Komisario Berriak 2021 deialdian parte hartzeko epea zabalik da

Komisariotzaren praktika garatzea eta profesional berriak sortzen eta finkatzen laguntzea da ekimenaren helburua. Apirilaren 15era arte egongo da izena emateko epea zabalik. Donostiako Tabakalerak, Bilboko Alondegiak, Artium Museoak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailak elkarrekin antolatzen duten Komisario Berriak 2021 proiektua aurkeztu dute. Komisariotzaren praktika garatzea eta profesional berriak sortzen eta finkatzen laguntzea da ekimenaren helburua. […]

Read More… from Komisario Berriak 2021 deialdian parte hartzeko epea zabalik da

‘Kala Kalata!’, aurtengo Ibilaldiaren kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte

Xabier Paya bertsolariak egin du abestiaren letra eta Xabi Aburruzagak konposatu du musika. Aiora Renteria, Maitane Salvador, Iholdi Beristain, Itziar Ituño eta Ander Deuna eta Betiko ikastoletako ikasleak dira kantari ahotsa jarri diotenak. Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastolek euskararen aldeko ekimenaren ‘Kala Kalata!’ kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte. “Ibilaldia planteatzeko orduan nahiko argi […]

Read More… from ‘Kala Kalata!’, aurtengo Ibilaldiaren kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte

Zinegoak jaialdiak oso positibotzat jo du aurtengo edizioa

Nicol Ruiz Benavidesek zuzendutako La nave del olvido film txiletarrak irabazi du Zinegoak Sari Nagusia. Bilboko Zinegoak jaialdiak ezagutzera eman du aurtengo edizioko palmaresa. Nicol Ruiz Benavidesek zuzendutako La nave del olvido film txiletarrak irabazi du Zinegoak Sari Nagusia. Pau Guillen jaialdiaren zuzendariak azpimarratu duenez, aurten palmaresa oso banatuta egon da: “Nabarmentzekoa da sari gehienetan […]

Read More… from Zinegoak jaialdiak oso positibotzat jo du aurtengo edizioa

Musika, zirkua, antzerkia eta bertsoa biltzen dituen egitaraua prestatu dute Ondarroan Aste Santurako

Apirilaren 1, 2 eta 3rako hiru ekintza antolatu dituzte: Erik eta Win bertso-antzerki saio umoretsua, Moonshine Wagon taldearen heavy-bluegrass kontzertua eta Sarini Zirkoren umeentzako Txoriak-Txori ikuskizuna. Iazko Aste Santua oso berezia izan zela dio Ondarroako Udalak, eta, horregatik, Aste Santua Etxetik programazioa prestatu zuen. “Aurtengoa ere ohikoa izango ez den arren, gutxienez kultura jarduerak bertatik […]

Read More… from Musika, zirkua, antzerkia eta bertsoa biltzen dituen egitaraua prestatu dute Ondarroan Aste Santurako

Kaserna taldeak ‘Irailak 11’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du

Gelditu Da Denbora izeneko diskoa plazaratuko du talde bizkaitarrak datorren martxoaren 17an. Taldekideek azaldu dutenez, “rock eta hip-hopaz bustitako lana da, reggae, funk edo elektronika tantatxoekin zipriztinduta”. Kaserna taldeak Gelditu Da Denbora izeneko disko berria argitaratuko du datorren martxoaren 17an Taupaka Elkartearen eskutik. Bizkaitarren estudioko lehen lan luzea izango da, eta dagoeneko entzungai dago albuma […]

Read More… from Kaserna taldeak ‘Irailak 11’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du

Gutun Zuria jaialdia martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da, Bilbon

Jaialdiak euskal sorkuntza garaikidearen presentzia garrantzitsua izango du aurten ere. Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren 14. edizioa martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da Alondegian. Hemen. Non guztiak biltzen dituen lekua da aurtengo leloa, Koldo Izagirreren Hemendik idazten dugu poemaren bertso batean oinarritua. 2021-2020 izango da aurtengo Gutun Zuria eta antolatzaileek aurreratu dutenez, lau formatutan […]

Read More… from Gutun Zuria jaialdia martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da, Bilbon

‘Bozak. Emakume sortzaileak eta eszena’ emanaldi digitala eskainiko du Bilboko Loraldiak

Martxoaren 20an euskal eszenaren unibertsoan biztutako bi ahots berri izango dira Bilboko Guggenheim Museoan: Olatz Salvador eta Idoia Asurmendi, besteak beste. Maddalen Arzallusek gidatuko du solasaldia. Bozak. Emakume sortzaileak eta eszena izeneko proposamen artistikoa eskainiko du Loraldia Festibalaren zazpigarren edizioak. Martxoaren 20an izango da emanaldia, Bilboko Guggenheim Museoan eta euskal eszenaren unibertsoan biztutako bi emakume izango […]

Read More… from ‘Bozak. Emakume sortzaileak eta eszena’ emanaldi digitala eskainiko du Bilboko Loraldiak

Eulalia Abaitua argazkilari aitzindariaren erakusketa Bilbon ikusgai

Erakusketak XX. mendearen hasieran Abaituak Bizkaiko hainbat emakumeri ateratako 34 argazki biltzen ditu. Argazki horiek Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan ikusgai egongo dira apirilaren 23ra arte, Bilbon. Bizkaiko Batzar Nagusiek Eulalia Abaituaren emakumeak izeneko erakusketa paratu dute Bilbon duten erakusketa aretoan. Bertan, XX. mendearen hasieran Eulalia Abaitua argazkilari aitzindariak Bizkaiko landa eta hiri ingurunetan egindako […]

Read More… from Eulalia Abaitua argazkilari aitzindariaren erakusketa Bilbon ikusgai

Joseba Sarrionandia eta Fernando Pessoa gogoan Loraldia Festibalean

Mikel Antzak jarriko dio ahotsa ikuskizunari. Sarrionandiak euskaratutako Pessoaren O Marinheiro, koadro bakarreko drama estatikoa aitzakiatzat hartuz, bi idazle horien (eta hirugarren baten) arteko harremanaren ikuspegi berri eta ustekabekoa eskainiko dute. Loraldia Kultur Elkarteak Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia izeneko emanaldia aurkeztu du. Ikuskizuna martxoaren 20an izango da Bilboko Alondegian eta Joseba Sarrionandia eta Fernando Pessoa […]

Read More… from Joseba Sarrionandia eta Fernando Pessoa gogoan Loraldia Festibalean

Haatik Dantza Konpainiak bertsoari mugimendua emango dio ‘Errimak bi oinetan’ ikuskizunarekin

Martxoaren 17an eskainiko dute emanaldia Bilboko Alondegian. Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi eta Odei Barroso bertsolarien errimekin, besteak beste, dantzatuko dute. Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da Errimak bi oinetan ikuskizunaren berezitasuna, horrekin batera, bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez, gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratu nahi dituzte taula gainean. Bilboko […]

Read More… from Haatik Dantza Konpainiak bertsoari mugimendua emango dio ‘Errimak bi oinetan’ ikuskizunarekin