“Hasierako aurreikuspen guztiak bete eta gainditu ditugu”

Landako Guneko biltegian lanean jarraituko dute hurrengo egunetan jasotako eskari kopuruari aurre egiteko. 7.800 erosketa egin dira eta 50.000 kulturzalek egitarauaz gozatu dute. Milaka kulturzaleren babesari esker, Durangoko Azokako taupada ez da eten edizio honetan. Gerediaga elkarteko Nerea Mujika eta Arantza Atutxa pozik eta eskertuta agertu dira aurtengo Durangoko Azokako balorazio-prentsaurrekoan: “Hasierako aurreikuspen guztiak bete […]

Read More… from “Hasierako aurreikuspen guztiak bete eta gainditu ditugu”

Durangoko Azoka azken egunera helduko da bihar

Bihar, goizeko 12:00etan Taupadaz taupaDA ekitaldi berezia izango da Landako Gunean. Durangoko Azokaren leloa jarraituz, Antton Telleriak, Amancay Gaztañagak, Miren Amurizak eta Mursegok euren taupada plazaratuko dute. Azken txanpara heltzen ari da Durangoko Azoka. Bihar izango da 55. edizioaren azken eguna, eta antolatzaileen arabera, “sentsazio baikorra bizi da online dendaren biltegian”. Gaur ere eskaera kopuruak […]

Read More… from Durangoko Azoka azken egunera helduko da bihar

Liher taldea, Uxue Alberdi edota Bernardo Atxaga biharko Durangoko Azokako egitarauan

Bihar ibilbide luzeko sortzaileak eta artista hasiberriak ere egongo dira Landakon zein Plateruenan. Besteak beste, Zetak, Uxue Alberdi, Bernardo Atxaga, irakurketa dramatizatuak, Trikidantz, ipuinen aurkezpenak… Azokako hirugarren eguna igarotzear da eta gaur ere erritmo bizia egon da Landako Guneko online dendako biltegian. 24 orduz lanean egon dira biltegiko langileak lana aurreratzeko eta paketeak sortzaileengana eramateko. […]

Read More… from Liher taldea, Uxue Alberdi edota Bernardo Atxaga biharko Durangoko Azokako egitarauan

Umeen begiradatik sortutako ‘Bañolet’ telesailak irabazi du Durangoko Azokako hirugarren sormen beka

Lau kapitulu izango dituen telesail honetan Nafarroa Behereko hainbat familiak parte hartuko dute. Umorea, absurdoa eta poesia izango dute oinarri. Bañolet izeneko telesailak irabazi du Durangoko Azokako hirugarren sormen beka. Maia Iribarnek (Lasa, 1995) eta Paxkal Irigoyenek (Ainhize-Monjolose, 1988) lau kapitulu izango dituen telesaila sortuko dute, Nafarroa Behereko hainbat familiaren parte-hartzearekin. Euskarazko telesail horren osagai […]

Read More… from Umeen begiradatik sortutako ‘Bañolet’ telesailak irabazi du Durangoko Azokako hirugarren sormen beka

[BIDEOA] Landako gunean erritmo bizian ari dira eskari guztiak jaso eta banatzen

Azokako hirugarren egunean Gatibu, Mikel Urdangarin eta Rafa Rueda egongo dira Plateruenako eszenatokian, besteak beste. Landakon, bere aldetik, ipuin kontalariak, literatur solasaldiak eta mahainguruak egongo dira. Durangoko Azokako bigarren eguna izan da gaurkoa eta erritmo bizia izan da Landako Guneko biltegian egun osoan zehar. Goizetik hasita mugimendu handia egon da online dendako biltegian, eta liburu, […]

Read More… from [BIDEOA] Landako gunean erritmo bizian ari dira eskari guztiak jaso eta banatzen

Durangoko Azokako online dendaren biltegia prest

Ikasle Goizak emango dio hasiera 55. edizioari. Inaugurazio ekitaldia 18:00etan izango da Landako Gunean, eta ostean Kai Nakairen lehenengo kontzertua hasiko da, Plateruenan. Aurten Durangoko Azokan erakusmahairik egongo ez den arren, Landako Gunea ez da hutsik egongo. Azken egunetan etengabea izan da sortzaile, argitaletxe eta diskoetxeen joan-etorria Landakon, bertan sortu baita online dendaren biltegia. Guztira, […]

Read More… from Durangoko Azokako online dendaren biltegia prest

[BIDEOA] Joseba Sarrionandiak ‘Gauzak direna balira’ gaukaria aurkeztu du Habanatik

Habanako Gaukaria trilogia ixtera dator lan berria. Bideo baten bidez azaldu du idazleak liburuaren nondik norakoak. Liburu mordoa idatzi dituen arren, Joseba Sarrionandiak (Iurreta, 1958) hauxe du berak idatzitako lan baten aurreneko aurkezpena kamera baten aurrean. “Lekuz kanpo sentitzen naiz, ze ni idazlea naiz eta liburuak egiten ditut eta ez zait ikus-entzunezkoa gustatzen, eta sentitzen […]

Read More… from [BIDEOA] Joseba Sarrionandiak ‘Gauzak direna balira’ gaukaria aurkeztu du Habanatik

Kukai Sarrionandiaren unibertso poetikoan murgilduko da berriro ere ‘Hnuy illa’ ikuskizunarekin

Mireia Gabilondok zuzendutako ikuskizuna Arriaga Antzokian izango da bihar, abenduak 3, arratsaldeko 19:00etan. Kukai Dantza Bilboko Arriaga Antzokiko agertokira itzuliko da bihar, abenduak 3, Hnuy illa ikuskizun berrituarekin. 2008an taularatu zuten aurrenekoz ikuskizuna eta, besteak beste, MAX Saria irabazi zuen 2009an, konpainiari bultzada handia emanez. Joseba Sarrionandiaren poesia da ikuskizun honen oinarria. 1995ean, Iurretako idazleak […]

Read More… from Kukai Sarrionandiaren unibertso poetikoan murgilduko da berriro ere ‘Hnuy illa’ ikuskizunarekin

Galdakao euskal kulturaren plaza bilakatuko da abenduaren 14tik 20ra

Egitasmoaren helburu nagusiak dira, besteak beste, Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak Sormene plazara gonbidatzea, herrialde guztietako euskaldunak euskarazko kulturara erakartzea, kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea eta euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea. Abenduaren 14tik 20ra bitartean, Galdakaok Durangori lekukoa hartu eta Euskal Herriko hainbat sortzaileren plaza bilakatuko da, Sormene proiektuaren bidez. Geuria Hego Uribe […]

Read More… from Galdakao euskal kulturaren plaza bilakatuko da abenduaren 14tik 20ra

Iratxe Fresnedak migratzaileei buruzko dokumentala bultzatzeko ‘crowdfunding’ kanpaina abiatu du

Tetuán izeneko filmak lau pertsonairen istorioak kontatuko ditu. Dantza, argazkigintza, mugimendua eta bizitza bera gai nagusiak izango dira. Iratxe Fresnedak (Arrigorriaga, 1974) 2021eko udaberrian, Tetuán izeneko pelikula filmatzen hasiko dela iragarri du. Zinemagilearen hirugarren dokumental luzea izango da eta Irrintziaren Oihartzunak eta Lurralde Hotzak lanekin abiatutako erregistro eta oroimenaren inguruko filmen trilogia osatuko du. Tetuán […]

Read More… from Iratxe Fresnedak migratzaileei buruzko dokumentala bultzatzeko ‘crowdfunding’ kanpaina abiatu du