Alor politiko, sozial, kultural eta ingurunekoei buruzko emakumeen lekukotzak bildu dituzte liburu batean

Ganbara argitua. Emakumeen ahotsak eta oihartzunak izeneko lana 1935. eta 1952. urteen artean jaiotako hamahiru emakumeri egindako elkarrizketen emaitza da. Alazne Diez soziologo eta antropologoak (Plentzia, 1946) Ganbara argitua. Emakumeen ahotsak eta oihartzunak izeneko liburua ondu du Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Argitalpena 1935. eta 1952. urteen artean jaiotako hamahiru emakumeri egindako elkarrizketen emaitza da, eta […]

Read More… from Alor politiko, sozial, kultural eta ingurunekoei buruzko emakumeen lekukotzak bildu dituzte liburu batean

baDA! Lelopean irekiko ditu ateak Durangoko Azokak abenduaren 3tik 8ra

56. edizioak aurrez aurreko salmenta eta online denda uztartuko ditu. Landakogunean 220 erakusmahai baino gehiago egongo dira aurrez aurre abenduaren 4tik 8ra, eta online denda martxan egongo da abenduaren 3tik 7ra bitartean durangokoazoka.eus webgunean. Leire Urbeltz da aurtengo kartelaren egilea. Durangoko Azokaren 56. edizioan, “itzuliko dira erakusmahaiak, itzuliko dira korridoreak, itzuliko dira Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, […]

Read More… from baDA! Lelopean irekiko ditu ateak Durangoko Azokak abenduaren 3tik 8ra

Ahotsenean parte hartzeko izen ematea ostiralean zabalduko da

Sortzaileek norbere arloari dagokion hiruna plaza izango dituzte euren lan berriak aurkezteko. Ahotsenea Durangoko Azokara begira dago jada. Abenduaren 3tik 8ra egingo da 56. edizioa, eta aurten ere, 2021eko euskarazko sorkuntzari bere tartea egitea izango du helburu, azken urte honetako liburu eta diskoak aurkezteko plaza bat izateko. Izena emateko epea ostiral honetan, urriak 8, goizeko […]

Read More… from Ahotsenean parte hartzeko izen ematea ostiralean zabalduko da

‘Non dago Mikel?’ dokumentalak emango die hasiera Bilboko Zinexit Topaketei

Hamaikagarren edizioa azaroaren 22tik 26ra bitartean egingo da. Dokumentala, berriz, gaur proiektatuko dute Golem Alhondiga zinema-aretoetan, arratsaldeko 19:30ean. Pandemiaren eraginez iazko edizioa bertan behera geratu ondoren, Bilboko Zinema eta Giza Eskubideen Zinexit Erakustaldia Golem zinema-aretoetara itzuliko da, aurreko hamar edizioetan izan duen helburu berarekin: “duintasunaren eta oinarrizko eskubideen errespetuan oinarritutako bizikidetza bultzatzea, zazpigarren artea tresna […]

Read More… from ‘Non dago Mikel?’ dokumentalak emango die hasiera Bilboko Zinexit Topaketei

Zinemakumeak Gara! zikloaren 26. edizioa urriaren 18tik 29ra egingo da, Bilbon

Hiriko bost gunetan izango dira jarduerak: BBK Aretoa, BilboArte, Alondegiako Auditorioa, Golem Alhondiga zinemak eta Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoa. Askatasunaren ideia eta urratzearen esanahia ardatz hartuta egingo da Zinemakumeak Gara! zikloa urriaren 18tik 29ra bitartean, Bilbon. 26. edizio hau “film labur eta luzeen proiekzioaren bidez egingo dugu, baita Rosa Maria Rodriguez Magda idazle eta […]

Read More… from Zinemakumeak Gara! zikloaren 26. edizioa urriaren 18tik 29ra egingo da, Bilbon

Lekeitioko Kaleka jaialdiaren 32. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Datorren urteko ediziorako deialdian ere bi arlo izango dira: Sail Ofiziala eta Scratch. Proposamenak abenduaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira eta horretarako webgunean dagoen formularioa bete beharko da. Azken urteetako parte hartzeak gora egin du, urtero 500 proposamenetik gora jasotzen ditu antolakuntzak. Kaleka Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiaren 32. edizioa prestatzen hasi dira dagoeneko, Lekeition. […]

Read More… from Lekeitioko Kaleka jaialdiaren 32. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da

[Bideoa] Iñigo Lopez historialariak ‘Bilboko etxola batean’ liburua argitaratu du

Egileak 40ko eta 60ko hamarkaden artean Bilbon izandako etxola-auzoen fenomenoa aztertu, garai hartako biztanleen testigantzak jaso eta bizi izan zuten egoera latza deskribatu du. Iñigo Lopez historialariak Bilboko etxola batean (Ekar) izeneko liburua argitaratu du Tene Mujika bekaren laguntzarekin. Lana ontzeko Bilbon, XX. mendearen erdialdean izandako txabolismoa aztertu, garai hartako biztanleen testigantzak jaso eta bizi […]

Read More… from [Bideoa] Iñigo Lopez historialariak ‘Bilboko etxola batean’ liburua argitaratu du

Itziar Ituño aktoreak jasoko du Santurzine Jaialdiko Serantes saria

Antolakuntzak aitortza egin nahi izan dio “emakume ausart, enpatiko eta solidarioa delako eta euskal zinema eta euskara mundu osoan zabaldu duelako”. Urriaren 1etik 16ra bitartean egingo da Santurzine jaialdiaren bederatzigarren edizioa Santurtzin. Urtero bezala, jaialdiaren barruan, zineman lanean ari den pertsona edo erakunde baten ibilbide profesionalari egiten zaio aitortza, eta aurten Itziar Ituño aukeratu du […]

Read More… from Itziar Ituño aktoreak jasoko du Santurzine Jaialdiko Serantes saria

[Bideoa] Asel Luzarraga idazleak ‘Uzta garaia’ gazteentzako eleberria kaleratu du

Idazleak “disidentzia pilula txikiak” jarri ditu bidean gazteek ere euren buruari galderak egin eta oinordetzan hartu duten munduaren arrakalei errepara diezaieten. Asel Luzarraga idazleak (Bilbo, 1971) gazte literaturara itzuli da Uzta garaia (Elkar) izeneko nobela berriarekin. Ibilbide oparoa egiten ari da idazle bizkaitarra, hiru hilabete dira helduentzako Malthusen ezinegona izeneko eleberri distopikoa kaleratu zuenetik eta […]

Read More… from [Bideoa] Asel Luzarraga idazleak ‘Uzta garaia’ gazteentzako eleberria kaleratu du

Plateruenak ‘leiho’ bat irekiko du Durangoko Azokaren 56. Ediziorako

Azokaren ostean, baina, berriz itxiko ditu ateak kulturguneak, behin betiko irekiera aurretik. Durangoko Udalak Plateruena irekiko du Durangoko Azokaren 56. ediziorako, Ahotseneak aterpea izan dezan bertan. Hala, hainbat mantenu egin ostean, euskal taldeak Plateruenaren oholtza gainera igo ahal izango dira berriz ere, abenduan. Azokaren ostean, baina, berriz itxiko ditu ateak kulturguneak, behin betiko irekiera aurretik. […]

Read More… from Plateruenak ‘leiho’ bat irekiko du Durangoko Azokaren 56. Ediziorako