Urriaren 3an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Durangon

Sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala jokatuko dira; finala abenduaren 18an izango da Bilbao Arenan. Saioetako sarrerak eskuratzeko www.bertsosarrerak.eus atarian dago aukera. Durangon abiatuko da aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, urriaren 3an. Finala, berriz, Bilbon jokatuko da abenduaren 18an. Guztira sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala izango dira Txapelketa osatuko duten saioak. Kanporaketa fasean Durangon, Igorren, […]

Read More… from Urriaren 3an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Durangon

Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren Azoka egingo dute Portugaleten

Irailaren 24tik 26ra bitartean egingo da Merkatuan. Topaketa honek liburu, aldizkari, fanzine eta komikien bidez, pentsamendu kritikoa bultzatu nahi du bertaratuen artean, “kultura alternatiboz beteriko asteburu batean”. Kolektibo txikiek azoka handietan parte hartzeko dituzten zailtasun ekonomikoak kontuan hartuz, Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren Azoka antolatzea erabaki zuten duela hiru urte hainbat eragilek, Portugaleteko Merkatuan. Ekimenak […]

Read More… from Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren Azoka egingo dute Portugaleten

Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Espainiako Poesia Saria irabazi du

Lehen aldia da euskarazko liburu batek aitortza hau jasotzen duela. Nola gorde errautsa kolkoan olerki liburuari esker irabazi du. Epaimahaiak azaldu duenez, “euskal poeta garaikide handienetako baten heldutasuneko poema liburua da” lan saritua. Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962) Espainiako Poesia Saria irabazi du Nola gorde errautsa kolkoan (Susa, 2020) olerki liburuari esker. Lehen aldia da […]

Read More… from Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Espainiako Poesia Saria irabazi du

Kherau taldeak ‘Phrolck’ diskoa kaleratu du

Lan berrian blues, gospel eta country estiloak entzun daitezke, taldearen soinu propioa eta herriko melodiak baztertu gabe. “Hitzak eta konposizioak pertsonalagoak dira, malenkoniatsu edo festarako aproposak, baina inoiz baino zainduagoak”. Kherau taldeak Phrolck izeneko hirugarren diskoa aurkeztu du Elkar argitaletxearen zigilupean. Lan berria iazko urtarrilean grabatzen hasi ziren arren, pandemiaren eraginez, orain arte ezin izan […]

Read More… from Kherau taldeak ‘Phrolck’ diskoa kaleratu du

Euskal Herri osoan ehun emanaldi baino gehiago eskaini ostean, Bilbora itzuliko da ‘Ez Dok Hiru’ antzezlana

Irailaren 18an eta 19an taularatuko dute obra formatu akustikoan, Bilboko Campos antzokiko kupula aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Lau urte igaro dira Patxo Telleria eta Mikel Martinez antzerkigileek Ez dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa antzezlana Bilboko Arriaga antzokian estreinatu zutenetik. Loraldia jaialdiaren barruan taularatu zuten obra Adrian Garcia de los Ojos, Maria Telleria eta Ivan Alluerekin […]

Read More… from Euskal Herri osoan ehun emanaldi baino gehiago eskaini ostean, Bilbora itzuliko da ‘Ez Dok Hiru’ antzezlana

Bizkaiko mugimendu feministaren historia eta memoria jasotzen dituen erakusketa Bilbon ikusgai

Azken hamarkadetako mugimendu feministaren borrokari lotutako material grafiko nahiz idatzi askoren kopiak batzen ditu. Erakusketa Zabalguneko eraikinean bisitatu ahal izango da urriaren 6ra arte. 1968tik 1994ra bitartean, Bizkaiko mugimendu feministaren historia eta memoria jasotzen dituen erakusketa zabaldu du Foru Aldundiak Bilboko Zabalgune eraikinean. Mercedes Arbaiza irakasleak komisariotu du erakusketa EHUko Experiencia Moderna Ikerketa taldearekin lankidetzan, […]

Read More… from Bizkaiko mugimendu feministaren historia eta memoria jasotzen dituen erakusketa Bilbon ikusgai

Kultura digitala oinarri Durangoko Azokaren 4. Sormen Bekan

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Aurtengo Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute laugarren urtez Sormen Beka Da. Laugarren edizio honetan praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko […]

Read More… from Kultura digitala oinarri Durangoko Azokaren 4. Sormen Bekan

Artedrama Euskal Laborategiak antzerki topaketak antolatu ditu Aulestin, irailaren 20tik 25era

Arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnei zuzendutako topagunea da honakoa, aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen den espazioa. Artedrama Euskal Laborategiak (ADEL) antzerki topaketak antolatu ditu Aulestin irailaren 20tik 25era bitartean. Antolatzaileen esanetan, arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnei zuzendutako topagunea da honakoa, aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen den gunea. “Euskal Herriko arte eszenikoetan […]

Read More… from Artedrama Euskal Laborategiak antzerki topaketak antolatu ditu Aulestin, irailaren 20tik 25era

Bilboko Euskararen Etxeak ‘Hi(ZKI)bridoak’ zikloaren bigarren edizioa antolatu du

Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak beka ere aurkeztuko dute aurrenekoz. Beka horrek 3.000 euroko saria bideratuko du datorren urteko Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko den ekitaldi bat garatzeko. Bilboko Euskararen Etxeak Hi(ZKI)bridoak zikloaren bigarren edizioa abiatuko du irailaren 23an. “2020. urtea oso gorabeheratsua izanagatik ere, egitarauak oso harrera ona izan zuen kulturzaleen artean. Hartara, bigarren edizioa egingo […]

Read More… from Bilboko Euskararen Etxeak ‘Hi(ZKI)bridoak’ zikloaren bigarren edizioa antolatu du

Kultur Plaza bihurtuko da Galdakao hil honetan

Mota guztietako 61 ekitaldi izango dira irailaren 8tik 26ra bitartean, doan. Zirkoa, antzerkia, kabareta, jazza, mariatxiak, pilota partidak, klown, rocka, jotak, bertsoak, punka, dantza, zinema, memoria historikoaren inguruko bisita gidatuak, mendi irteerak, txistu eta dultzaina kalejirak. Mota guztietako 61 ekitaldi izango dira Galdakaon datozen egunetan. Jarduera gehienak kalean izango dira eta denak doan. Galdakaoko Udalak […]

Read More… from Kultur Plaza bihurtuko da Galdakao hil honetan