Bizkaiko museoetako harribitxiak Bilboko Uribitarteko pasealekuan ikusgai

Erakusketa uztailaren 8ra arte bisitatu ahal izango da. Bizkaiko Foru Aldundiak bertako museoak ezagutzeko erakusketa antolatu du Bizkaiko museoekin batera. “Erakusketa hau herritarrentzat gonbidapen bat da museoen aniztasuna ezagutu dezaten eta bisitatzera animatu daitezen”. Erakusketa Bilboko Uribitarteko pasealekuan egongo da ikusgai uztailaren 8ra arte. Bilboko erakusketa honetarako hainbat panel handi prestatu dituzte, museo bakoitzak aukeratutako […]

Read More… from Bizkaiko museoetako harribitxiak Bilboko Uribitarteko pasealekuan ikusgai

[Bideoa] Oihane Amantegik ‘Ibaiertzeko ipuina’ bere lehenengo eleberria kaleratu du

Heriotza zortzi urteko haur baten begietatik kontatu du idazleak. Amerikako Estatu Batuetako hegoaldean, Ochlockonee ibaiertzean, kokatu du Oihane Amantegi (Zornotza, 1985) idazle eta antropologoak Ibaiertzeko ipuina (Elkar) bere estreineko eleberria, “zehazten ez den garai ia mitiko batean”. Bertan eztia biltzen duten nekazari zuri pobreak eta ibaian bainatzen diren andre beltz mardulak bizi dira, eta horien […]

Read More… from [Bideoa] Oihane Amantegik ‘Ibaiertzeko ipuina’ bere lehenengo eleberria kaleratu du

[Bideoa] Kartzelako soinu bandak

Karlos Gorrindok ‘Funanbulistaren beldurra’ eleberria aurkeztu du. Joseba Sarrionandiak egin dio hitzaurrea liburuari. Karlos Gorrindo (Gernika, 1958) idazleak kartzelan bizitakoak jaso ditu, gaur aurkeztu duen Funanbulistaren beldurra izeneko liburuan. 1980an ETAko kide izateagatik espetxean sartu zuten eta bertan 16 urte eman zituen. Inazio Mujika Erein argitaletxeko editorearen arabera, “oso gutxitan eman da espetxean bizitzen denaren […]

Read More… from [Bideoa] Kartzelako soinu bandak

‘Women Make Film’ dokumental saila berriz ere martxan BilboArten

Dokumentala ikusteko edukiera mugatua izango da, proiekzioaren egunean indarrean dagoen araudiaren arabera. Erreserba telefonoz bakarrik egin ahal izango da. Gaurtik, ekainak 1, uztailaren 13ra bitartean, Women make film zinemagileei buruzko dokumental saila egongo da ikusgai Art House Zinema aretoan, BilboArten. Hala, zazpi astez jarraian, emakumeek egindako hamalau zinema ordu proiektatuko dituzte, astelehenero, arratsaldeko 19:00etan. Hamahiru […]

Read More… from ‘Women Make Film’ dokumental saila berriz ere martxan BilboArten

Bizkaiko museoak ekainaren lehenengo hamabostaldian irekiko dituzte

Bilboko Guggenheimek, Arte Ederren museoak, Hontza museoak, Antzasti Euskaldunon Etxeak, Bizkaia Zubiak, Gernikako Bakearen Museoak, Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoak eta Agurtza Arrantza teknikaren Interpretazio zentroak gaur ireki dituzte ateak. Bizkaiko museoak ekainaren lehenengo hamabostaldian irekiko direla iragarri du Aldundiak, hori bai, osasun arloko segurtasun-neurri zorrotzekin. “Zentro horiek ezaugarri bereziak dituzte, eta asko espazio berezietan daude; […]

Read More… from Bizkaiko museoak ekainaren lehenengo hamabostaldian irekiko dituzte

Lekeitioko Euskal Zine Bilera online izango da aurten

43. edizioa edozein pantailatik jarraitzeko aukera izango dute zaleek eta Lekeitiora gerturatu ezin duen jendeari ate berriak irekiko dizkiete. Euskal Herrian eta euskaraz egiten den Lekeitioko Euskal Zine Bilerak bere 43. edizioa ospatuko du aurten. Hilabeteotan bizi dugun osasun alarma egoera honek etorkizunera begirako zalantzak azaleratzen ditu eta jaialdiaren antolakuntzatik bide berriak bilatzen ari dira. […]

Read More… from Lekeitioko Euskal Zine Bilera online izango da aurten

[Bideoa] ‘Gezurren habia’ gazteentzako eleberria aurkeztu du Jabi Elortza idazleak

Orain arte idatzitako liburuekin, nerabeen artean irakurzaletasuna bultzatu nahi du Bilboko idazleak. Gezurren habia (Elkar) dugu Jabi Elortza (Bilbo, 1973) idazleak, gaur goizean, bideokonferentzia bidez aurkeztu duen gazteentzako eleberria. Idazlea izateaz gain, Elortza irakaslea ere bada, ondo ezagutzen ditu nerabeak eta asko edaten du ikasleek kontatzen diotenetik. Horrela ondu zituen Kinito egunak (2017) eta Sara […]

Read More… from [Bideoa] ‘Gezurren habia’ gazteentzako eleberria aurkeztu du Jabi Elortza idazleak

Bilboko Alondegiak bere lehen hamarkada ‘X urte, X zirriborro’ proiektuarekin ospatuko du

Urteurrena irailean ospatuko da, baina zentroak oroitzapenezko proiektu hau abian jarri nahi izan du bere ohiko programazioko artisten eta konplizeen eskutik. 2010eko maiatzaren 18an ireki ziren Bilboko Alondegiako ateak. Garai hartan, aisia- eta kultura-zentro berria zerbitzu publikotik kulturara iristeko asmoarekin zabaldu zen. Efemeridea ospatzeko, proiektu bat jarri da abian, eta bertan Bilboko hamar artista aritu […]

Read More… from Bilboko Alondegiak bere lehen hamarkada ‘X urte, X zirriborro’ proiektuarekin ospatuko du

‘Karanbola hirukoitza: emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan’ saiakera osorik sarean

Liburuak euskal emakume antzerkigileek antzerki sorkuntzan duten egoeraren azterketa egiten du. EHAZEren iritziz, “gogoetarako, eztabaidarako eta kontzientzia hartzeko tresna paregabea izan daiteke”. Durangoko Azokan aurkeztu zuen Eneritz Artetxek Karanbola Hirukoitza: emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan saiakera. Gernikako antzerkigileak Eusko Jaurlaritzaren enkarguz idatzi zuen liburua, “kulturako hainbat alorretan mugitzen ginen hainbat pertsonak ikerketa ezberdinak aurrera eramateko […]

Read More… from ‘Karanbola hirukoitza: emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan’ saiakera osorik sarean

Bizkaiko museoetako hainbat piezarekin erakusketa birtuala osatu dute

Hogeita hamar artelan baino gehiago egongo dira herritarren eskura maiatzaren 18tik hilaren amaierara arte. Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da eta egoera ezohiko honen aurrean, erakusketa birtual handi bat egingo dute Bizkaian, bertako museo bakoitzaren pieza enblematiko, esanguratsu eta garrantzitsuenetako batzuk biltzen dituena. Ekimen honetarako hogeita hamar museok baino gehiagok parte hartu dute beren objektu […]

Read More… from Bizkaiko museoetako hainbat piezarekin erakusketa birtuala osatu dute