‘Zu non, han DA!’ egitasmoaren bidez, Durangoko Azokako 58. edizioa Euskal Herrira zabalduko da

Liburu aurkezpenei solasaldiak, errezitaldiak, ikus-entzunezko emanaldiak edota ilustratzaileen lanak zuzenean ikusteko aukera gehituko zaizkie eta tailer formatuan ere izango dira aurkezpenetako batzuk. Zu non, han DA! egitasmoak bere laugarren edizioa beteko du aurten. 2020an sortu zen, Durangoko Azokak euskal kulturgintzan sorrarazten duen dinamikaren indarra aprobetxatu eta euskal literaturaren urteko produkzioaren uzta Euskal Herri osora zabaltzeko […]

Read More… from ‘Zu non, han DA!’ egitasmoaren bidez, Durangoko Azokako 58. edizioa Euskal Herrira zabalduko da

‘Ea, H-a galdu zuen… erri’a jaialdia egingo dute asteburu honetan, Ean

Miren Agur Meabe eta Joseba Sarrionandia idazleek eta Ines Osinaga musikariak hartuko dute parte topaldi honetan. Oskar Alegriak zuzendutako Aritzakoa film laburra ere eskainiko dute. Jarduera guztiak Eskolondon izango dira eta edukiera mugatua izango denez, gonbidapena beharko da. Herrijeri Emon Arnasa Kultura Taldeak Ea, H-a galdu zuen… erria jaialdia antolatu du asteburu honetarako Ean. Larunbatean, […]

Read More… from ‘Ea, H-a galdu zuen… erri’a jaialdia egingo dute asteburu honetan, Ean

21. Korrika Kulturalaren egitaraua aurkeztu dute

Korrika Kulturala aurkeztu du gaur Asier Amondo Korrika arduradunak, hainbat artistarekin batera, Gasteizko Baratza aretoan. Sei estreinaldi jasoko ditu aurtengo egitarauak, baina iragarri dutenez, ehunka izango dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan antolatuko diren ekitaldiak Elkarlana da Korrika Kulturalaren izaeraren ardatza, eta horixe irudikatu dute gaurko aurkezpenean: Loraldia Festibaleko eta Baratza aretoko ordezkariak eta hainbat artistak […]

Read More… from 21. Korrika Kulturalaren egitaraua aurkeztu dute

Bederatzi film laburrez osotuta egongo da aurtengo Laburbira zirkuitua

Martxoaren 18an hasi eta apirilaren 17ra bitartean, herriz-herri ibiliko da euskarazko film laburren zirkuitua. Bederatzi film laburrek osotutako ordubete inguruko proiekzioa izango da aurten Laburbirak erakutsiko duena eta zirkuitua beraien herrian izatea nahi dutenek, otsailaren 7ra arte izango dute eskaera egiteko aukera, onako kontaktuetan: leire@topagunea.eus 674345756 Honakoak dira  XVI.edizio honetan ikusgai izango diren filmak: Begi […]

Read More… from Bederatzi film laburrez osotuta egongo da aurtengo Laburbira zirkuitua

Landako gunean dena prest Durangoko Azokari hasiera emateko

Berehala hasiko da Durangoko Azokako 53. edizioa! Euskal Herriko milaka ikaslek parte hartuko dute Azokak antolatu dituen tailerretan. Ate-irekiera 10:30ean izango da Landako gunearen sarrera nagusian, eta inaugurazio ekitaldi ofiziala, 19:00etan, Areto Nagusian. Ikasle Eguna izateaz gain, bisitariek ere hainbat ekitaldi izango dituzte Azokako gune ezberdinetan: kontzertuak (Madeleine, Huntza, Josu Bergara, Mikel Uraken…) solasaldiak (Jasone […]

Read More… from Landako gunean dena prest Durangoko Azokari hasiera emateko

Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko dokumentala ikusgai

What is bertsolaritza? (Zer da bertsolaritza?) galdera honi erantzunez sortu dute 20 minutuko dokumentala, nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko helburuarekin. Bertsolaritza praktika unibertsala eta bakarra da. Unibertsala dela diogu, kantu inprobisatua kultura askotan gertatzen den fenomenoa delako. Baina, aldi berean, bakarra da, beste hainbat faktoreren artean, euskaraz egiten delako. Ideia horrekin, ekin zioten iaz, Etxepare Euskal Institutua eta […]

Read More… from Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko dokumentala ikusgai

Kultur Sharea ere Mastodon.eus sare sozialean

(Argazkia: Argia.eus) Mastodon.eus euskaldunak batu eta munduarekin harremanetan jarri nahi dituen sare sozial librea da. Denboran irauteko helburuarekin abiatu da Mastodon.eus eta euskarazko komunitatearen inguruan dauden eta sortu daitezkeen bestelako instantziekin elkartzeko borondatearekin. Beronen inguruan eragile biltzea ere bada asmoa. Mastodon indarra hartzen ari den sare soziala da eta 2 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu […]

Read More… from Kultur Sharea ere Mastodon.eus sare sozialean

‘Klik’ eginez zeharkatuko du Korrikak Euskal Herri osoa apirilaren 4tik 14ra bitartean

Korrikaren 21. edizioa aurkeztu dute AEK eta Korrikaren arduradunek Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian. 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean, Euskal Herri osoan barrena ibiliko da euskararen aldeko lasterketa, Gares abiapuntu eta Gasteiz helmuga hartuta. Gasteizen bertan jakingo da Korrikaren sekreturik handienetakoa: lekuko barruan ehunka kilometro egin dituen mezuaren egilea. AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikaren […]

Read More… from ‘Klik’ eginez zeharkatuko du Korrikak Euskal Herri osoa apirilaren 4tik 14ra bitartean

Joseba Sarrionandiari elkarrizketa: Kokuioak, euskal-kubatar erlazioak aztertzen dituen aldizkaria

  Egilea: Etxepare Euskal Institutua Kokuioak ikerketa aldizkaria jarri du abian Habanako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak. Bertan euskara eta euskal kultura irakurle Joseba Sarrionandia idazleak koordinatutako argitalpen honek euskaldunen eta kubatarren arteko harremanak aztertzea du helburu. Aldizkariaren lehen zenbakia paperean argitaratu du Pamiela argitaletxeak eta dagoeneko liburu dendetan aurki daiteke. Kuban ere banatuko […]

Read More… from Joseba Sarrionandiari elkarrizketa: Kokuioak, euskal-kubatar erlazioak aztertzen dituen aldizkaria