Irailaren 16tik 19ra egingo Leioako Umore Azoka

Estreinaldirik egongo ez den arren, ehun emanaldi baino gehiago izango dira. Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herrialdetako 39 konpainia izango dira urtero egiten den Leioako Umore Azokan. Antolatzaileek iragarri dutenez, “ilusioz betetako” programarekin eta egungo egoera pandemikora egokituta dator aurtengo edizioa. “Gogoa, ilusioa, poza, kitzikapena… berba horietako edozeinek balio du Leioako Umore Azokaren edizio honen […]

Read More… from Irailaren 16tik 19ra egingo Leioako Umore Azoka

Durangoko Azokak ateak irekiko dizkio publikoari berriz ere

Abenduaren 3tik 8ra izango da aurtengo edizioa. Izen-ematea www.durangokoazoka.eus webgunean egin beharko da, irailaren 19ra arte. 56. Durangoko Azokako izen-ematea gaur zabaldu da. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 19ra arte izango dute horretarako epea zabalik eta durangokoazoka.eus webgunetik egin beharko dute eskaera. Abenduaren 3tik 8ra egingo […]

Read More… from Durangoko Azokak ateak irekiko dizkio publikoari berriz ere

Bilboko La Taller guneak ‘Zutik eta sutan’ erakusketa irekiko du irailaren 10ean

Elena Sarasola argazkilari bilbotarraren bilduma irailaren 23ra arte bisitatu ahal izango da. Udako etenaldiaren ondoren, Elena Sarasola argazkilari bilbotarraren Zutik eta sutan, bollerak eta aktibismoa Bilbon, 1986-1992 izeneko erakusketa laburra zabalduko du La Taller guneak, irailaren 10ean. Bilboko Aretoan Sarasolaren artxiboko argazkien aukeraketa bat ikusi ahal izango da: “gizartean erreferente lesbikorik ez zegoela ikusita, eta […]

Read More… from Bilboko La Taller guneak ‘Zutik eta sutan’ erakusketa irekiko du irailaren 10ean

Durangoko Berbaro euskara elkarteak ‘Labur Esanda’ lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu du

Irailaren 10ean eta 11n egingo da bigarren edizioa eta parte-hartzaileek 24 orduko epea izango dute film labur bat egiteko. Lehiaketan edonork parte hartu dezake. Horretarako, laburesanda@berbaro.eus helbidera idatzi beharko dute interesa dutenek. Durangoko Berbaro euskara elkarteak Labur Esanda izeneko film laburren lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du datorren irailaren 10 eta 11rako, San Agustin Kultur Gunean. […]

Read More… from Durangoko Berbaro euskara elkarteak ‘Labur Esanda’ lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu du

Ostiralean hasiko da aisialdiaz euskaraz gozatzeko Darabilbo programa

Jarduera guztiak euskaraz eta doan izango dira euskara ikasten ari direnentzat, euskara maila hobetu nahi dutenentzat eta euskaraz bizi nahi dutenentzat. Aisialdian euskararen erabilera sustatzeko, Darabilbo programa jarri dute martxan Bilboko Udalak eta hiriko euskaltegien sareak. Egitasmoa euskara ikasten ari direnei, euskara maila hobetu nahi dutenei eta euskaraz bizi nahi dutenei zuzenduta dago. Hala, Darabilbok […]

Read More… from Ostiralean hasiko da aisialdiaz euskaraz gozatzeko Darabilbo programa

Expodistritok hamar erakusketa ibiltari eramango ditu Bilboko udaltegietara

Bihar, irailak 1, abiatuko dira erakusketak, Aitor Fernandez (margoa), Jose Ramon S. Alzola (margoa), Jose Vicente Sobradillo (margoa), Karen Amaia (argazkigintza), Alfonso Moral (argazkigintza), Sol Agirre (argazkigintea), David Santiago, Juan Tapia eta Francisco Ubillla (argazkigintza); eta Imanol Marrodan (margoa) artisten eskutik. Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloak hamar margo eta argazki erakusketa paratuko ditu, bihartik aurrera, […]

Read More… from Expodistritok hamar erakusketa ibiltari eramango ditu Bilboko udaltegietara

‘Soplo. Arnasketa Saiakerak’ erakusketa ikusgai BilboArten

Ekaitzaren ostean proiektuen deialdia irabazi zuten lanekin osatu dute bilduma. Abuztuaren 27ra arte bisitatu ahal izango da. BilboArte Fundazioak Soplo. Arnasketa Saiakerak izeneko erakusketa paratu du abuztuaren 27ra arte, Ekaitzaren ostean proiektuen deialdia irabazi zuten lanekin. Parte hartuko duten artistak, beraz, Maria Ibarretxe, Susana Talayero, Charo Garaigorta, Eduardo Sourrouille eta Helena Goñi izango dira. Gainera, […]

Read More… from ‘Soplo. Arnasketa Saiakerak’ erakusketa ikusgai BilboArten

Bilbotarrak ardatz, larunbateko Konpartsakide Egunean

Kultura eta bizitzaren aldeko kalejira herrikoia izango da eguneko ekitaldi nagusia, 12:30ean. Egitaraua umeentzako tailerrek, ardo-dastaketa ikastaroak, sasoiko barazkien zozketa eta ezusteko ikuskizunek osatuko dute. Datorren larunbatean, apirilak 17, Konpartsakide Eguna ospatuko da Bilboko Areatzan. “Bilbotarrek bilbotarrei aisialdia eta kultura eskaintzea izango du xede egunak”, osasun-neurri guztiak bermatuz. Joan den astean iragarri zuten bezala, Bilboko […]

Read More… from Bilbotarrak ardatz, larunbateko Konpartsakide Egunean

Abian da Juana Bizkarra Arte eszenikoen sormena bultzatzeko I. egonaldirako deialdia, Getxon

Abuztuaren 4ra arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Getxoko Kultur Etxeak arte eszenikoak sortzeko lehen egonaldi-beka deitu du konpainia profesional, sendotu eta sortu berrientzat, Juana Bizkarra izenekoa, getxoztar askoren seme-alabak hezi eta hazi zituzten bertako ume-zaintzaileen omenez. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Juana Bizkarra arte eszenikoen sorkuntzarako egoitzak euskal kultura-sektoreari lagundu nahi dio, antzerki-, koreografia-, eszena-lanak […]

Read More… from Abian da Juana Bizkarra Arte eszenikoen sormena bultzatzeko I. egonaldirako deialdia, Getxon

Augustin Zubikarai XXI. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Proiektuak urriaren 31ra arte bidali ahal izango dira. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du eta eleberria Elkar argitaletxearekin argitaratuko du. Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatzen dute urtero Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hamar urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zen Agustin Zubikarai beka, baina 2010ean formatuz aldatu eta nobelak […]

Read More… from Augustin Zubikarai XXI. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da