Durangoko Azokak IV. Sormen Beka DA! aurkeztu du

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Bekaren zenbatekoa 15.000 euro izango da, eta sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak laugarren urtez jarraian jarriko dute abian Sormen Beka DA egitasmoa, Durangoko Azokan. Aurtengoan kultur sorkuntza digitala izango da saritua, edozein generotakoa. Egitasmoaren helburua da euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile […]

Read More… from Durangoko Azokak IV. Sormen Beka DA! aurkeztu du

[BIDEOA] Nerea Arrien idazleak perspektiba ariketa bat proposatzen du helduentzako ‘Jende likidoa’ liburuan

Ikuspuntu orokor batetik gizarte postmodernoari so jarri da egilea. Hiru hilabete dira Nerea Arrien idazleak (Lekeitio, 1976) gaztetxoei zuzendutako Etxegabetuak eleberria kaleratu zuela, eta dagoeneko bueltan da helduentzako bere bigarren liburuarekin. Jende likidoa (Erein) izenburupean, perspektiba ariketa bat egin du egileak lan hau idazterako orduan, eta ikuspuntu orokor batetik gizarte postmodernoari so jarri da. Arrienek […]

Read More… from [BIDEOA] Nerea Arrien idazleak perspektiba ariketa bat proposatzen du helduentzako ‘Jende likidoa’ liburuan

‘Zirgariak’ eskultura-multzoa jarri dute ikusgai Bilbon, emakumeen lana eta berdintasuna aldarrikatzeko

Emakume zirgariek zirga baten eta haien indar fisikoaren laguntzaz itsasontziak atoian eramaten zituzten itsasadarraren ertzetik. Dora Salazar artistak sortu du zirga bati tiraka ari diren lau emakumez osatutako monumentu-multzoa. Bilboko Uribitarte pasealekuan kokatu dituzte piezak, emakumeen lana aitortu eta berdintasunerantz pausoak ematen jarraitzeko beharra aldarrikatzeko helburuarekin. Teresa Laespada Bizkaiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko […]

Read More… from ‘Zirgariak’ eskultura-multzoa jarri dute ikusgai Bilbon, emakumeen lana eta berdintasuna aldarrikatzeko

Bilboko Lautan Hiru antzerki-jaialdia maiatzaren 6an abiatuko da

Ohikoa den moduan, antzerkizaleek hiruna pieza ikusteko aukera izango dute ostegunero, lau astez iraungo duen jaialdian. Egitasmoaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, antzerkilariei plaza berriak eskainiz. Euskaltzaindiaren mendeurrenaren baitan abiatu zen proiektuak abiadura eta pisua hartu du, denboraren poderioz. Aurten, hirugarren edizioa beteko du Lautan Hiru antzerki jaialdiak, eta pandemiaren eraginez atzeratu bada ere, […]

Read More… from Bilboko Lautan Hiru antzerki-jaialdia maiatzaren 6an abiatuko da

Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak ‘Orain ala inoiz ez’ kantaren bideoklipa aurkeztu du

Taldeak Maitasunaren Bilduma kaleratu zuen iazko abenduan.    Arrano Pertxa rap abeslaria eta Lengu Iluna ekoizlea elkarrekin dabiltza 2017 urteaz geroztik euskarazko rap proiektu honetan. Taupaka elkarteak adierazi duenez, “letra erasokorrekin eta Europako hizkuntzarik zaharrenarekin, sekula entzun ez diren gaietan datza bikote honen originaltasuna”. Hori guztia Lengu Ilunak konposatutako musikarekin nahastuta, izan ere, G-Folk izenarekin […]

Read More… from Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak ‘Orain ala inoiz ez’ kantaren bideoklipa aurkeztu du

Joseba Sarrionandia Iurretara itzuli da lau hamarkadaren ostean

(Egilea: Jone Guenetxea. Elkarrizketa Anbotoren webgunetik hartu dugu Creative Commons lizentziari esker) Idazle iurretarra bere gertukoak eta etxekoak bisitatzera etorri da. 41 urteko erbestealdiaren ondoren, Joseba Sarrionandia Iurretara bueltatu da. Diskrezioz bueltatu gura zuen, hedabideetan eta halakoetan agertu barik. Baina albistea bolo-bolo zabaldu da eta ANBOTOgaz batu da. Sare sozialen eta mugikorren sasoian, ‘Sarri’ oharkabean […]

Read More… from Joseba Sarrionandia Iurretara itzuli da lau hamarkadaren ostean

Kaserna taldeak ‘Esna’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du

Gelditu Da Denbora izeneko diskoa plazaratu zuen talde bizkaitarrak joan den martxoaren 17an. Taldekideek azaldu dutenez, “rock eta hip-hopaz bustitako lana da, reggae, funk edo elektronika tantatxoekin zipriztinduta”. Kaserna taldeak Gelditu Da Denbora izeneko disko berria argitaratu zuen pasa den martxoaren 17an Taupaka Elkartearen eskutik. Bizkaitarren estudioko lehen lan luzea da, eta dagoeneko bigarren abestiaren […]

Read More… from Kaserna taldeak ‘Esna’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du

Elena Aitzkoa artistaren ‘Lendia Song’ obra Bilbon ikusgai

Lendia aintziraren inguruko proiektu performatibo eta kolaboratiboa da obra. Elena Aitzkoa (Apodaka, 1984) artistak Lendia song izeneko lana jarriko du ikusgai  apirilaren 22tik uztailaren 4ra bitartean, Bilboko Alondegian. Lendia aintziraren inguruko proiektu performatibo eta kolaboratiboa da obra eta sorkuntza garaikideari laguntzeko Babestu programaren barruan aurkeztuko du artistak. Kantuaren, ikus-entzunezkoaren eta dantzaren bidez, Aitzkoak ·agerian uzten […]

Read More… from Elena Aitzkoa artistaren ‘Lendia Song’ obra Bilbon ikusgai

Remigio Mendibururen hiru hamarkadako lana bildu du Bilboko Arte Ederren Museoak

Euskal eskultore honen izaeran sakontzen du erakusketak, ehun pieza (eskulturak eta paper gaineko lanak) ingururen bitartez. Mendiburu. Materia eta memoria izeneko bilduma irailaren 5era arte bisitatu ahal izango da Bilboko museoan. Remigio Mendiburu (Hondarribia, 1931-Bartzelona, 1990) XX. mendearen bigarren erdiko euskal eskultorerik nabarmenetako bat izan zen. Euskal artea berritu zuen sortzaileen artean dago, Eduardo Chillida, […]

Read More… from Remigio Mendibururen hiru hamarkadako lana bildu du Bilboko Arte Ederren Museoak

Gernikako Euskal Herria Museoak ‘Hemingway & Euskal Herria’ erakusketa zabaldu du

Idazle eta kazetari estatubatuarraren aparteko atzera begirakoa jasotzen du erakusketak. Ernest Hemingway Nobel saridunak ia 40 urtetan zehar Euskal Herriko kultura eta jendearekin izan zuen lotura erakusten duten objektuak, argazkiak, ikus-entzunezkoak, idatziak eta bitxikeriak biltzen dituen erakusketa paratu dute Gernikako Euskal Herria Museoan. Edorta Jimenez idazlea da erakusketako komisarioa eta Night Before Easter – Pazko […]

Read More… from Gernikako Euskal Herria Museoak ‘Hemingway & Euskal Herria’ erakusketa zabaldu du