Xabier Solano trikitilariak, Kimua dantza taldearekin batera, eta Skakeitan talde donostiarrak osatuko dute aurtengo euskal ordezkaritza. Urtebeteko etenaldiaren ondoren, Galdakaok Musika Bizian, estaturik gabeko herrialdeen jaialdiaren zazpigarren edizioa, hartuko du. Oraingoan, Iturriondo plazako eszenatokian, azaroaren 5ean eta 6an izango da jaialdia, eta bost musika-talde arituko dira, horietako bi euskaldunak, eta gainerakoak Sizilia, Kurdistan eta Faroe […]
Kategoria: Bizkaia
Martxoaren 31ko bonbardaketan ehortzitakoen familiartekoak bilatzeko ikerketa abiatu dute, Durangon
Momentuz, lurperatuta dauden 82 izenetatik dozena bat ehortzitakoren familiartekoen erreferentziak aurkitu dituzte. Durangok 1937ko Martxoaren 31n bonbardaketa handia jasan zuen. Ez zen bakarra izan, baina biktima gehien eta hondamendi handiena utzi zuen erasoa izan zen. Guztira, 336 biktima zuzen zenbatu ziren. Gehiago ere izan zirela diote, zeharkakoak kontuan hartu ezkero. Erasoan hildakoak Durangoko kanposantura eraman […]
[Bideoa] Harkaitz Canoren ‘Neguko zirkua’ liburuan oinarritutako saiakera aurkeztu du Irati Jimenezek
Ogia eta zirkua da liburuaren izenburua. Idazleak Bilboko Udalaren Miguel de Unamuno saria jaso zuen iaz proiektuagatik. Harkaitz Cano idazlearen Neguko zirkua narrazio bildumaren analisia ondu du Irati Jimenez idazleak (Bermeo, 1977) Ogia eta zirkua izenburupean. Bizkaitarrak Canorekin eta Uxue Razquin Ereineko editorearekin batera aurkeztu du liburua, Donostian. Jimenezek Canoren Neguko Zirkua-ren baitan beste liburu […]
Maribel Aiertzak ‘Ezer ez da dirudiena’ ipuin liburua ondu du, artearen munduan girotuta
Lan honen berezitasun nagusia artea da, “ipuin guztiak artearen girokoak dira, baina kontuz! Artean ezer ez da dirudiena, eta hemen ere usteak ezuste bihurtzen dira”, adierazi du idazleak. Maribel Aiertza idazleak Ezer ez da dirudiena izeneko ipuin bilduma kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Etxebarritarrak artearen munduan girotutako zortzi narrazioz osatu du lana, fikzioa eta errealitatea […]
Mikel Urdangarin, Xamanak eta Olatz Salvador aurtengo Udagoieneko Ostera Hegan zirkuituan
Aurten, “iraganean gertatutakoa sekula ahaztu ez dezagun, oroimen historikoa izango dute ardatz emanaldiek”. Horretarako, Bizkaiko hiru gune esanguratsu aukeratu ditu Euskaltzaleen Topaguneak: Otxandio, Barakaldo eta Ondarroa. Pasa den urteko formatu berarekin dator Udagoieneko Ostera Hegan zirkuituaren 22. edizioa ere. Euskaltzaleen Topaguneak azaldu duenez, “aurtengoan ere, tamalez, kontzertuak publikorik gabe izan beharko dira nahitaez, baina ez […]
Fede Merino argazkilariaren ‘Kresala. Bermeo 1974-1976’ erakusketa Arrantzaleen Museoan ikusgai
Argazkiek Bermeoko portuan 70eko hamarkadan zegoen bizimodua erakusten dute. Bermeoko Arrantzaleen Museoak Fede Merino argazkilari getxoztarraren Kresala. Bermeo 1974-1976 erakusketa paratuko du urriaren 19tik 2022ko ekainaren 26ra arte. Egileak 1974. eta 1976. urteen artean Bermeoko portuan egin zituen 140 argazki baino gehiago digitalizatzea lortu du. Izan ere, argazkilariaren kezka nagusia bere funtsak galtzea edo hondatzea […]
Astelehenean abiatuko da Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketa, Leioan
Finala azaroaren 29an izango da Bilboko BBK aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kideak, Koldo Bilbao BBK-ko Kultura arduradunak eta Oihana Bartra bertsolariak eman dituzte gaur, aurtengo BBK Sariketari buruzko xehetasunak. Sariketa Leioan abiatuko da, urriaren 18an; saio guztiak jokatu ostean, azaroaren 29an izango da finala, BBK aretoan bertan. Txapelketaren egiturari dagokionez, Bertsozale […]
Read More… from Astelehenean abiatuko da Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketa, Leioan
Euskal kulturako 25 pertsonaren eta haien disko kuttunen erretratuak Bilboko Berreginen Museoan ikusgai
Uxue Alberdi, Miren Agur Meabe, Francis Diez eta Elena Caballero La Basu dira parte hartu duten sortzaileetako batzuk. Erakusketa 2022ko apirilaren 25era arte bisitatu ahal izango da. Bilboko Berreginen Museoak Diskomania izeneko erakusketa berria aurkeztu du. Honetan, euskal kulturako 25 pertsonaren eta haien disko kuttunen erretratuak bildu dituzte. Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak esaterako, Janis […]
Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak ‘Nomadak Gaitun’ azoka antolatu du, Gernikan
Azokak larunbatean, arratsadeko 16:00etan irekiko ditu ateak eta sortzaileen lanak bertan izango dira ikusgai gaueko 21.30ak arte. Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak Nomadak Gaitun azoka ibiltaria antolatu du urriaren 16an, larunbata, Gernikako Astran. Bertan, hainbat alorretako hogei emakume sortzailek jarritako postuak izango dira; “ilustrazio, moda, bitxigintza, zeramika eta beste osagarri batzuk hurbiletik ikusi eta ezagutzeko aukera […]
Read More… from Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak ‘Nomadak Gaitun’ azoka antolatu du, Gernikan
Urriaren 24an abiatuko 32. Euskal Herriko Eskolartekoa, Abadiñon
Sarrerak salgai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertsozale elkarteak udaberrian “Eskolartekoaren saguzarrak” abiatutako hegaldia udazkenean amaituko zela iragarri zuen, eta dagoeneko ezagutzera eman du hitzordu zehatza: urriaren 24an izango da Abadiñon. Saioa 11:30ean hasiko da herriko probalekuan, eta sarrerak jada eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Hala, 32. Euskal Herriko Eskolartekoan lurralde bakoitzean sailkatutako hamaika bertsolarik hartuko dute […]
Read More… from Urriaren 24an abiatuko 32. Euskal Herriko Eskolartekoa, Abadiñon
