Bueltan da Elorrioko ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa

Azaroaren 6an, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Elorrioko Arriola antzokian, eta 24 orduren buruan, parte hartzaileek sortutako film laburrak antzokian bertan aurkeztu beharko dituzte. Multimedia eta ikus-entzunezkoak gustuko dutenei beste aukera bat emateko asmoz, 24 Ordu Digitalean izeneko formula berria jarri zuen abian Elorrioko Arriola antzokiak duela urte batzuk. Lehiaketa honetan lanak 24 orduren […]

Read More… from Bueltan da Elorrioko ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa

Musikari eta programatzaileen arteko topagunea ere izango da Durangoko Azoka

Bigarren urtez jarraian, Gerediaga elkarteak eta Musika Bulegoak DA PRO! ekimena antolatuko dute, musikari eta programatzaileak harremanetan ipintzeko helburuarekin. Edizio berezia izango du aurten Durangoko Azokak. Abenduaren 4tik 8ra denda birtuala izango du lehen aldiz, eta zuzeneko egitaraua izango du, Landako Gunean eta Plateruena Kafe Antzokian. Berritasunez jositako edizioa izango da, beraz. Aurten Azokako guneak […]

Read More… from Musikari eta programatzaileen arteko topagunea ere izango da Durangoko Azoka

Durangoko Azokak 55. edizioaren spota aurkeztu du

Bihotz baten taupadak ematen dio hasiera iragarkiari. Azokako aurtengo kartelaren izaera jarraituz, spotean paisaia grisa ageri da, isiltasunean. Dantzari batek, ostera, bere mugimenduekin kolorea emango dio zuri-beltzari, musika hasiko da eta bihotza hamaika koloretan. Hilabete eta erdi baino gutxiago falta da Durangoko Azoka heltzeko, eta gaur kulturaren plazak edizio honetako spota aurkeztu du. TaupaDA! da […]

Read More… from Durangoko Azokak 55. edizioaren spota aurkeztu du

Literaturaz eta oro har kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan

Aurtengo egitarauan literatura, sormena, dantza, bertsolaritza, musika eta zinema uztartuko dira. Emanaldi guztietarako sarrerak edo gonbidapenak beharko dira, aforoa kontrolatu ahal izateko. 2020ko Literatur Amuak jaialdia aurkeztu du Ondarroako Udalak. Euskara Batzordeak argi izan du urteetan egutegian finkatzen doan jaialdiak aurten ere bere lekua izan behar zuela, nahiz eta Covid-19ak eragindako egoerak asko baldintzatu duen […]

Read More… from Literaturaz eta oro har kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan

Bilboko Euskal Museoak ‘Arzak bere saltsan’ izeneko erakusketa aurkeztu du

2021eko urtarrilaren 31ra arte bisitatu ahal izango da. Luisa Lopez Telleriaren komisariotzapean, Arzak bere saltsan izeneko erakusketak Juan Mari Arzak (Donostia, 1942) sukaladariaren ibilbidea aztertuko du hainbat mahairen bidez, zeinak bere ibilbide pertsonal zein profesionalaren parte izan baitira, “Alto Vinagres jatetxeko mahaiez ari gara; 1897an ireki zen jatetxe hori”. Euskal Sukaldaritza Berria deritzon mugimenduaren funtsezko […]

Read More… from Bilboko Euskal Museoak ‘Arzak bere saltsan’ izeneko erakusketa aurkeztu du

Durangaldeko sortzaileek eskaintza berezia izango dute Azokako denda birtualean

Durangaldeko sortzaileek online dendan lortzen duten diru-sarreren ehuneko ehuna jasoko dute. Osasun-krisiak baldintzatuta, aldaketa ugari izango ditu Durangoko Azokako 55. edizioak. Besteak beste, modu zuzenean eragingo dio salmenta guneari: aurten salerosketa online egin beharko da, eta, beraz, ez da erakusmahairik egongo Landako Gunean. Hauen ordez, webgune honetan denda birtuala sortuko da, eta abenduaren 4tik 8ra […]

Read More… from Durangaldeko sortzaileek eskaintza berezia izango dute Azokako denda birtualean

‘Kopla barik’ bertso zirkuitua urriaren 24an abiatuko da

Formatu desberdineko lau saio antolatu dituzte udazkena ere bertsoz josteko. Bertsozale elkartearen esanetan, “ez dago aitzakiarik, kopla barik. Kulturaz gozatzeko momentu guztiak direlako onak”. Horregatik Kopla barik bertso zirkuitua antolatzea erabaki dute, formatu desberdineko lau saioz osatutako zikloa izango da. Bertso saio musikatua, bertso trama, sariketa eta jaialdia izango dira zikloa osatuko duten saioak, bertsozale […]

Read More… from ‘Kopla barik’ bertso zirkuitua urriaren 24an abiatuko da

[BIDEOA] Eñaut Elorrieta, Zea Mays eta Izaki Gardenak aurtengo Udagoieneko Ostera zirkuituan

Muskizko El Pobal burdinolan, Balmasedako La Encartada fabrika museoan eta Bermeoko Arrantzale museoan grabatu dira kontzertuak. Euskaltzaleen Topaguneak Udagoieneko Ostera zirkuituaren 21. edizioa aurkeztu du, gaur. “Urte berezi honetan ere Udagoieneko Osteraz gozatzeko aukera izango duzue. Azaroan zehar Bizkaiko hiru museoetan grabatutako hiru kontzertu akustiko jarriko ditugu zuon eskura”, adierazi dute. Maria Rivero Euskaltzaleen Topaguneko […]

Read More… from [BIDEOA] Eñaut Elorrieta, Zea Mays eta Izaki Gardenak aurtengo Udagoieneko Ostera zirkuituan

Euskal musika ardatz hartuta, bost film proiektatuko dira Zinemaz Blai zikloan

Edizio honi hasiera emateko, Zirzira Ahots Taldea dokumentala proiektatuko da (Ius Perez, 2020) azaroaren 5ean. Bilboko Euskal Museoak, seigarren urtez jarraian, Zinemaz Blai film laburren zikloa antolatu du. Hasiera batean, maiatzean egin behar zen, baina Covid-19aren pandemiaren eraginez, bertan behera geratu zen. Orain, Bizkaiko museoak berriro heldu dio film laburren zikloari, betiere, gaur egun indarrean […]

Read More… from Euskal musika ardatz hartuta, bost film proiektatuko dira Zinemaz Blai zikloan

[BIDEOA] Iñaki Irasizabal idazleak ‘Arrakastaren aparrak’ izeneko nobela beltza aurkeztu du

Idazle bizkaitarrak harreman familiarrak eta kazetaritzaren argi ilunak landu ditu batez ere, liburu berri honetan. Iaz, lehen ipuin bilduma Zorioneko familia izenpean ondu ondoren, nobela beltzera bueltatu da Iñaki Irasizabal idazlea. Arrakastaren aparrak jarri dio izena Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu duen lan berriari, eta eleberri “arina” idatzi duela adierazi du. Bertan, “gauza asko” gertatzen direla […]

Read More… from [BIDEOA] Iñaki Irasizabal idazleak ‘Arrakastaren aparrak’ izeneko nobela beltza aurkeztu du