Segundoak irauten duen erresuma efimero horretan

Mikel Etxaburu idazleak Ahaztu baino lehen, ama poema liburua aurkeztu du Pamiela argitaletxearen eskutik. “Baneki non bizi diren zure oroitzak/ banaka-banaka bildu eta/ daroazun txabusina gorriko patrikan gordeko nizkizuke/ mendazko karameluak gordetzen dituzun patrika berean,/ horrela, bakardadeak gogoa sumintzen dizunean,/ karameluen ordez/ miazkatu ahal izango zenituzke oroitza galduak”, dugu Mikel Etxaburuk (Ondarroa, 1969) aurkeztu duen […]

Read More… from Segundoak irauten duen erresuma efimero horretan

Urtzi Urkixo artistaren ‘Erinnerung-Recuerdo’ erakusketa Bilboko Rekalde Aretoan ikusgai

Barriek programaren hirugarren erakusketa da eta 2020. urtearen hasieratik gaur egunera arte egindako obra grafikoak biltzen ditu. Urtzi Urkixo artistaren (Bilbo, 1993) grabatuak ikusgai jarri dituzte Bilboko Rekalde Aretoan, 2022ko urtarrilaren 23ra arte. Barriek programaren hirugarren erakusketa da Erinnerung-Recuerdo izeneko hau eta 2020. urtearen hasieratik gaur egunera arte egindako lan grafikoak biltzen ditu, paper gaineko […]

Read More… from Urtzi Urkixo artistaren ‘Erinnerung-Recuerdo’ erakusketa Bilboko Rekalde Aretoan ikusgai

Durangoko Azokara sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea

Erreserba sistema baten bidez eman beharko da izena Landako gunean eta Plateruenan sartu ahal izateko. Landakon aldi berean 1200 bisitari sartu ahal izango dira, ordu eta erdiko bost txandatan. Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak Durangoko Azoka Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun-neurrietara egokitzea erabaki dute. “Bisitari eta kulturzale guztien segurtasuna bermatzea izango da Azokaren lehentasun nagusia, eta, […]

Read More… from Durangoko Azokara sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea

Larunbatean hasiko da Euskal Zine Bilera, Lekeition

Edizio honetako edukiak zinebilera.eus webgunean ere egongo dira ikusgai azaroaren 20tik 28ra bitartean. Lekeitioko Euskal Zine Bilerak bere ohiko egitura berreskuratuko du, baina iazko esperientziaren ostean, edukiak online jarraitzeko aukera ere egongo da. Antolatzaileek adierazi dutenez, “iazko urtea ezohikoa izan zen arlo guztietan eta jaialdia online formatura aldatzera behartu zuen. Erabaki horrek aukera berriak azaleratu […]

Read More… from Larunbatean hasiko da Euskal Zine Bilera, Lekeition

‘Literatura eta Musika Euskaraz’ zikloa egingo dute Bilboko Arriaga antzokian

Harkaitz Cano eta Trizak (azaroaren 29an); Oskarbi (abenduaren 13an); Olatz Prat, Joxan Goikoetxea eta Iosune Marin (2022ko urtarrilaren 17an); Katixa Agirre eta Maite Larburu (otsailaren 21ean); eta Esti eta Mikel Markez (martxoaren 21ean). Literatura eta Musika Euskaraz zikloa Arriaga antzokiko foyerrera itzuliko da berriz ere. Iaz, pandemiaren ondorioz, agertokian egin behar izan zuten. “Foyerrera itzultzeak, […]

Read More… from ‘Literatura eta Musika Euskaraz’ zikloa egingo dute Bilboko Arriaga antzokian

50 kontzertu eskainiko dira abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Azokako Ahotsenean

Zuzenekoak Plateruenan izango dira. Orotara, hamar kontzertu eskainiko dira bertan egunero, bost egunez, goizeko 11:00etatik gaueko 22:00etara arte, doako sarrerarekin. Aurten ere aniztasuna izango da nagusi Durangoko Azokako Ahotsenea gunean. Askotariko musika estilotako  50 banda igoko dira Plateruenako agertokira: rock, pop, folk, hip-hop, trikitixa, funk, reggatoia, flamenkoa, bakarlariak… Musikari batzuek euren lehenengo diskoa aurkeztuko dute […]

Read More… from 50 kontzertu eskainiko dira abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Azokako Ahotsenean

Ondarroako Literatur Amuak eta Azaroak 25 bat eginda datoz, ‘Euskaraz feminismotik, feminismotik euskaraz’ lelopean

Formatu berritzailearekin dator aurtengo jaialdia. Ohikoa baino egun batzuk beranduxeago hasiko da, baina Udaleko euskara eta berdintasun sailen arteko elkarlanarekin, Literatur Amuak jaialdia eta Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko egitarauak uztartuz. Aurten ere, Ondarroako Literatur Amuak jaialdian, herrian zein Euskal Herri osoan ezagunak diren artista eta ikuskizunez gozatzeko aukera izango da azaroaren […]

Read More… from Ondarroako Literatur Amuak eta Azaroak 25 bat eginda datoz, ‘Euskaraz feminismotik, feminismotik euskaraz’ lelopean

Azaroaren 20tik 28ra Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egingo da, Bilbon

Arte eszenikoen profesionalei zuzendutako ikastaroak eta master class bat ere antolatu dira 40. edizio honetan. Txotxongilo eta objektu animatuak dantzan ikusiko ditugu beste behin ere Bilboko kaleetan zehar, azaroaren 20tik 28ra bitartean. Aurten 40. edizioa du Bilboko Nazioarteko Txotxongilo jaialdiak eta berrikuntzez beteta dator. Horietako bat dugu jaialdiaren kokapen berria, izan ere, Bilboko BBK aretoa […]

Read More… from Azaroaren 20tik 28ra Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egingo da, Bilbon

Durangoko Azokak ‘PortaDA!’ lehiaketa antolatu du Euskal Herriko ikastetxeentzat

Euskarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, liburu eta diskoen azalak izango dira lehiaketako gaia. Parte hartzeko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Durangoko Azokak Ikasle Goizaren ordez, erronka bat antolatu du Euskal Herriko ikasleentzat: PortaDA! lehiaketa. LH, DBH eta Batxilergoko ikasleek lehiaketa honetan parte hartzeko aukera izango dute azaroaren 30era arte. […]

Read More… from Durangoko Azokak ‘PortaDA!’ lehiaketa antolatu du Euskal Herriko ikastetxeentzat

Les Bobe Bobe antzerki konpainiak jasoko du 2022ko Lautan Hiru laguntza, ‘Udaberria heldu da’ lanagatik

Epaimahaikideen arabera, lan “bitxia eta ausarta da” Udaberria heldu da lan laburra “haurrentzako egina dirudien pieza bat bestelako kontu bihurtzen delako, diskurtsoaren esanahia erabat aldatuz”. Les Bobe Bobe konpainiak gidoi “jostaria” dakarrela diote epaimahaikideek, baina “autu sakonak” jorratzen ditu. Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen iaz, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari honen helburu nagusia euskarazko […]

Read More… from Les Bobe Bobe antzerki konpainiak jasoko du 2022ko Lautan Hiru laguntza, ‘Udaberria heldu da’ lanagatik