Jaien ordez, online bidezko egitaraua prestatu dute Zornotzan

Markeliñe antzerki taldeak Psike ikuskizuna online estreinatuko du uztailaren 15ean Euskal Herriko hainbat herritako jaiak bertan behera gelditu dira aurten, COVID-19aren ondorioz, tartean Zornotzakoak. Bertako Udalak zuhurtziari lehentasuna eman nahi izan dio, eta kutsatzeak ekar ditzakeen fokuak sortzeko arrisku oro ekidin nahi izan du. Horregatik, alternatibak bilatzen hasita, online bidezko programa bat prestatu du jaiei […]

Read More… from Jaien ordez, online bidezko egitaraua prestatu dute Zornotzan

Bizkaidatz Literatura Sarian parte hartzeko deialdia zabalik

Kontakizunek gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera izan beharko dute eta uztailaren 7tik irailaren 17ra bitartean aurkeztu beharko dira, eskuz zein posta elektroniko bidez. Bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko asmoz jaio zen Bizkaidatz Literatura Sarian duela hamabi urte. Hala, lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek bi idazlek proposaturiko bi istorioren hasierei jarraikortasuna eman beharko […]

Read More… from Bizkaidatz Literatura Sarian parte hartzeko deialdia zabalik

[Bideoa] Eva Perez-Ponsek ‘Zaharkitze programatua’ poesia liburua aurkeztu du

Perspektiba feminista batetik heldu dio liburuari Lemoako idazleak. Perez-Ponsek Blas de Otero-Bilbo Uria nazioarteko poesia saria irabazi zuen iaz lan honekin. Zaurgarritasuna da Zaharkitze programatua liburuko poemak zipriztintzen dituen gaia, izan ere, gorputzak presentzia handia du Eva Perez-Ponsek (Lemoa, 1996) idatzitako liburuan. Hala, egileak garai hauetan prekarizazio egoerak geroz eta bortitzagoak direla mahaigaineratu nahi izan […]

Read More… from [Bideoa] Eva Perez-Ponsek ‘Zaharkitze programatua’ poesia liburua aurkeztu du

Miren Agur Meaberen ‘Itsasoaren atea’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Epaimahaiak kontakizunaren hari guztiak “bikain josteko abilezia” azpimarratu du, eta “hizkuntza jori, dotore eta adierazkorra”. Miren Agur Meabek idatzitako Itsasoaren atea nobelak irabazi du 2020ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. Lekeitioko idazleak 3.000 euroko saria jasoko du eta liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko […]

Read More… from Miren Agur Meaberen ‘Itsasoaren atea’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Iluntasunetik argitasunera doan bidaia Miren Agur Meabe eta Ane Pikazaren eskutik

Lekeitioko idazleak eta Bilboko ilustratzaileak Begiak zerumugan izeneko poesia liburu ilustratua aurkeztu dute. “Paisaiak sentimendu bihurtzen dituen liburua” da Antxiñe Mendizabal Elkar argitaletxeko editorearentzat, gaur, Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazleak eta Ane Pikaza (Bilbo, 1984) ilustratzaileak aurkeztu dutena. Begiak zerumugan jarrita, haize-arrosa batek gidaturiko bidaia proposatzen digute Meabek eta Pikazak, “jolas batean bezala, poemetako […]

Read More… from Iluntasunetik argitasunera doan bidaia Miren Agur Meabe eta Ane Pikazaren eskutik

Normaltasun berrira egokitutako Durangoko Azoka

55. edizioa abenduaren 5etik 8ra izango da eta online bertsioa ere izango du. Gerediaga Elkarteak 55. Durangoko Azoka abenduan antolatzeko asmoa erakutsi du. Ziurgabetasunez betetako egoeran egon arren, Azoka “normaltasun berrira” egokitu eta antolatzeko erabakia hartu du elkarteak. Nerea Mujika presidenteak eta Arantza Atutxa kudeatzaileak eman dute erabakiaren berri. Mujikak kulturak itxialdian izan duen paper […]

Read More… from Normaltasun berrira egokitutako Durangoko Azoka

Bilboko Arte Ederren Museoa herriz herri

Artearen Ibilbidea ekimenaren helburu nagusiak Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduma bere aretoetatik haratago zabaltzen laguntzea eta herritarrak artera gerturatzea dira. Erakusketa ibiltari hau Bilboko Areatzan hasiko da, eta, geroago, Bizkaiko kostaldean zehar bidaiatuko du uda honetan. Azken hilabeteetan itxialdian egon ondoren, pixkanaka, gizartea dagokion espazio publikoa berreskuratzen ari da. Kulturak eta arteak herritarrei laguntzeko lan […]

Read More… from Bilboko Arte Ederren Museoa herriz herri

Hi(ZKI)bridoak zikloa udazkenean egingo dute Bilbon

Anarik eta Txakur Gorria Sormen Kolektiboak parte hartuko dute, besteak beste, Euskararen Etxeak antolatu duen zikloan. Euskararen Etxeak Hi(ZKI)bridoak izeneko zikloa abiatu zuen iragan otsailean, bere Bilboko egoitzan, baina COVID-19k eragindako pandemiaren ondorioz, ekitaldi bakarra burutu ahal izan zen, Buztinezko etorkizuna izenekoa, otsailaren 27an. Zikloan bildutako beste lau ekitaldiak, berriz, bertan behera gelditu ziren. Hori […]

Read More… from Hi(ZKI)bridoak zikloa udazkenean egingo dute Bilbon

Zornotzako Haizetara musika jaialdia online izango da

Proposamenen artean nabarmentzekoa da jaialdiaren 14 urteko ibilbideari buruzko dokumentala, ekainaren 19an 20:15ean estreinatuko dute. Beste formatu batean bada ere, zornotzarrek Haizetara jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute aurten ere online programazio batekin. Nazioarteko Jaialdiak bere ibilbidean geldiune bat egingo du eta atzera begira jarriko da azken 14 urteek eman dutena berrikusteko, ondoren aurrera egingo du […]

Read More… from Zornotzako Haizetara musika jaialdia online izango da

Botaba egitasmoak euskal esamoldeen unibertsoa osatzeko erronka aurkeztu du

Eraberrituta dator Botaba egitasmoaren hirugarren edizioa. Bueltan da beste behin Botaba egitasmoa, aurreko hiru edizioetako helburu berarekin, baina guztiz eraberriturik. Esamoldeak gazteen artean zabaltzeko bideo-lehiaketa gisa jaio zen Botaba erronka orain dela hiru urte Instagramen. “Bideo laburretan esamoldeen erabilera irudikatzeko eskatzen zen, eta zein baino zein lan original eta zelebreagoak jaso genituen parte hartzaileen aldetik”, […]

Read More… from Botaba egitasmoak euskal esamoldeen unibertsoa osatzeko erronka aurkeztu du