Korrontzi taldea World Music Charts zerrendan

Topa lana hamar disko onenen artean hautatua izan da World Music Charts zerrendan. Korrontzi taldearen Topa izeneko lana nazioarte mailako hamar disko onenen zerrendan hautatua izan da “World Music Charts Europe” apirileko argitalpenaren arabera, “10. postuan sartu gara kontinente guztietan kaleratutako diskoak kontutan hartuz”, azaldu du boskote bizkaitarrak. Korrontzi folk musika taldea Agus Barandiaran trikitilariak […]

Read More… from Korrontzi taldea World Music Charts zerrendan

Augustin Zubikarai XX. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Proiektuak irailaren 30era arte bidali ahal izango dira. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du eta eleberria Elkar argitaletxearekin argitaratuko du. Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatzen dute urtero Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zen Agustin Zubikarai beka, baina 2010ean formatuz aldatu eta nobelak […]

Read More… from Augustin Zubikarai XX. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Berreginen Museoak Marrazketa eta Pintura online eskolak eskainiko ditu dohainik

Bilboko museoak gai horiei buruzko ikastaroak eskaintzen ditu ikasturtean zehar. Orain, baina, aurrez aurre egin ezin direnez eta berrogeialdirako entretenimendu zerbitzu gisa, online ikasgela sortzea erabaki dute. Berreginen Museoko Marrazketa eta Pintura eskolak artearen esparruan erreferente dira aspalditik. Bilboko museoak aurrez aurreko ikasturte osoko prestakuntza eskaintzen du, eta, horretarako, izena eman behar izaten da. Orain […]

Read More… from Berreginen Museoak Marrazketa eta Pintura online eskolak eskainiko ditu dohainik

Herritarrek egiten dituzten esku-hartze artistikoak bultzatzeko asmoz, ‘Getxoko Balkoiak’ lehiaketa abiatu dute

Ekimenak herritarrek beren etxeetako balkoi, terraza eta leihateetan egiten dituzten esku-hartze artistikoak bultzatzea eta saritzea du helburu. Getxoko Kultur Etxeak Getxoko Balkoiak lehiaketa abian jarri du herritarrek berrogeialdia dela eta, beren etxeetako balkoi, terraza eta leihateetan egiten dituzten esku-hartze artistikoak bultzatu eta saritzeko asmoz. Bat-batean sortu diren jarduera horiek abiapuntu hartuta, herritarrak beren gaitasun artistikoak […]

Read More… from Herritarrek egiten dituzten esku-hartze artistikoak bultzatzeko asmoz, ‘Getxoko Balkoiak’ lehiaketa abiatu dute

Aurtengo Gutun Zuria saiakera kolektibo bilakatuko da

Aurtengo edizioan parte hartzekoak ziren hizlarien testuak liburu modura argitaratuko dituzte. Martxoaren 31tik apirilaren 4ra ospatzekoa zen Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia bertan behera utzi du antolakuntzak. Gauzak horrela, Bilboko Alondegian bertan parte hartzekoak ziren hizlarien testuak liburu modura argitaratuko dituzte. “Ohiko formatuan egin behar zen, baina egungo egoeraren ondorioz, forman eta denboran banatutako proposamen bat […]

Read More… from Aurtengo Gutun Zuria saiakera kolektibo bilakatuko da

Leioako Umore Azokak 43 antzerki konpainia aukeratu ditu 21. ediziorako

Euskal Herriko zein nazioarteko konpainien 115 emanaldi eskainiko ditu jaialdiak maiatzaren 14tik 17ra. Leioako Udalak antolatzen duen Umore Azoka kaleko artisten azokak aurtengo edizioan parte hartuko duten 43 konpainiak aukeratu ditu, eta horietatik 20 Euskal Herrikoak dira. Aurreikuspenen arabera, 21. edizioa maiatzaren 14, 15, 16 eta 17an egingo da. Koronabirusak eragindako krisiak eta alarma egoerak […]

Read More… from Leioako Umore Azokak 43 antzerki konpainia aukeratu ditu 21. ediziorako

Maria Rivero: “Egoera honi parentesi musikal bat jarri ahal badiot, konformatzen naiz”

Kantari bizkaitarrak bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du Parentesiak izenpean. Maria Riverok Parentesiak izeneko disko berria aurkeztu du, gaur . Hilabete askoko lana izan da musikariarentzat, eta gauden egoeran gauden arren, estreinaldiaren datari eustea erabaki du. Diskoan Miguel de la Rosa, Zuriñe Hidalgo eta Iker Lauroba musikariek ere parte hartu dute. Diskoaren izenburuari dagokionez, Riverorentzat […]

Read More… from Maria Rivero: “Egoera honi parentesi musikal bat jarri ahal badiot, konformatzen naiz”

Bilboko Euskal Museoak etxetik parte hartzeko online bidezko argazkilaritza lehiaketa antolatu du

Parte hartzaileek museoko piezaren bat alderatu beharko dute etxean duten eguneroko objektu batekin. Argazkiak martxoaren 27ra arte bidali ahal izango dira. Itxialdiko egun hauetan, hausnartzeko eta pentsatzeko sasoi honetan… Bilboko Euskal Museoak iraganera bueltatzea proposatzen du: egungo mundua gure aiton-amonen munduarekin alderatzea, bizirik jarraitzen duen eta Euskal Museoko aretoetan arnastu daitekeen munduarekin alderatzea, alegia. Guzti […]

Read More… from Bilboko Euskal Museoak etxetik parte hartzeko online bidezko argazkilaritza lehiaketa antolatu du

Iñaki Ziarrusta: “Erreserbako indioak izaten jarraitzen dugu”

Koronabirusa gelditzeko hartu diren neurriei jarraituz, asko dira bertan behera gelditu diren kultur ekitaldiak. Aretoek, antzokiek… ateak itxi dituzte eta euskal antzerkigintzan bizi den egoera are kezkagarriagoa da orain. Antzerkigileen artean baina, bada egoera honi buelta eman eta zerbait desberdina egiteko aukera bat dela nabarmentzen duenik ere. Iñaki Ziarrusta Atx Teatroko zuzendaria eta aktorea da […]

Read More… from Iñaki Ziarrusta: “Erreserbako indioak izaten jarraitzen dugu”

Loraldia Kultur Elkarteak jaialdiaren 6. edizioa bertan behera uztea erabaki du

“Egun sortu den egoerari eutsi ezinean gaude eta, martxan jarri diren babes- eta segurtasun- neurriak aplikatu ahal izateko ezin dugu kalitate hau bermatu bai sortzaile, egoitza zein ikusleentzako”. Antolakuntzak sortzaile, babesle eta egoitzekin sortutako hainbat ekimen “beste uneren batean” plazaratzen saiatuko dela iragarri du. “Gaur egun gure gizartean sortu den egoera aztertuta eta COVID-19 delakoak […]

Read More… from Loraldia Kultur Elkarteak jaialdiaren 6. edizioa bertan behera uztea erabaki du