak 6, eta txanda guztietarako erreserbak agortzear daudela nabarmendu du antolakuntzak. Abenduaren 7an eta 8an ere Landakora sartzeko izena eman daiteke oraindik. Azokak egitarau zabala izango du biharkoan ere. Hitzordurik bereziena 12:00etan izango da, Irudienean. Bertan Hala ere dokumentalaren proiekzioa izango da; lan honetan Kurdistango Kobane hiriko […]
Read More… from Alaine Agirre, Iheskide, McOnak edota Irati Goikoetxea bihar, Durangoko Azokan
Martik eta Marrabilak ‘Ttipi Ttapa’ haurrentzako ipuin liburua aurkeztu dute
Liburuak bidean topatu daitezkeen oztopo eta beldurrei aurre egiteko deia egin nahi du. Horretarako, ume baten ausardia da abiapuntua eta familiaren garrantzia eta autoestimua landuko dira ipuin honekin. Nerea Martija Marti idazleak eta Nahia Iglesias Marrabilla ilustratzaileak elkarrekin bide bat abiatu dute bien esperientziak eta grinak uztartzeko asmoz eta bien arteko elkarlanak fruituak eman ditu […]
Read More… from Martik eta Marrabilak ‘Ttipi Ttapa’ haurrentzako ipuin liburua aurkeztu dute
[Bideoa] Kontzientzia hartze baten istorioa kontatzen du Leire Vargasen ‘Dena ametsa den irudipena’ poema liburuak
Gazte baten noraezak, barne-minak eta egokitu ezinak ageri dira poema sorta honetan: lehenik bere buruarekin, horren ostean gizartearekin, eta azkenik bikote barruan. Lan honekin aurtengo Irun Hiria literatura saria irabazi du idazleak. Dena ametsa den irudipena da Leire Vargasek (Durango, 2002) kaleratu duen lehen poema liburua. Idazle eta bertsolaria hamahiru urte inguru zituenean hasi zen […]
[Bideoa] Amatasunaren inguruan dauden hainbat tabu biluztuz
Alaine Agirre idazleak Karena izeneko eleberria aurkeztu du, Elkar argitaletxearen eskutik. Alaine Agirre idazleari (Bermeo, 1990) askotan esan diote tabuak biluzteko idazten duela eta horixe bera egin du oraingoan ere. Amatasunaren terrenora egin du jauzia Karena eleberria ontzeko, eta normalean isilpean eta ezkutuan geratzen diren gaiak agerian utziz. Gaur aurkeztu du liburua Elkar argitaletxearen eskutik, […]
Read More… from [Bideoa] Amatasunaren inguruan dauden hainbat tabu biluztuz
Ziztada & Rlantz taldeak ‘KSMS’ EPa kaleratu du
Diskoak biltzen dituen bost abestietan ahots melodikoak, mezu pertsonalak eta hausnarketa egiteko gonbita egiten duten letrak entzun daitezke. KSMS (kosmos) du izena Ziztada & Rlantz taldearen EP berria, abestien hitzek eta doinuek kutsu “espaziala” dutelako. Bikoaren esanetan, “kantek munduko errealitate batetik kanpo eraman dezakete entzulea”. Beraz, kanpo espazioarekin du lotura lan honek, “abestiak entzuten diren […]
Read More… from Ziztada & Rlantz taldeak ‘KSMS’ EPa kaleratu du
Iban del Campo, Josu Martinez eta Jorge Moneo dira aurtengo Euskal Zine Bilerako irabazleak
Jone Arriola, Ana Angulo eta Itxaso Frauren Dena asmatuta dago proiektuak irabazi du Benito Ansola saria. 20 film izan dira aurtengo Lekeitioko Euskal Zine Bilerako Sail Ofizialean parte hartu dutenak. Den denak azaroaren 22tik 25era bitartean ikusi ahal izan dira Ikusgarri zine aretoan eta zinebilera.eus webgunean. Antolatzaileen arabera, “genero eta izaera oso ezberdinetako lanak ikusi […]
Diziplina askotariko kultur jarduerak egongo dira abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Azokan
Azaroaren 29tik aurrera eman beharko da izena Landako gunean eta Plateruenan sartzeko. Durangoko Azokara hurbiltzen direnek 990 nobedade izango dituzte eskura aurtengo Landako gunean egongo diren 219 erakusmahaietan eta Azokako online dendan. Hala iragarri dute gaur Gerediaga elkarteko eta Durangoko Azokako guneetako arduradunek. Gerediaga elkarteko koordinatzaile Beñat Gaztelurrutiak nabarmendu duenez, “gure helburu nagusia aurtengo Azoka […]
[Bideoa] Gaixotasun baten kronika dakar Goizalde Landabasoren lehen eleberriak
Idazle bilbotarrak Krakovia izenburupean kaleratu du liburua Erein argitaletxearen eskutik. Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak (Bilbo, 1970) osasun arazo bat izan zuen duela hamar bat urte. “Oso bizipen gogorra eta latza” izan zela aitortu du, baina, aldi berean, bere momentu surrealistak eta umoretsuak izan zituela dio. Garai hartan bizitako guztiarekin zerbait egin behar zuela erabaki […]
Read More… from [Bideoa] Gaixotasun baten kronika dakar Goizalde Landabasoren lehen eleberriak
