Euskal artistek Fernando Velazquezek konposatutako euskarazko abestien bertsio sinfonikoak interpretatuko dituzte

Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Koral Elkarteak egitasmoan parte hartuko duten musikariak lagunduko dituzte Ura bere bidean osatuko duten hamalau kantuetan. Estilo eta belaunaldi ezberdinetako euskal artistek Fernando Velazquezek konposatutako euskarazko abesti nabarmenen bertsio sinfoniko argitaragabeak interpretatuko dituzte. Hala, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Koral Elkarteak egitasmoan parte hartuko duten musikariak lagunduko dituzte Ura bere bidean osatuko […]

Read More… from Euskal artistek Fernando Velazquezek konposatutako euskarazko abestien bertsio sinfonikoak interpretatuko dituzte

Ondo Bizi arte egonaldia aurkeztuko dute ostiralean, Karrantzan

Aurtengo egonaldia ekainaren 10etik 21era bitartean egingo da Karrantzan eta proposamenak aurkezteko maiatzaren 2ra arte egongo da epea zabalik. Mutur Beltz elkarteak iazko egonaldiari buruzko liburua ere aurkeztuko du ostiralean. Apirilaren 9an, ostirala, Europako Artilearen egunarekin batera, Mutur Beltz elkarteak Ondo Bizi Arte Egonaldia IV. Residencia artística del buen vivir, 2020 liburua aurkeztuko du Karrantzako […]

Read More… from Ondo Bizi arte egonaldia aurkeztuko dute ostiralean, Karrantzan

‘Poltsiko musika’ programaren XVI. edizioa ostiralean abiatuko da Bilbon

Maria Rivero & Tribu Bandak emango dio hasiera zikloari arratsaldeko 18:30ean. Bilboko Poltsiko musika programaren XVI. edizioa ostiralean hasiko da Bertendona institutuan. Orotara lau emanaldi izango dira, denak ostiraletan eta arratsaldeko 18:30ean. Maria Rivero & Tribu Bandak emango dio hasiera ekimenari. “Kantari eta konpositore bizkaitarrak bakarkako lehen albuma aurkeztuko du, bere alderdirik intimoena azalduz”, azaldu […]

Read More… from ‘Poltsiko musika’ programaren XVI. edizioa ostiralean abiatuko da Bilbon

Behatokiaren arabera, 2020ak agerian utzi du hizkuntza-eskubideei ematen zaien bigarren mailako balioa

2020an 1.229 intzidentzia jaso ditu erakundeak; 2019an baino %66,75 gehiago. Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak eta Garbiñe Petriati teknikariak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2020 txostenaren aurkezpena egin dute gaur, Bilboko Euskararen etxean. gaubekak azaldu duenez, “tamalez, hizkuntza-eskubideen urraketek protagonismo berezia izan zuten 2020an ere”. Zuzendariaren arabera, “2019ko txostena itxialdi betean aurkeztu genuen, eta aurtengo balantzea egoera samurragoan […]

Read More… from Behatokiaren arabera, 2020ak agerian utzi du hizkuntza-eskubideei ematen zaien bigarren mailako balioa

Bilboko Euskal Museoak Zamudioko kanpoko biltegi berria aurkeztuko du

Bildumako 50.000 pieza baino gehiago kanpoko biltegira eramaten ari dira, eta dagoeneko 25.000 objektu mugitu dira. Bilboko Euskal Museoak Zamudioko kanpoko biltegi berria aurkeztu du. Honetan bildumaren zatirik handiena kontserbazio-neurri zorrotzen arabera gordeko da. Euskal Museoak bederatzi biltegi izan ditu orain arte Unamuno plazan duen eraikinean. Gaur egun, bertan gordetako bildumako 50.000 pieza baino gehiago […]

Read More… from Bilboko Euskal Museoak Zamudioko kanpoko biltegi berria aurkeztuko du

4000 lagun baino gehiago bildu ditu Loraldia Festibalak

Euskal Herri osotik heldu diren 120 artista baino gehiago izan dira Loraldia Festibalean eta euskararen unibertsoa sortzeko konpromisoa plazaratu da. Bilboko Loraldia jaialdiaren zazpigarren edizioa amaitu da jada eta orain balantzea egiteko unea heldu zaio kultur elkarteari. Bizi dugun osasun egoerak baldintzatutako edizioa izan bada ere, balorazioa positiboa izan dela dio. Ondorio hau ateratzeko hamaika […]

Read More… from 4000 lagun baino gehiago bildu ditu Loraldia Festibalak

Durango 1936 Kultur Elkarteak hirugarren urtekaria aurkeztu du

Argitalpenean, besteak beste, Jon Irazabali elkarrizketa luzea eta 1978ko ekainaren 23an guardia zibilak tiroz hildako Jose Emilio Fernandez Perezen historia jaso dituzte. Urtekaria laster jarriko dute salgai ohiko puntuetan, 2 euroan. Bertsio digitala eskuragarri dago jada. Durango 1936 Kultur Elkarteak hirugarren urtekaria aurkeztu du gaur, goizean, Bizkaiko herri horretako Arte eta Historia museoan. Elkarteak berak […]

Read More… from Durango 1936 Kultur Elkarteak hirugarren urtekaria aurkeztu du

Musikari eta kantariak ikastetxeetara hurbilduko dituen programa aurkeztu dute

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleei zuzenduriko ekimenak kultura transmisioa du helburu: gazteen artean euskal kantagintza ezagutaraztea. Gotzon Barandiaran ekimenaren koordinatzaileak, Mikel Inuntziaga Inun kantariak eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak Musikariak Ikastetxeetan programa aurkeztu dute gaur, Bilbon. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako DBH-ko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduriko programa honen bidez, musikariek saioak eskainiko […]

Read More… from Musikari eta kantariak ikastetxeetara hurbilduko dituen programa aurkeztu dute

‘Amorebieta-Etxanoko baserriak’ liburua aurkeztu dute, herriko baserrien argazkiekin

Argitalpena 507 irudiz osatutako banku zabala da eta lau eremu geografikotan banatu da: Zornotza (199), Etxano (67), Boroa (88) eta Euba (153). Zornotza Kultur Elkarte Artistikoak herriko 507 baserriren argazkiekin osatutako Amorebieta-Etxanoko baserriak liburua argitaratu du, Udalaren laguntzarekin. Azaldu dutenez, “lan hau osatzen duen argazki bakoitzak herriaren landa-arloari buruzko oroitzapenak berreskuratzeko aukera ematen du, biak, […]

Read More… from ‘Amorebieta-Etxanoko baserriak’ liburua aurkeztu dute, herriko baserrien argazkiekin

[BIDEOA] Euskal balioen inguruan hausnartzeko liburua aurkeztu du Ana Urkizak

Idazleak hamasei aditu elkarrizketatu ditu Garen hori liburua osatzeko. Ana Urkiza (Ondarroa, 1969) idazleak Garen hori (Elkar) izeneko elkarrizketa-liburua aurkeztu du gaur, Donostian. Euskal balioen inguruan hausnartzeko lana da eta hainbat kulturgile eta komunikazio-aditu elkarrizketatuz osatu du: “Zein dira euskal balioak, halakorik baldin badago? Zerk egiten gaitu Gu, eta nola uztartzen da izate kolektibo hori […]

Read More… from [BIDEOA] Euskal balioen inguruan hausnartzeko liburua aurkeztu du Ana Urkizak